01.05.2013 Views

Orrela ziran gauzak (oroipenak) - Euskaltzaindia

Orrela ziran gauzak (oroipenak) - Euskaltzaindia

Orrela ziran gauzak (oroipenak) - Euskaltzaindia

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Jesus Lete Sarasola

"lbai -Ertz"

ORRELA ZIRAN

GAUZAK

Erri-literatura

Auspoa Liburutegia

Oroipenak

ETOR

ORRELA ZIRAN

GAUZAK

Auspoa Liburutegia

206

Jesus Lete Sarasola

"Ibai-Ertz"

ORRELA ZIRAN

GAUZAK

(Oroipenak)

Zuzendari - Antonio Zavala

EDITORIAL

ETOR

ARGITALETXEA

© EUSKO KlJLTUR ERAGlNTZA ETOR S.A.

Euskal Herria. 2-2" 20003 DONOSTIA

l.S.B.N: X5527-Ó5-8

D.L.:NA.372-1990

Irar-Ianak: GRAFICAS LlZARRA, S.L. - Lizarra

Eskeintza

N ere emazteari

bere laguntzagatik.

Jcsus Letc Sarasola, "Ibai-Ertz".

(Tomas Hcrnandez'en marrazkia)

Itzaurrea

ITZAURREA

Jesus Lete Sarasola, "Ibai-ertz", Itsasondo 'ko

Erriko Etxean jaio zan, 1921 'ko Agoztuaren 27' an,

senideetan amargarrena eta azkena.

Biaramonean, San Agustin egunean, bataiatua

izan zan, eta izenak onela ditu: Jesus, Agustin, Karmel.

Befe gurasoak Juan Maria ta Maria Teresa izan

ziran.

Anai-arrebak, berriz, Epifania zana, Engrazia,

Joakin zana, Maria, Pilar, Kruz zana, Purita, Biktor

zana eta Teodoro.

Amalau illabete zituala, parálisis infantil, gaur

poliomelitis deritzaion gaitzak arrapatu zuan, eta bi

anketan dauzkan aparatos ortopédicos oietaz balia-

11

______ _____ -'O"-'rrela ziran gauzak _________ _

tzen da ibiltzeko. Azken aldi ontan, bi erorketa txar

egin ondoren, elbarri-aulkian bere emazteak eramaten

du, baita kotxea gidatu ere, etxez kanpo joan

bear duanean. Emaztearen izen-abizenak, Maria

Karmen Azpiazu, Santa Luzia ballarako Miranda

baserriko alaba. Ezkontzako frutu bezela, bi seme ta

alaba bat dauzka: Joxe Mari, Elixabet eta Gurutz.

Ogei ta emezortzi urtean ofizinista-lana egin du,

ta gaur elbarri-saria jasotzen duo

Oso euskeraren maitale izan da beti. Ori dala

medio, bertso-sail asko idatzi duo Baiñan ez da bat­

-bateko bertsolaria, erriz-erri bertsotan ibiltzen diran

oietakoa alegia, paperean idazten edo jartzen duana

baizik.

Bertso-lan oiek Ibai-ertz izenordearekin agertu

ditu beti edo geienean. Zergatik ote? Oria ibaiaren

ondoan zan etxe batean jaio zalako, eta orain ere

ibai beraren ertzean dagoan etxe batean bizi dalako.

Anketako gaitzak ez dio umorea galerazi. Orain

bi urte, adibidez, gerriko miña gure Jexuxek, eta

medikuaren etxera joan da, indizio bat artzera. Andik

datorrela, auzoko emakume batek onela dio:

-Zer zabiltza, Jexux?

-Ba, indizio bat artzen, gerriko miñez nabil eta.

-Bai; ez da arritzeko, ogei urte ez dauzkazu eta.

-Ogei urte? Baita iru aldiz ere. Eta, gaiñera, beste

sei sobratzen zaizkit.

Erdoirik gabeko mingaiña du, beraz, izketarako.

Ori dala-ta, Euskaltzaindiak 1962 urtean bertso-paperen

sariketa jarri eta berak irabazi zuan ezkeroztik

-orduan asi zan Ibai-ertz izenordea erabiltzen-, erri

12

ltzaurrea

askotako bertsolari-saioetara dei egin izan zaio, bai

gai-emale bezela ta bai epailari-Iana egitera ere.

Ara zer egin ortan korritu dituan erriak: Antzuola,

Brinkola, Zumarraga, Ezkio -sei urtetan-, Ormaiztegi,

Beasain, Lazkao, Ataun San Martin eta

San Gregorio, Ordizia -iru urtetan-, Arama, Itsasondo,

Zaldibia --emen ere iru urtetan-, Tolosa, Legorreta,

Aia, Andoain -bi urtetan-, Pasai Zabala,

Altza -itsasondotar Bixente Barandiaran'en omenaldian-,

Abaltzisketa -sei urtetan- Amezketa,

Orendain Loiola Erri Irratiko txapelketetan maiko,

Lesaka -bost urtetan Naparroa'ko txapelketan jai­

-jartzaille eta maiko-.

Orrezaz gaiñera, gaiak jarri izan ditu, bertakoek

aurkezle-Iana egiteko, Albiztur, Goiatz, Pasai Zabal

eta beste erriren baterako ere bai, ziur aski.

Ardi-gazta txapelketetan ere urteetan parte artu

du, ez gazta dastatzen, aurkezle bezela baizik, onako

erri auetan: Ordizia, Varte Arakil, Etxarri Aranatz,

Deusto, Agurain, Donostia eta lruñe'n.

Txirrindulari-probetan ere bai altabozero bezela.

Ordizian, adibidez, ogei ta amar urte luzetan ibili

izan da, Prueba Villafranca deritzaion karreran,

elektragailluen propaganda egiten.

Geldi egoteko jaio etzana degu, beraz, baiña geldi

egon bear duana, bere anketako eziña dala bide.

Erretiroa artu zuan ezkeroztik, eguna etxean igarotzen

du, ibai gaiñeko begiratoki (mirador) zabal eta

eder batean, idazten, irakurtzen edo irratia entzuten.

Idatzi, El Diario Vasco egunkarirako idazten du, bere

lan auek batik-bat bialduz, edo-ta Loiola Erri

13

Orrela ziran gauzak

Irratiak oraintsu asi berria duan Printzak izeneko

saiotxoak prestatuz.

Liburu au nola gauzatu dan esan nai genduke

orain. Ori egitea irakurlearen erreztasunerako izango

baita.

Orain iru urte ta erdi, eskaera au egin zidaten El

Diario Vasco egunkarítik: euskal orri bat egunero

atera nai zutela ta ea idazleren batzuk billatuko nituan.

Pentsatzen jarri eta, beste batzuen artean, Jesus

Lete'ren izena bururatu zitzaidan. Telefonoz deitu

eta zer eginkizun izango zan adierazi nion. Onela

erantzun zidan:

-Izan diteken albisterik onena da ori neretzat.

Burutik pasea neukan ortxe sartu bear nukeala, baiñan

ez nekian nola. Orain zuk eskatzen didazu. Asiko

naiz. Oso gustara gaiñera.

Idazteko, ordea, gaia bear da; eta gaia billatzea

ez da beti erreza izaten. Gure Ibai-ertz, ordea, bere

jaioterriko gertakizun zaarretan arkitu zuan gai-iturri

oparoa: garai bateko oiturak, gizon-emakumeak,

pasadizoak, esaerak eta abar ta abar.

Oroipen aundiko gizona agertu zaigula ezin ukatu.

Ez du edozeiñek orrenbeste kontu zaar buruan

gordetzen. Baiña orrekin bere anketako eziñak zer

ikusirik baduala esango nuke. Ibilpide onekoa izan

balitz, geldigaitz xamarra izango zala derizkiot. Ibilkari

purrukatua, alegia. Baiñan geldirik egon bear

eta egorik gabeko txoriaren pareko izan da. Lotura

14

Itzaurrea

orrek asko laburtu ditu bere joan-etorriak; ez, ordea,

bere ikusmena. Egille izatetik ikusle izatera beartu

duo

Era orretan, Itsasondo'n ez da gertakaririk izan,

berak buruan jaso gabekorik. Bere erriko bizitzaren

lekuko edo testigu berezia izan da, beraz; eta ondoren,

artarako egokiera izan duanean, lekuko ori kronista

biurtu zaigu.

Oroipen-liburuak orain baiño leen ere idatzi izan

dira euskeraz, eta Auspoa liburutegi onek oietatik

mordoska badu argitaratua. Onako au ere mota ortakoa

degu, baiñan bere berritasuna dakarrena.

Orain arteko liburuetan, egiHeak bere bizitza

kontatu izan du geienetan: Uztapide, Arrizabalo,

Alkain, Patxi Otxoki, Ataño, Ostolaiz, Ayerbe,

Etxaburu eta abarrek orixe egin dute. Edo-ta beste

norbaiten bizitza kontatu izan digute. Adibidez, Ataño'k

Txantxangorri kantaria liburuan, bere aita zanaren

bizitzaren berri emanez.

Lete 'ren liburu onek, ordea, ez du gizaki baten

bizitza kontatzen. Bestelako protagonista duo Itsasondo

bere jaioterria da protagonista ori. Kolektibo

bat, beraz.

Ala ere, ez da ori egin duan leenengoa izan. Txirrita

bertsolariaren iHoba zan loxe Ramon Erauskin'ek

ere kolektibo bat artu zuan gai eta protagonistatzat,

bere Aien garaia libururako, Lete 'k erri

batenak bezela, arek baserritar jendearen oiturak eta

gertaerak kontatuz.

Bide irekitzaHe dira, nere iritzirako, bi liburu

auek.

15

Besteak beste, ortan meritu on bat dutenak eta,

nere iritzirako, jarraitzalleak izango dituztenak. lende

asko baidago gure artean, ori egin dezakeana.

Nik beintzat ez det dudarik egiten, denborarekin era

ontako liburu geiago etorriko zaizkigula. Eta, Euskalerriaren

eta euskeraren onerako izango baitira,

nere partetik ongi etorriak izan ditezela.

A. z.

16

Esaera zaarrak

ESAERA ZAARRAK

Euskal Erriak aberastasun ederrik badu beregan

dauzkan esaera zaarrekin. Baiñan tamalgarri bada

ere, zabarkeriz, batzuk galtzen ari gera. Errua? Dudik

gabe, gurasoen bizkar dijoa, beren aurrei erakutsi

ez dietelako. Gaurko zenbait gazteren artean,

nork erabiltzen du "musu trukean ", eta zer da esaera

zaar onen esangura? Ba, auxen: gauza bat utsaren

trukean erosi dezula. Mesede bat utsaren trukean

egin dizutela. Gazteleraz esanda, erdi gratisean zereganatu

dezula zuk ain gogozko zenuen gauza edo

mesede ori.

Gipuzkoa'n zear peri ederrik egiten da. Beste

errietakoei ezer kendu gabe, danak bait dira guztiz

17

Esaera zaarrak

-Zuk, pertz saltzaille, pruebak, testiguak agertu

bear dituzu, gizon onek zuri pertza erosi zizula argi

eta garbi justifikatuko dutenak.

Eta, saltzaillearen galerako, iñungo testigurik ez.

Bi gizonak abiatzen dira juzgaduko eskailleretatik

beera, eta ala dio, su batean, iparraldetarrak

Goierriko gizonari:

-A, gizontxo, gizontxo! Galdu duk ire anima

beltza!

-Baita ik ere ire pertza!

Gaurko egunean sarritan entzuten da iruzur egiten

dala eta baitare timatu. Leen ere ez ziran, ikusten

danez, danak gari garbi-garbiak. Noiztik ote dator

beste esaera zar au: "kontzientzia astoak berdetan

jan zian"?

(El Diario Vasco, 1986-IV -15)

19

Orrela ziran gauzak

IJITOAK

Ango eta emengo erriek badituzte beregan ezizen

edo moteak.

Gure erriaren inguruetakoei begiratuz, orrela dituzu,

irakurle: alzagatarrak, zakurrak; amezketarrak,

elbiak; alegitarrak, txintxarriak; orendaindarrak, eltxoak;

ordiziarrak, azak; beasaindarrak, bareak; zaldibitarrak,

arkakosoak.

Orrela abar luze bat jar diteke, baiñan moztu dezagun

geiegi luzatu gabe. Norbaitek galde egin lezake:

-Zuek, itsasondotarrak, zer zerate?

-Gu, eta poz aundiz, ijitoak gera -erantzungo genioke.

20

sioaren bidez zezenak ikusten ari ziran. Zoaz aiei

pe zeta rubia bat eskeintzera!

Urte sasoi ontan, udaberrian, or ibiltzen ziran asto

mozketan baserri eta kale. Aizpurutxo'koa ezagutu

nuen.

Etzan amutsa astoak apaintzen. Arren adornu

egin bearrak, astoaren ipurt gañean, bere guraizeekin!

Ni ere, aurtzarotik bi oiñetatik elbarri nagoelarik,

asto txiki baten jabe izana naiz. Gure erri au guztiz

aldapatsua degu eta, zazpi urte nituela, eskolara joateko

garaía eldu zanean, astotxo bat ero si genuen

zazpi duroan. Au 1928' garren urtean izan zan. Geroztik

bi otz-bero egin ditu.

Iñork deitu gabe, urtero or etortzen zitzaigun aizpurutxotarra

bere lana eskeintzera. Tratua, mozketakoa,

aurrez egiten genuen. Bestela, bereak eta bi

kenduko zizkizun, naiz garai artan IV A 'rik ez izan.

Nere astotxoari emezortzi bertso jarri nizkion.

Denak jartzeko periodiko· osoa bearko nuke eta bi

bakarrik jarriko ditut, aietatik artuta. Ara:

Zazpi urte nitula

eskolara asi,

gurasoen ordena:

"Gogotik ikasi".

Bi oiñak elbarri ta

oiñez ezin kasi,

astoa izan nuen

lenbiziko taxi!

22

ljitoak

Udaberrian moztu

ijitoarekin,

zenbat eskatuko zun

J aungoikoak jakin.

Eskatzea libre da,

ukatzea berdin,

tratua zerratzen zan

gero erdiakin!

Gizonezkoak asto apainketan jarduten ziran bitartean,

emakumezkoak atez-ate or ibiltzen ziran eskean

eta, bide batez, otarratxoak saltzen, berak zumitzekin

egiñak.

Txirritak, Bertsolariya libuman, 1931-1932 urteetan

egiñak, 136 orrialdean, ijitoei bumz orrela

dio:

Emakumiak aurrak artuta

eskera dijoazenian:

"Etxekoandre, limosnatxo bat

J ainkoaren izenian" .

Ofrezimentu luzia baño

errezo motza azkenian,

gauza guziyak gero berentzat

iñor bistan eztanian.

Txirritak lapurtzat jotzen zituen. Jainkoaren izena,

beintzat, erabiltzen zuten, eta ez da gutxi, gure

ustez. Zumitzezko otarratxoak saltzeari utzi eta gero,

parpaillak, ari izeneko izarak, nailonezko oialak

23

Orre/(l ziran gauzak

zirala eta oietakoak eskeintzen asi ziran. Beti lelo

berdiñez eskeintzen zuten:

-Etxekoandre, ar itzazu. Utsaren trukean emango

dizkizut. Kontrabandokoak dira. Amerikanoak.

Pasaia'n bapore batek arkaitza jo du eta, karabiñeroak

jabetzerako, andik dakarzkigu.

Nun egiñak ote ziran? Logroño'koak? Akaso

bai.

Mikeleteek ere naiko lan izaten zuten ijitoekin.

Danak tropelean artu eta Gipuzkoa'tik Naparroa'ra

eramaten zituzten, oiñez, Lizarrusti'ko gaiña igo ondoren.

Mikeleteak beren etxeetara iritxi baiño leen,

berriro Gipuzkoa'n izaten omen ziran, berak eramandako

ijito aiek. Nunbait ibilkari bizkorrak izan!

Frantzisko Etxeberria, Patxi ijitoa, ezagutu nuen.

Garai batean, Itsasondo'n omen zuten beren etxea.

Orain Errekalde etxea kokatuta dagoen leku ortan,

alde aundirik gabe. Beste mutil koskorrekin batera,

eskolara joaten omen zan, orain eun da amabost urte

inguru. Au berarekin eskolan ibilitako nere osaba

batek kontatu oi zidan.

Nere aurtzaroan, Itsasondo'ko udaletetxeko ostatua

gure gurasoek erabiltzen zuten. Dalako Patxi ijito

orrek, nunbait oker aundiren bat egin eta Donostia'n,

Ondarreta'ko kartzelan, preso zeukaten. Ortan,

etortzen da Españia'ko bigarren errepublika,

1931' an ain zuzen, eta Patxiri eman diote "libertad

absoluta sin cargo alguno". An agertu zan gure

etxean dalako Patxi ori. Jazkeran ez zeukan balio

aundirik gizarajoak. Bere txamarrako solapan banderatxo

bat zeukan errepublikako iru koloreekin. Au

24

Ijitoak

da: gorri, ori eta marea. Gure aita zana lanean zan

arratsalde artan. Gure amari orrela esaten zion Patxik:

-Maria, Maria, onek salbatu nau ni.

Banderatxoari musu emanez, orrela jarraitu

zuen:

-¡Viva la república! Orain libre nauk.

Zerbait arrantxo eman zitzaion, eta eskupekoa

ere bai. Patxi, alai eta pozik, an joan zan bere kidekoekin

batzera.

Bukatzeko, galdera bat: Patxi itsasondotarra edo

Itsasondo'n jaio zalako ote gera gu ijitoak? Norbaitek

erantzuera argi eta garbi bat eman ezkero, asko

eskertuko genioke. Ea, ba, orixe lortzen degun.

(El Diario Vasco, 1986-IV-22 eta 23)

25

Orrela ziran gauzak

BIURRIKERIAK

Mutil koskorretan nork ez degu biurrikeriren bat

egin? Egin ez duenak bere beatza jaso dezala, eta

laister au entzungo du:

-1, motell, tontoen pareko izana aiz.

Ara guk egindako batzuk.

Gure errian, Itsasondo 'n, aurtzaroan, bi jolastoki

genituen. Bat, trenbideko tunelaren ondoan, Txintxek

deitzen geniona. An ziburuak (kolunpioak) zirano

Geroago egiña izan zan Txintxaleku deitzen zitzaiona.

Au San Juan Zar parean zan.

Txintxetan genbiltzala, Kaxeta'tik Legorreta aldera

an dator merkantzia bere suzko makinarekin.

26

Biurrikeriak

Makina aiek, uraren baporeak egiten zuen indarrarekin

ibiltzen ziran. Ala dio batek:

-Makinaren gaiñetik arria pasa baietz.

Sortzen da eztabaida. Baietz zionak, artzen du

pizarra arri puska bar eta botatzen duo Nunbait indar

gutxiegi eman arriari eta jotzen du treneko fogoneroa.

An joan zan trena,fiii! fliii! txistua joaz. Legorreta'ko

estaziora eltzean, ematen dute parte eta an

datoz gure errira mikeleteak gaizkillearen billa. Gu

danok ixilik, eta etorri bezela joan ziran, pekataria

nor zan jakin gabe.

Beste batean, kamiñoan jolasean genbiltzala, baserrian

bizi eta kalera bizi izatera etorri zan mutil

koskor batek ala dio:

-1, antomobillari potea jarri ezkero, zer egingo

ote likek?

Jartzen ditugu iru-lau tomate pote kamiñoaren

erdian eta automobillak azpian arrapatzen ditu. Jeisten

da txoperra automobilletik, agertzen da kamiñeroa

bere txaleku gorriarekin eta, aiek pekatariaren

billa asterako, tal de guztiak anka Kontzejuko etxe

azpira. Mikeleteak makinistaren kasuan bezela, txoperra

eta kamiñeroa baraurik gelditu ziran. Etzuten

pekataririk arkitu.

Eskolan ere gereak eta bi egiñak gera. Alpargataren

sokari ari luze bat kendu, elbia arrapatu eta, oni

anketatik aria lotu ondoren, bidali egan eskolan

zear. Eskolume danak algaraz eta maixuak:

-¿De qué os reís? ¡Tontos, más que tontos!

Jakin gabe gelditzen zan, bestela dale-fuerteak

izango ziran da.

27

Orrela ziran gauzak

Asturias'en, bertako meatzariek (mineroek) sona

aundiko lan uzte bat izan zuten. 1934' eko urtea ote

zan derizkiogu. Ziur ez gaude. Zabaldu zan otsa, an

eta emen kamiño eta trenbideetan barrikadak ]artzen

zituztela. Guk ere erabaki degu zerbait egin bear genuela,

eta kamiñoaren alde batetik bestera jartzen

ditugu arri koskorrak. Gaur ainbat trafiko ez zegoen.

Ontan ari gerala, ikusten gaitu Don Jerman sendagilleak,

eta bere etxeko balkoitik, bero-bero eginda,

ala dio:

-Baiña, baiña, motillek! Zer ari zerate?

-Huelgan gaude, don Jerman. Asturias'ko langilleei

laguntzen ari gera.

Naiz ori erantzun, arriak laister batean kendu

genituen, bestela gure belarriek tiraizo ederrak izango

zituzten eta.

Gaurko aurrak ez dira leengoak bezela jolasten.

Beren etxeetan dituzte naiko telebista, ipui-liburu

eta nai ainbat jolas tresna.

Leen etzan orrelakorik. Urte sasoi ontan, ud aberrian,

ar ibiltzen ziran txori kabi billa. Ni, gauza

orretarako, sekula ez naiz trebe izan. Bi oiñak elbarri

eta basara ezin joan.

Biurrikeri pranko

garai artan bazan,

berdin Beko Kale ta

erriak zun plazan.

Orrela jai ta aste

traste batzun gisan,

28

Biurrikeriak

nunbait jaiotzetikan

ortakoak izan;

berez etorri zana

berekasa jun zan!

(El Diario Vasco), 1986-IV -27)

29

Orrela ziran gauzak

"DERREPENTE"

Zergak beti izan dira. Leen baziran, orain baditugu

eta gerora ere izango dira. Zergak ordaintzeko

garaia eltzen danean, danok asten gera muzin egiñez,

baiñan ondo ordaindu eta beroiekin biltzen dan

dirua bear bezela banatzen baldinbada, bide onez

gastatuz, aberriarentzat eta berdin erriarentzat guztiz

ongarri izaten da.

Gure errian au gertatu zala, urte asko izango dira.

Orain gure artean bizi diran erritar zaarrenek ere

ez dute gogoratzen. Gure gurasoek eta aien kidekoek

kontatu izan ziguten ondorengo kasu au. Aiek

betirako joan ziran, eta kontatzen zigutena guk gaur

esan bear.

30

"Derrepente"

Erriko udalak leengo zergak altxa edo berriak jarri

omen zituen. Orduko Villafranca de Oria'tik

-gaur Ordizia- ekartzen omen zituzten erriko dendariek,

beren dendetan saldu bear zituzten olio, pattar,

ardo eta gaiñontzekoak.

Ortarako, jeneroarekin batera, guía deitzen zitzaion

papertxo bat ematen omen zion saltzailleak

erostunari, onek gero bere erriko alondigan bota zezan.

Errian bai naiko jenero, baiñan alondigan guía

gutxi. Orrela, udala jabetu gauza garbirik etzebillela

dendarien artean, zerga ordaintzeko garaian.

Zer egiten zuten dendariek? Ba, auxe: Villafranca'ko

almazenetan jeneroa erosi eta Arama'ra eramano

Arama eta Itsasondo mugante dira. Gaua eltzen

zanean, Arama'tik gure errira ekartzen zituzten

jenero oiek, bi errien artean dagoen gurdi bidea erabiliz.

Orduan trenik etzan gelditzen gure errian eta,

naiz kamiñoa eduki, au utzi egiten zuten, maltzurkeriz

jokatzea erabaki ondoren.

Jabetzen dira erriko agintariak dendariek zebilkiten

jokabideaz, eta gauetik goizera, zaplal, egiten

dute txabolatxo bat Arama eta Itsasondo batzen dituen

gurdibideko mugan, mugan bertan, txabolatxoan

aguazilla jarriz.

Orrela erori omen ziran sarean gure erriko gau

txoriak.

Txabola ain azkar egin zalako, Derrepente jarri

zioten izena. Gaur gaur bezela, Derrepente deitzen

zaion puntu orren izena errian ez degu erabiltzen.

Leen bai. Sarritan entzun izan genuen orrelako zerbait:

31

Orrela ziran gauzak

dantzan. Moxkorren bat ikusiko dezu dantza imintzioak

egiten, eta aurtxoak, alkarri eskua emanez,

salto eta brinko, korroa jotzen dutenean. Ortik au­

ITera ez dago dantzaririk.

Etxekoandreek, garai batean, lan aundiak artzen

zituzten erriko festetan. Festak kalbario biurtzen zitzaizkien.

lru edo lau illabetez aurretik asten ziran

oillaskoak ondo mantendu eta guritzen, naiko artale

eta artiriñekin egindako zaperoa jateko emanez.

Aiek oillaskoak, eta ez oraingoak. Gaur bai azkar

azi, dalako konpuesto orrekin; baiñan oraingo egaztiek

duten elikadura eta zakurraren putza biak berdiñak

dirala derizkiogu.

Etxekoandreekin jarraituz, au ere esan bear degu.

Festa eldu baiño zortzi egunez aurretik asten ziran

beren etxeko apainketak egiten. Au eta ura txukunduo

An eta emen zoru guztian argizaria eman, krisma

austeko moduan jarri arte. Udara partea baldin

bazan, erratz bat egin menda fiñekin eta etxe guztian

pasa bi edo iru bider egunean, usai gozoa eta

freskura giroa etxeak ar zezan. Aiek lanak!

Festa bezpera eltzean, oillo zaar pare bat il, eta

baitare amar-amabi oillaskorekin berdin egiten zuten.

Gero aiek lumatu, beatz puntak urratu arte.

Gauean oilloekin salda egin, eta arroz con leche ere

bai, urrengo egunerako.

Zaindariaren eguna iristean, gure etxekoandreak

an joaten ziran goiz mezatara, gonbidatuak etorri

baiño leenago. Oei, gonbidatuei, 'iritxi aala, salda eta

arraultz gogortua emano Jan ondoren, danak meza

34

Errietako festak

nagusira etxeko jaunarekin batean. Bien bitartean,

etxekoandrea sukaldean bazkaria prestatzen. Ordubata

inguruan etxeratzen ziran bazkaldarrak, vermouth

azeitunekin artu ondoren. Aperitibo au noiz

edo bein egiten zan.

J angelara pasa, eseri eta, geienean, bazkari au

izan oi zan: oillo zapa; txitxirioa (garbanzo) txorixo

eta urdai irugiarrearekin; oilloa saltsan; naiko oillasko

errea eta, postrean, arroz con leche; kafea, kopa

eta purua. Bapo! Zaarrak gero musean edo bertsotan;

eta neskatxak, amari sukaldea jasotzen lagundu

ondoren, plaza aldera dantza egarriz. Alare, etxekoandrea

kontentu, gonbidaturik apaltzen eta lotan

gelditzen ez bazan.

Festa kontuekin ari geranez, au ere konta dezagtm.

Amezketan gertatu omen zan. San Bartolome

eguna gaiñean eta aitak ala dio bere seme Iñaxio

mutil koskorrari:

-Iñaxio, joan adi Abaltzisketa'ko izeba Joxeparengana

eta esan akiok, nere partetik, San Bartolome

egunean danak bazkaltzera gure etxera etortzeko.

Irixten da mutil koskorra izebaren etxera eta ala

dio:

-Egun on, izeba. Aitak esan dit Bartolome egunean

danak gure etxera bazkaltzera joateko.

Izebak:

-Eta amak zer esan dik?

Mutil koskorrak:

-Iñor etortzen ez bada, obe!

(El Diario Vasco, 1986-V-13)

35

Orrela ziran gauzak

MUS

Nundik eta nola sortua ote degu joku au? Askori

galdera au zuzendu diegu, gaiñera sarritan, baiñan

iñork ez digu zeatz-meatz erantzun zuzenik ematen.

Euskal Errian sortua ote degu?

Ezeztatzeko ez gaude, berak duen m"daga orrengatik.

Itz au guztiz euskalduna degu. An eta emen

-guk dakigula beintzat- danek erabiltzen dute, eta

orrek pentsakor jartzen gaitu. Dana dala, goazen aurrera.

Musean jokatzeko era ezberdiñak daude. Lau

erregetara; zortzi erregetara; gazteleraz comodín

deitzen zaion kartarekin -onekin bakoitzak nai duen

karta egiten du-; treinta y uno real -au iru zazpiko

36

Mus

eta beltzarekin egiten dezu-, jokurako bera dezu

onena; eta modalidade geiago ere badaude.

Kiñuak? Leen begiekin, ezpaiñekin, musumintzarekin

eta abar egiten ziran. Gaur, Jainkoak jakin.

Bikote bat beti alkarrekin ari dana zure aurka baldin

badezu, azkar batean kiñuak pasako dituzte zigarroa

errez, izketaren bidez, tragoxka egiñez, mukizapiaz

eta nik al dakit nola?

Ezezagun batzuekin musean jokatu bear baldin

badezu, konbenigarri da aurrez ondo erabakitzea,

lau edo zortzi erregetara nola jokatu. Au egin ezean,

kakoa sortu liteke. Zure kontrarioak era batera edo

bestera jokatzeko prest badaude, ojo! Oso onak dira

edo, bestela, erdipurdikoak. Or ez dago tartekorik,

eta ezta izango ere. Bakoitzak bere jokatzeko era

izaten duo Pelotan bezela. Enpresak plazaratzen ditu

en pelota danak onak izaten dira, baiñan pelotari

bakoitzak bereak aukeratzen ditu. Erretegi bigarrenarentzat,

naiz txapeldun izan, pelota danak ez dira

onak.

Lizartza'ko Kaxiano Ibarguren, soiñujole argi

eta bertsolari egokiarekin, musean jokatu nuen bikote

egiñez.

Itsua dalarik, método Brailey orrekin markatuak

dauzka kartak. Beatz puntarekin ikutu ordurako daki

zer karta dauzkan. Guk ezin antzeman, berriz. Tanto

kontatzen buru aparta duo Zu tantero baldin bazera,

azkar esango dizu:

-Orko orrenbeste tantorekin amarra.

Berastegi'n bi bertsolari sonaturen kontra jokatu

eta gu garaille. Bestela ez nuen kontatuko.

37

Orrela ziran gauzak

Gure errian badegu muslari bat, zuk enbido jo

eta berak erantzun nai baldin badizu, "bat geiago"

esango dizuna. Izena ezin esango diagu, Joxe Luix.

Beste muslari batek, berriz, eskutik danean, beti

amaika edo ogei ta bat gordetzeko mania dauka. Ori

norbaitek egiten baldin badu,"Jexux Leteren jugada

egin dik" esango dute. Beste batek, oso muslari ona

danak, aurreko karta ematean, agertu diran karta danak

esaten ditu, eta ortik erabakitzen du tantoak

eduki edo ordago bota. Guk ez degu orrelako bururik.

Muslari bat ezagutu nuen, kartak partitzekoan,

beti altxa edo jeiki egiten zana. Neguan ipurdiarekin

etzuen aulkia asko berotuko. Beste bat, berriz, litro

erdi ardoa jokatzen zanean, beti botillero jartzen

zan. Muslari danei tragoxka eman, beti baso batetik,

eta gero berak egin. Orrela etzegoen etxea galtzeko

bildurrik. Ama batek au esan omen zion bere seme

mutil koskorrari:

-Aita tabernatik ez dek ageri eta oa zer egiten ari

dan ikustera.

Mutil koskorrak kirik egiten du ostatuko leiotik

eta etxeratzean ala dio:

-Ama, aita kartak naastu eta naastu ari da.

Amak:

-Martxa ederra zeukagu praka berriak erosteko!

Kartak naastu eta naastu ari dan jokalariak naiko

lan izaten du berekin.

(El Diario Vasco, 1986-V -22)

38

Trena

TRENA

Eun urtetik gora ondo paseak dira gure erritik,

Itsasondo'tik, trena igarotzen asi zala. Gaur egun

ere or dabil, eta Urola'koak ere, gure partetik, luzaro

jarrai dezala, naiz eta ekonomista batzuek beren

gogozkoa ez izan.

Tren onekin dirua galtzen dala? Bai. RENFE'rekin

irabazi egiten al da? Ea baietza nork ematen digun.

Gureak, leen, Red Nacional de Ferrocarriles del

Norte de España zuen bere izena. Orain RENFE

deitzen diogu.

Mutil koskorrak giñala, adi-adi egoten giñan bi

tren motari begira. Bat halastroa eta mixtoa bestea.

39

Orrela ziran gauzak

DaIako balastro orrek, trenbiderako arria ekartzen

zuen. Oso geldi edo mantso ibiltzen zan. Korrika

txikian edo pauso bizi samarrean, gauza erreza

zan bere ondoan joatea.

Suzko makina izaten zuen eta bagoi asko arriz

puntaraiño bete-beteak. Beti fu!! eta fa!! eziñean

ibiltzen zalarik, bera ikusi orduko, orrela asten gintzazkion

oiuka:

-¡Mucha carga, poca fuerza! -esanez.

Balastro izen ori gaizki erabiltzen genuen, berez

balasto bait da. Gaur ere, izen biziatu ori sarritan

entzuten da.

Mixtoa, berriz, oso tren polita zan. BidaIariak

aruntz eta onuntz ibiltzea zan bere eginkizuna. Gauza

bat oso bitxia zuen beregan. Bagoiek, kanpoko

aldetik, zurezko mailla bat zuten eta andik igarotzen

zan artekaria (interventor), billeteak zuIatzen. Bi

otz-bero pasa bearko zituen gizarajoak. Irietan eta

erri aundietako geltokietan gelditzen zanean, bertako

buruzagia orrela asten zan deika:

-¡Cinco minutos de parada!

Abiatzerakoan, berriz, au esaten zuen:

-¡Viajeros al tren! ¡Viajeros al treeeen ... !

Trenbiderako planoak egin zituzten gizonak etziran

amutsak izan. Beti bide motzetik jo zuten. TlI'nelak

eta zubiak egitekoan, badaezpadare, gaur edo

biarko, orduan bear zuten baiño zabalera geiagorekin

egin zituzten. Kontutan izatekoa da, trena asi zanean,

karril bakar bat zuela.

Injeniero jaun aiek eman zioten zabaIerari esker,

gaur bi karril dauzka. Ara etorkizunean noIa pentsa-

40

Trena

tu zuten. Ori da buruz jokatzea. Beste oillar batek

gaur kukurruku joko zigun, baldin orrela jokatu izan

balute, kamiñoetako planoak egin zituzten gizon

aiek. Ez zan egin bearrik izango, orain egiten ari diran

ainbat autobia eta autopista. Odolkiak, egiten diran

bezelakoak izaten dira, eta orduko zenbat injeniero

ere alakoak izango ziran.

Arrizko zubitan lan ikusgarriak daude. Or ez dago

gaur erabiltzen diran prefabricado eta hormigón

armado oietakorik. Arriak ondo landu eta guztiz ondo

tolestatzen jakin zuten argiñek, aiek ziran esku­

-langintzaren jaun eta jabe. Ormaiztegi'koa burnizkoa

degu. Eiffel argiak planeatu omen zuen. Au egitea

ere ez zan txantxetako lana izango.

Diotan erri ortan, Ormaiztegi'n, ezagutu nuen

bertako itsua, geltokiko andenean, bere eskusoiñua

jotzen, zerbait diru-Iaguntza bildu asmoz.

Errian degun Agarre baserrian bizi izan zan aitona

jator bat, bere gazte denboran trenbidea egiten

jarduna. Lana gogorra omen zan, baiñan bai ondo

irabazi ere. Peontzan aritzen omen zan.

Tren eletrikoa noiz jarri zuten gogoan det. Iragarri

zuten eguna pruebak egiteko, eta an joan giñan

Kaxeta'ra era berriko trena ikustera. Ura txistua,

jaunak! Tranbea zan. Bere margoak gogoan ditut.

Erdiz gora krema eta erdiz beera marroia, txokolate

kolorea. Onela idatzi zuen Iñaki Linazasoso adiskideak:

Izozki mantecado bat zirudiela tren arek.

(El Diario Vasco, 1986-V-24)

41

Orrela ziran gauzak

AURREZ ARTZEA OBE

Egun auetan, egunkaria zabaldu eta irakurtzen

asi orduko, auteskundeen propaganda besterik ez

degu ikusten.

Berdin gertatzen zaigu bai irrati eta telebistarekin.

Ori naiko ez dala, or datozkigu gure etxeetara

alderdi bateko eta besteko eskutitzak, gure boza edo

botoak eskatuz. Danek gauza aundiak, bereziak eta

ederrak eskeintzen dizkigute, baldin eta, gure botoen

bidez, agintari izatera iritxi ezkero. Eskeintzea

da bat eta ematea bes-te bat. Bestalde, nork pentsa

bear zuen gu erriarentzat, eskean dabiltzan jaun

oientzat, ain garrantzitsu edo inportanteak giñanik?

Au nere burutik etzan santa sekulan pasa. Bakoitzak

42

Orrela ziran gauzak

-Gabon. Zure boto eskean gatozkizu, alako jauna

erriko alkate egin nai degu eta.

-Pasa aurrera. Zatozte nere sukaldera. Iñork etzidak

gaurdaiño botorik eskatu. Nerea bear badezute,

milla pezta bear dizkiat botoa eman aurretik eta,

gaiñera, bazkari on bat.

-Konforme. Tratua egiña gelditzen da. Zu, botazioko

egunean, goizeko amaiketatik amabietara,

zoaz nesken eskolara, an da botazioa, eta an emango

zaizu milla pezta eta txarteltxoa, autestontzian sartzeko.

Ondoren bazkaria emango zaizu.

-Konforme.

Boto ura zala bitarte, nai zuten alkatea izan omen

zuten gure errian, Itsasondo'n. Batzuentzat ondo,

besteentzat ez.

Gaur milla pezta zer dan ondo dakigu. Baiñan

orain irurogei ta amar urte? Irakurle, zerorrek atera

kontuak. Debaluazioari begirakada bat ematera gonbidatzen

zaitugu. Botoa eman zuen baserritar arek,

promesarekin ez zuen konfiantzarik. Ark geroarekin

ez zuen ezer jakin nai.

Kontatu degun kasu au, boto billa joan zaneko

jaun batengandik jaso genuen. Sarritan kontatu oi

zidan.

Datorren igandean boto a eman bear duenak, askatasun

osoz joka dezala. Irabazleak gure onerako

izan ditezela. Lana eta pakea ekar dezatela eta gu

kontentu ¡zango gera. Jaunak osasuna eman dezaigula

urte askotan, danok zoriontsu izateko.

(El Diario Vasco, 1986-VI-20)

44

San Juan sua

SANJUANSUA

San Juan eguna berezia degu Euskal Errian. Zenbat

erri ote daude, Gipuzkoa'n bertan, Jesukristoren

lengusu au Zaindaritzat daukatenak? Utz dezagun

zenbatzeari, bat edo beste izendatu gabe geldituko

lirateke, eta asko eta asko daude.

San Juan bezperan, gure gazte denboran, etxe

atarian sua egiteko oiturá izaten zan. Gaur, tamalgarri

bada ere, oitura on au naiko galdua daukagu. Garai

artan, Itsasondo gure errian, sonatuenak iru izaten

ziran: Goiko Plazakoa, Beko Plazakoa eta arrobi

zulo aurrean egiten zana.

Kikimako pranko sortzen zuten su aiek mutil

koskorren artean. Batzuek sasitan bildutako larrare-

45

Orrela ziran gauzak

kin egin zutela. Besteek, berriz, pi ñu adarrekin, eta

irugarrenak gurdikadaz osatutako txirbillarekin. Batek

ez zuela balio eta besteak bai, ori izaten zan gure

eztabaida.

Azkenean bateratzen giñan, su aundiena, altuena

edo ederrena egin zuen taldea urteko txapeldun edo

kanpeon izendatuz.

Aurten, jakin degunez, Goiko Plazakoak Iturri­

-Txiki edo Etxeberri 'ko lizarraren ondoan su aundi

eta eder bat egiteko as motan omen dira. Pilla ederra

daukatela jakin degu. Zorionak, gazteok, eta eutsi

oitura zaarrei.

Gure aurtzaroan, orduko Villafranca'n, gaurko

Ordizia'n, bagenuen ardo almazena zuen koñatu

bat. Arek, Joxe Joakin itzaiarekin, estaziora joaten

zan gurdian zaagi zaarrak bialtzen zizkigun. Zaagi

aiekin, puskak egin eta lasto pardoak ekartzen zituzten

alanbrearekin aga luze batean lotu eta su eman

ondoren, korri kamiñoan gora eta beera, "Igaz ere,

aurten ere San Juan dala, gora, gora San Juan bezpera!"

abestuz.

Aur txikiak zotzaren puntan sua zutela ikusi ezkero,

aiei au esaten zitzaien:

-Kontuz gero suarekin. Orrekin jolasean ibiltzen

bazerate, gauean oiean pixa egingo dezute eta.

Napar mutil gazteek, gure erriko lantokian lan

egiten zutenek, oitura izaten zuten sutearen gaiñetik

salto edo brinko egiteko. Bildurrez egoten giñan

noiz min edo su artuko zuten. Guretzat ura zirko bat

bezela izaten zan. Aiek eta gu pozik, ezbearrik gertatzen

etzanean.

46

San Juan sua

Sua pizteko ere garai berezia izaten zan. Milixiok

-onetaz beste egun batean idatziko degu-, sakristauak,

edo bere alaba Ixabelek kanpai bueltakoak

jo arte, ez zan surik pizten. Jotakoan bai. Ura

poza! Sua zarr-zarr-zarr egiñez, eta danok ari begira.

Aurreko egun batean, gure erritar gazte batek au

kontatu zigun. San Juan bezperan Saturraran'go

kanpiñean omen zeuden. Berria zabaldu omen zan

Ondarru'n berebiziko sua egiten zutela eta ondoren

dantza saioa izaten zala. Jo dute oiñez Ondarru'ra.

Iritxi dira errira eta ezeren festa zantzurik ez. Ontan,

illunabarrean, asten dira elizako kanpaiak dinhili!

danhala! joaz, eta etxeetako leioetatik an botatzen

omen zituzten traste zaarrak sua egiteko. Danak bildu

eta pi azara eraman ondoren, su aundi bat egin

omen zuten, musika ari zan bitartean. Ura festa,

noski! Oillarrak bi aldiz kukurruku jo omen zuen,

gazte talde ura kanpiñeko lo-zakuetan sartu aurretik.

Ori dek, gazteok, alai eta umorez jolastea. Jarrai

orrelaxe urte askotan osasunez eta zoriontsu.

(El Diario Vasco, 1986-VI-24)

47

Zakurra

ñaIa -geroz ura bota egin zuten errepide nagusia zabaltzeko-,

bagenuen Txuti izeneko bat. Garbizio

ederrik egiten zuen, bai gure etxe inguru eta baitare

Oria ibai ertzean. Beste etxeetara ere eramaten zuten,

aietan "eiz" egin zezan. Jaun batek, bere eta gure

etxe inguruan, iñori ezer esan gabe, arratoiak iltzeko

pozoia jarri zuen. Guk ez jakin, eta gure txakurtxoa

etxetik kanpo ibiIi zan. Nunbait gure Txuti

leiaIak ura jan eta eriotza etorri zitzaion. Pena ederra

izan genuen etxeko danok. AIaia eta jostalaria

zan. Txuti bere Ianean il zan. Arratoiak billatu eta

akabatu asmoz. Gudari onak bezeIa, iltzen ii.

Eiz-zakurra. Zakur mota onek Iaguntza aundia

egiten dio eiztariari. Batzuk eizea billatzen apartekoak

izaten dira.

Besteak, eizea billatu eta arkitzean, kieto! geIditzen

dira, bai erbi, oillagor, eper eta beste eiz aurrean.

Eiztariak eiz ori botatzen badu, Iaister batean

eskuratuko dio. Eiztariak egun txar bat izaten badu,

aitzaki polita izaten du bere Iagun artean kontatzeko:

- Txakur txatxu onek etzidak Iagundu eta utsik

netorrek.

XixiIiok, Tomasenean bizi izan zanean, bazuen

berekin oillagor txakur bat, Te izenekoa. Orduan aurra

nintzan -zazpi zortzi urte izango nituen-, baiñan

geroz egundo ez det entzun aal izan arategiak ixteko

ainbat eiz egiten zutenik.

Señorita-txakurtxoak. Politak eta txikiak izaten

dira. KaIeetan eta ibiltokietan sarri ikusten dira. Jendea

adi-adi egoten da oiei begira. Gauza bat dute

49

Zakurra

bea etzait egundo aazten. Artaldea artu eta berriro

bideari ekin zioten. Mendiko lasaitasunaren billa

joan ziran.

(El Diario Vasco, 1986-VII-l)

51

Nikolas amerikanoa ------

léfono público deitzen zitzaion ori gure etxean bait

zegoen, esanez nola gizon bat Oria ibaira erori zan.

Ibaia ur asko eta indartsuarekin zetorren egun artan.

Esan genion Nikolas Amerikanoari zer gertatzen

zan, eta laister batean prestatu zan, uretara erori zan

gizon ura gure erritik pasatzekoan lazoarekin arrapatzeko.

Jarri giñan ibai gaiñean, orduan zan plazatik

apeaderora dagoen zubiaren erdi-erdian, danok

prest ibaira erori zan gizonari laguntzeko.

Amerikanoak ala agindu zien inguruko mutil

koskor danei:

-Zoazte azkar batean Azubi, Beiti eta Kanposenera,

eta ekarri gurdi sokak, lazoa egin dezadan.

Sokak ekarri zituzten, eta lazoa egin ere bai. Ortan,

berriro deia Villafranca'tik, esanez ibaira erori

zan gizona salbatu zala, zaprasta batzuei eldu ondoren.

Gizona ez itotzea zan garrantzitsuena eta ori

lortu zan, naiz gu ikusi gabe gelditu gautxoaren erakusketa

edo exhibizioa. Euria gogoz ari zuen eta danok

mela- mela, busti-busti eginda, etxeratu giñan.

Eizerako ere gogo berezia zuen. Belarriz, zerbait

baiño geiago, gorra zan. San Martin egun batez, gure

erriaren ondoko Arama'ko festak, beraz, joan zan

Ermintza'ra usoren bat edo beste bota asmoz. Goiz

parte guztia parapetoan igaro ondoren, an dator gure

amerikanoa esku utsean. Ala zion:

-Gaur, motillek, Ermintza'tik ez dek uso bakar

bat ere pasa. Danak Arama aldetik pasa dituk. Ura

tiro otsa!

Zer izango eta Arama'n bota zituzten etxafueguen

útsa izan.

53

Orrela ziran gauzak

Oillotegi bat ere bazuen, eguna denbora pasa edo

igarotzeko. Oillotegi ori Oramuño 'ko bide ondoan

bere familiak zuen soro batean egin zuen. Gaur Tomasene

'ko soroa da. Apenas irabazpide edo negozio

aundirik uzten zion. Egun batez kontatu omen zuen

tabernan:

-Oillo xixtrin oiek jateko apetitua bai, baiñan ziriña

besterik ez ditek egiten. Oraintxe danak patatekin

gixatu eta jan egin bear dizkiat.

Orrelako zerbait egingo zuen. Begien bistatik

beintzat kendu zituen.

1936 'ko gerra etorri zan. Beraz, aurten berrogei

ta amar urte. Francotarrak sartu ziran gure errian,

Itsasondo'n. Amerikanoak borondatezko (voluntario)

eskeñi zuen bere burua, erriari kontu artzeko.

Bakoitzak askatasun osoa du bere politikaz jokatzeko.

Eman zioten fusilla eta or ibiltzen zan Beko Plazan,

Goiko Plazan, Beko Kalean, errepidean eta

abar, erriari kontu artzen.

Ortan, eguardi batez, an dator abioi bat eta bi

bonba bota. Etxeberri 'ko sagastian leertu ziran. Beko

kaletarrak, bonbaren otsarekin izuturik, bonbardeotik

aldegin asmoz, danak korrika batean, an dijoaz

arrubi zulora. Amerikanoa, urduritu gabe, firme!

bere puestoan. loan omen zan abioia eta gure

aitari, arrobi zulotik irtetzean, ala esan omen zion

bere arjentino doiñuarekin:

-¡Puta, carajo, che! ¡Juan Mari, Juan Mari, que

le he dao, que le he dao!

Abioia aurrera eta amerikanoa ere bai, baiñan au

Latiñe 'ko tabernara vermouth artzera.

54

Nikolas amerikanoa

Geroz, gaixorik il zan. launaren pakean izan dedilla.

(El Diario Vasco, 1986-VII -16)

55

Estropadak

Alde aundirik gabe, orrelakoak izan oi ziran:

-Kontuz gero Orio'rekin, orrek bere mutillak ondo

janda ekartzen dizkik eta. Or ez dek indarraren

faltik izaten.

-1 -beste batek esango zuen-, San Juan ere ez

dek, ba, baztarrean uztekoa. Kontxa 'ko markarik

onena berak zeukak bere emeretzi minutu eta amazazpi

segundorekin.

-San Pedro ere, aurten ondo prestatua omen zegok.

Aita Manuel Arrillagak, taldeko patroiak, bere

kuadrilla senditarrekin osatua daukala ziotek. Danak

bere seme eta illobak omen dituk. Azkena gelditzeko

asmotan ez dituk Donostiaratuko.

-Ondarrabia'n, berriz, arraunlariak gaiñezka

daudela eta, aurten bi tal de ekarri asmoz omen zebiltzek

Kontxa'ko alkar neurketara. Bat mariñelekin

osatua eta bestea lurrekoekin.

Au Luixek esaten zuen. Eta ondarrabitarrek egin

ere ala egin zuten. Ez naiz gogoratzen au urte batean

edo geiagotan egin zuten.

Komentario oek entzunda -al de aundirik etzuten

izaten urte batetik bestera-, be ti irriki bizian egoten

nintzan estropadak ikusteko.

Estropada egunean -batez ere bandera jokatzen

zan egunean-, trenak Donostia'ra gaiñezka joaten

ziran. Ala, 1935' go urtean ikusi aal izan nituen leenengo

aldiz.

Amalau urte nÍtuen. Estropada bezperan, nere

ama zanarekin, Errenderi'ko Joakin (g. b.) anaiaren

etxera joan nintzan. An apaldu, lo egin eta urrengo

57

Estropadak

Agur Pasaiko sanpedrotarrak,

gora Manuel Arrilla,

aita ta seme eta illoba

osatzen dira kuadrilla.

Indar aundiko arraunlariyak,

patroia ere abilla,

Donostiya'ra lasai juan ziran

diru ta bandera billa.

Bertso ontan, garbi ikusten da, Txirritak ArrilIa

ArrilIaga'ren ordez rima edo puntuagatik artzen

duela.

(El Diario Vasco, 1986-VIII-9)

59

Orrela ziran gauzak

ANDRA MARI JAIAK ET A MILIXIO

Gaurko zenbait gazteri galde egiten badiegu Milixio

izena zer izen dan, sorbaldak jaso eta erantzun

au emango digute:

-Ez dakigu.

Ba, gazteok, Milixio izena Migel Inazio da. Mil

Migeletik artua, eta ixio Inazioren bukaera bezela.

Jaun onek, berez, izen deitura oek zitun: Migel

Inazio Elorza Caminaur. Ogibide edo ofizio asko zituen.

Ara batzuk: eule, kartero izana, sakristau, kanpaijole,

enterradore, pelotaegille, baratzain, aguazil,

koruko kantore -musika asko zekien-, aparteko tenorra

zan, eta besterik zer geiago? Zerrenda luzea

60

Andra Mari jaiak eta Milixio

jar liteke; baiñan, gaurkoz, Milixioz idatzi dezagun

Andra Mari jaietan berak izaten zituen eginkizunez.

Itsasondo'n, gure errian, agoztuko Andra Mari

degu gure Zaindari. Festak egiten dira bere gorantzan.

Donostia'ko Aste Nagusikoak ainbat ez dira

izango, baiñan gere maillan aalegintzen gera aalik

eta ongien egiten.

Milixio (g. b.) gure aurtzarotik ezagutu genuen.

Gizon argi eta saiatua zan. Ogibide asko beregan

zeuzkala esaten bagenion, gaztelerazko esaera au

izaten zan bere erantzuna: "Hombre de muchos oficios,

pobre seguro". Baiñan ez zan beartsua, ez.

Andra Mari bezperan, eguardiko amabietan, joko

zituen kanpai bueltakoak. Arratsalde erdi aldera,

zintzo asko an etorriko zan erriko plaza garbitzera.

Erriko mutil koskorrak las ter bilduko ziran bere ondora,

lagundu asmoz. Sarasola'eneko fabrikara joan

eta bakoitza an etorriko zan palarra, pala, erratza

edo karretilla artuta. Milixiori lagundu egiten zioten,

bere lana ariñagoa izan zedin. Danak lanerako prest,

eta utsaren trukean gañera. Andra Mari jaiak bait ziran!

Milixiok, lana bukatu ondoren, gure os tatuan

arratsaldeko arrantxoa egiten zuen.

Etxeratzen zan eta, urte guztian baulean gordean

edukitzen zuen kaki kolorezko uniformea jantzirik,

udaletxera etortzen zan erriko agintarien billa. Uniformeak

zillar kolorezko botoiak zituen. Aguazil

makilla beltzak, berriz, bere kirtena zillarrezkoa

zuen. Ordurako, ldiazabal' go txistulariak -Rikardo,

Naxario eta Bittoriano- bizikletan ltsasondoratzen

ziran. Gero, Milixio aurretik, ondoren txistulariak

61

Orrela ziran gauzak

eta erriko agintariak, danak elizara Salbeara. Ni asto

gaiñean joaten nintzan, bestela joateko gauza ez eta.

Salbea Hilarion Eslava'rena izaten zan. "Salve a

tres voces iguales y solo de bajo, con acompañamiento

de órgano" zuen bere deitura. Milixiok abesten

zuen bajuaren soloa. Gauza arrigarria, bera ten 0-

ITa izanik. Entzun egin bear zan aren "Eia ergo, advocata

nostra ... " ural Gero, agintari, txistulari, Milixio

eta beste norbait, udaletxera apaltzera. Apaldu,

txapelak erantzi ondoren Gernikako Arbola kantatu

eta danak lotara.

Andra Mari egunean, goizeko seiretan, kanpaiak

joko zituen. Bere unifonnearekin udaletxeratuko

zan, eta agintari eta txistulariekin meza nagusira.

Mezatan zuzendari edo direktore izaten zan. Naxario

txistulariak, Milixiok eskatu gabe, emango zion

danboliña jotzeko txotx edo ziria, eta arekin eramango

zuen mezaren zuzendaritza. Meza Perosiren

"Te Deum laudamus" izaten zan. Ofertorioan Ave

Mariaren bat abestuko zuen. Ondoren, agintariei

udaletxera lagundu.

Arratsaldean plazaratuko zan, de gala, bere unifonnearekin.

Muturjoka edo sesioa sortu ezkero,

apartaketan saiatuko zan. Gauean, bere makillarekin,

tabernetako atea joz, ordubata inguruan,

"Erronda!" esango zuen.

Omenaldi bat ere egin gabe il zan. Jaunagan

atseden dezala. Urte aro au eltzean, itsasondotarrek

beti gogoan zaitugu, Milixio. Zure abesti eta lan

aiek guk ezin aaztu.

(El Diario Vasco, 1986-VIII-13)

62

Gizon saiatua zan Milixio

GIZON SAlA TUA ZAN MILIXIO

Oraindik oraintsu idatzi genituen gizon onek, bere

bizitzan, izan zituen ogibide batzuk. Danak ez,

noski. Asko bait zituen. Ogei bat inguru ortxe-ortxe

esango genuke. Ez zan motela lan gauzetan! Ofizio

bakoitzari bere etekiña ateratzen ondo jakin zuen.

Dirua irabazten gogoz saiatuko zan, gastatu bear zanean

gastatuz eta gorde bear zanean gordez. Musika

guztiz ondo menperatzen zuen eta, tenore oso ona

zalarik, txanpon ederrik bere poltsikuratu zuen. Ara

kasu bat, berak sarritan kontatzen ziguna.

Soldadu joateko garaia eldu zitzaionean, El Ferrol

iria tokatu omen zitzaion serbitzu ori betetzeko.

Agintariekin ondo portatzen zalako, Milixio asko

63

Orrela ziran gauzak

maite omen zuten, berak zionez. Ontan, i1tzen da

kapitanaren emaztea, eta an joan omen zitzaion Milixio

kapitanari, esanez:

-Mi capitán, le acompaño en el sentimiento.

¿Me da usted su permiso para que por las calles de

El Ferrol, detrás del féretro de su difunta esposa,

pueda cantar el Miserere?

Kapitanak orrela erantzun omen zion:

-Agradezco muchísimo tus buenos sentimientos,

Elorza. Me parece muy bien tu idea y tu ofrecimiento.

Hazlo como tú me lo propones y nunca olvidaré

tu admirable bondad.

Ala, bete omen zuen bere eskeintza, gogo onenaz

egiña. Gaurko soldaduen artean nar ausartuko litzake

au egitera? Prest dagoenak bere beatza jaso dezala,

errez kontatzekoak izango dira eta.

Andik eta ara, El Ferrol' en artu omen zuen kantore

onaren sona eta deitzen omen zioten illeta, meza

berri, Pazkoa, Eguberri eta jai aundietako mezak

abestera. Ez El Ferrol'en bakarrik, baizik eta inguruetako

errietara ere bai. Soldata ona jasotzen zuela

esaten zuen, lan ori egiteagatik. Kapitanak ez omen

zion sekula permisorik ukatu abestera joateko.

-Nik -bere itzak orrela ziran- soldaduskan iru

urte pasa nizkian. Denbora ortan iru traje a medida

egin eta, gaiñera, zazpi milla erreal aurreratzea

kontsegitu nian.

Naikoa egin zuen, soldaduskan egiteko. Bai orixe!

Orduko errealak eta gaurkoak konpara itzazu,

irakurle. Gaurko soldaduekin ez dago orrelakorik.

64

Gizon saiatua zan Milixio

Soldadu joan bezin laixter, piso bat alkilatzen dute

eta arrantxotik baja emano Egundo au miaztu ere ez.

Pisoan edo kalean eguna igaro eta kuartelera, derrigorrean

jartzen dizkieten orduetan agertu eta kito.

Gero etxera telefonoz deia, jirotelegrafikoz dirua

bialtzeko, eta gaiñera azkar esanez. Ama batek au

erantzun omen zion bere semeari:

-Esan zaidak zer bauletan edo zer armariotako

kajoian utzi uan dirua eta bialiko dial.

Ama arek ez omen zuen semearen erantzunik

izan.

Gure errian, eta ingurukoetan ere bai, Milixiok

diru politak irabazi izan zituen kantore bezela.

Ataun eta Lazkao' tik deitzen omen zioten. Erri geiago

ere izango zituen, naiz guk orain ez gogoratu.

(El Diario Vasco, 1986-VIII-23)

65

Orrela ziran gauzak

GAUR IRU URTE JUXTU

Abuztuak 26. Arratsaldeko seirak. Gure etxeko

leiotik Oria ibaiari begira nago. Nork esan, gaur iru

urte onek berekin zeramatzan urak eta gaur daraman

ur pittiña ikusirik, ibai bera dala? Eziñezkoa dirudi,

baiñan ibai bera da. Orduan gaiñezka, indarrean, bere

bideetan ezin errenditurik; eta gaur, berriz, ur oso

gutxirekin eta, ori naikoa ez dala, erdi usteldutakoarekin

ikusten det. Gaur daukan ura ez da oilloak

gauerdian egiten duen pixerrekarekin konparatzeko

ere.

Euskal Erri guztian egin zituen kalteak gogoan

ditugu. Buruan argia degun bitartean aaztuko ez ditugunak

gaiñera. Itsasondo, gure erria, ugoldea dan

66

Gaur ¡ru urte juxtu

bakoitzean, ondo zigortua izaten da. Aurten iru urtekoak

jipoi ederra eman zigun erri guztiari. Geienetan

Beko Kalekoak zigortzen gaitu, ibai ondoan bizi

bait gera; baiñan aurten iru urteko arek erri guztia

ondatu zigun. Ibai ertzean bizi geranok eta erriaren

gaikaldean bizi diranak ere bai, neurri gabeko euri

zaparrada arek dana ur eta lokatz biurtu bait zuen.

Kalteak kalte, zauritu eta eriotzarik ez zan izan, Jaunari

esker, eta danak pozik.

"Ura eta sua belaunez beetik bear da" esan zuenak,

egi borobilla esan zuen.

Euria beti ez da danontzat gogozko izaten, naiz

aurten, gure ustez, danok bere zai egon. Etortzen danean

neurriz etor dedilla; bestela, gereak eta bi ikusteko

gaude.

Orain illabete pasatxo izango da, edo geiago, ondorerigo

kasu ontan lekuko nintzan. Edaritegi batean

zerbait artzen ari nintzala, baserritar adiskide bat inguratu

zitzaidan eta biok kontu kontari ari giñan.

Ontan, sartzen da emakumezko bat edaritegi ortan,

eta egun onak eman ondoren, orrela mintzatu zitzaigun:

-Gaur ere bero eta eguzkitsu. Noiz egin bear digu

euria?

-Nere partetik -erantzun zion baserritarrak- beste

zortzi egunean ez dezala egin, belarrak ontzen ari

naiz eta.

-Bapo, Joxe! -izan zan emakumezkoaren erantzuna-.

Zu belarretan ari zeralako, ez dezu euririk

nai; eta nik eranegun aldatu nituen ogei ziento porru,

ta nork erregariatu bear ditu? Zuk, Joxe, zere

67

Orrela ziran gauzak

astoari bakarrik arre esaten diozu, besterenarekin

gogoratu gabe. Ori al da lagun projimoa geren buruak

bezela maitatzea?

Ni ixilik gelditu nintzan eta au pentsatu nuen:

gurekin asmatuko duen Jainkorik oraindik ez dek

sortu, eta sortuko ere ez.

Ondorengo gertaera onek merezi du kontatzea,

gure ustez, eta kontatu egingo degu, euri eta urarekin

zer ikusia badu eta.

Lizarberri' ko Erramun txurrutean pasa egiten

omen zan. N unbait asko bear ez eta, edaritegira joaten

zan bakoitzean, an dator txinhili-txanhala bere

etxera. Bere emazteak esaten omen zion bidetxigorretik

etxeratu bear zukeala, estradan arri trakets asko

zegoelako. Baiñan alperrik aolku danak. Erramunek

orrela erantzuten omen zion:

-Nola etorriko naiz, ba, bidetxigorretik, estrada

bera ere naiko estu egiten zait eta?

Ontan, gau batez, erortzen da eta anka bi lekutan

autsi. Deitzen diote sendagilleari eta onek:

-Ai, Erramun, Erramun! Ikusten al dezu alkoolak

zer kalteak egiten dituen?

-Urak aundiagoak egin zituen.

-Urak?

-Bai, Don Koxme, bai. Garbi ikusten da berorrek

Testamentu Zaarra asko ez duela irakurri. Ez

al daki Noe eta bere emaztea ez beste danak Dilubio

Unibertsalean uretan ito zirala?

Komentarioak zuk egin, irakurle. Gurea ixillean

gelditzen da.

(El Diario Vasco, 1986-VIII-29)

68

Milixioren lanak

MILIXIOREN LANA K

Esanda gaude jaun onek beregan zituen ogibideak.

Gaur, bukatzeko, jar ditzagun ofizio oietatik

nolako lanak egiten ezagutu genuen.

Eule. Liñoarekin iruleek aria egiten zuten. Ari

onekin, Milixiok eunezko oialak egiten zituen. Oial

oek, geienetan, oerako maindire eta burukoak egiteko

izaten ziran. Baitare, iñoiz, otordu nagusietan

maia estali eta dotoretzeko. Guk ezagutu ez bagenituen

ere, oial onekin egiñak izaten omen ziran gizonezkoentzako

alkandorak eta emakumezkoentzako

kamixak. Ez zuten otz aundirik izango!

Euletzan, Milixio guk Errekalde etxean ezagutu

genuen. Berak zionez, leen Zelatxo'n -gaur botata

69

Orrela ziran gauzak

dagoen etxean- aritzen omen zan bere anai Joxe

MieJekin.

Lan saioa bukatu ondoren, anaiak pianoa jo eta

MiJixiok kantatu izaten omen zuten beren dibertsioa.

Lastima aparatu ura desegitea. Egurrezkoa

zan. Berarekin Jan egiteko, esku eta oiñak bizkor

erabili bear ziran.

Pelotagille. Eskuz jokatzeko peIotak egiten zituen.

Pelota ogibide zutenentzat ez noski, erritarrentzat

baizik. Meza nagusi edo arratsaldeko bezpera

ondoren, gazteek peltak takeskatzen zizkioten

MiJixiori partiduak jokatzeko.

Peloten alkilerrari haratoa deitzen zitzaion. Nundik

eta nora sortua ote zan barato izen ori? Ez diogu

itxurarik ematen. Baratoaren prezioa beti errealetan

esaten zuen.

Pelotari larrua askatu ezkero, azkar batean josiko

zion: aria eta jostorratza artu, aIanbrezko armazoia

zuten betaurrekoak sudurraren puntan jarri eta listo

partiduarekin jarraitzeko.

PeJotaren bat paretari erantsia etortzen bazan,

laster adieraziko zion peJotariari nola artu, jaso edo

jo, "rebote!" esanez.

Kanpaijole. Ontan naiko lan izaten zuen. Ara nola

jotzen zituen. Goizean matutia egunsentian.

Eguardian, amabitakoa. Illunabarrean, anjeJusa.

Ortaz aparte, bat iI zorian bazegoen, agoniko

kanpaia joko zuen, entzuleek errezatu zezaten gaixoa

sendatu zedin, ala komeni bazan. lltzen bazan,

iI kanpaia joko zuen, jendeak erreza zezan ildakoaren

anima saIbatzeko.

70

Milixioren lanak

Illaren leenengo igandean, Mariaren Alaben

Kongregazioa, kanpai bueltakoak jotzen zituen. Bigarrenean,

luistarrena, errepikea. lrugarrenean, Jesusen

Biotzekoarena, kanpai bueltakoak. Laugarrenean,

errepikea; eta illak bost igande bazituen, errepikea

berriro.

Ez ziran oekin bukatzen kanpai jotzeko lanak.

Igandeko meza nagusiko meza erdian, danba!, danba!

danba!, iru kanpai aundi. Sua bazan, su kanpaia,

erriari dei egiñaz laguntza eskean. Maiatzeko Loreak,

Jesusen Biotzaren illa, bederatziurrenak eta

abar, beti kanpai jotzen.

Kanpaiak jotzeko, kanpantorrera igo bear zuen.

Eun da geiago eskallera malla or nunbait izango dira.

Gaur elektrikoak dauzkagu, errikoseme Andoni

Sarasola'ren eskuzabaltasunari esker, orain ogei ta

zortzi urte inguru jarriak, don Martin Sagastume gure

parrokiko erretore zala.

Sakristau. Ontan ere etzitzaion lanik faltatzen,

batez ere illetaren bat bazan.

Entierro eguneko bezperan, or joaten zan erriz

erri, a tiempoko mezak emateko apaizen billa. Illeta

egunean -goizeko amarre tan izaten ziran illetak,

bi ordu iraunez-, apaizentzako meza jantziak atera

eta gero, meza ondorenean, berriro bildu eta jaso.

Elizkizuna orrela izaten zan: leenbizi, gloriako

meza kantatua Ama Birjiña Errosarioko aldarean.

Ondoren, Nokturnoak. Azkenik, Requiem'eko meza.

Haller'ena abesten zan. Bukatzeko, Libera me,

In Paradisum, Pater noster eta abar. Requiem'eko

mezetan zuzendari, Milixio izaten genuen.

71

Orrela ziran gauzak

Gaur, ildakoaren gorputza, illeta bitartean, elizan

egoten da. Garai batean ez. Eliz atarian -Itsasondon

zimitorioa deitzen diogu- egoten zan.

Enterradore. Emen zer esan aundirik ez dago.

Danok dakigu lantegi au benetan trixtea dala eta

komentario gabe utzi dezagun.

Eta, bukatzeko, agur, Milixio! Goian itsasondotar

danok alkar bildu arte, agur!

(El Diario Vasco, 1986-IX-2)

72

Erretratatzeko makina

ERRETRA T A TZEKO MAKINA

Ez dakit nork eta noiz asmatu zuen dalako tresna

au, baiñan esan bearra dago benetan gizon argi eta

bizkorra izango zala. Tramankulu onen aurrean jartzen

da gaur gertatua eta, berak paperera pasa ondoren,

or gelditzen zaigu betirako oroigarri bat.

1927-28 inguruko urtea izango zan. Mutil koskorra

nintzan. Sei-zazpi urte izango nituen. Gure leengusu

Gurutz zanari (g. b.), ikasketak ongo egiten ari

zalako, euskerazko lan bat ondo egin zuelako edo

orrelako zerbaitegatik, Lekarotz'ko Kaputxinoetan

sari bat eman zioten. Sari au orrela omen zan: erretratatzeko'

makina edo, bestela, bost duro. Gurutzek

erretratatzeko makina aukeratu zuen.

73

Orrela ziran gauzak

Dalako makina ura kuadratua zan. F arias puru

kajaren erdia bezelatsu zuen neurria. Bi kuadru zituen

imajiña artzeko. Bat luzeetarakoa eta bestea zabaletarakoa.

Disparadore bat eta kito. Makina arekin,

eguraldi ona izan ezkero, argazkiak ondo eta seguru

ateratzen ziran. Bai erretratista eta baitare argazkian

atera bear zuena, geldi-geldi egon bear zuten.

Ori be te ezkero, dana egiña zegoen.

Andoni, Gurutzen anaia, Donostia'tik, larunbatero,

Kontzeju Zarrera, gure etxera, bere anaiaren makinarekin

etortzen zitzaigun. Ura festa, bai erretratistarentzat

eta zer esanik ez guretzat! Lagun taldeak

aukeratzen zituen, banakakoak ere bai, eta ni ere

bai, nere astotxoarekin, argazkiak ateratzeko. Milixio

zanarena ere bai omen dauka, Urki'ra Santa

Kruzetan erlikiarekin zijoala aterea.

Egun batean, amalauna urte inguru genituela, Joxe

Salegi, "Joxe Deba", eta biok erretratatu giñuen

Kaxeta inguroan, Azubi 'ko bidean, bi neskatxari

sorbaldatik elduta. Ura negozioa guretzat! Ez giñan

asarre. Andonik argazkia erregalatu eta, ixillean, nere

karteratxoan ibiltzen nuen. Ontan, egun batez, gure

ama zanak "deskubritu zidan sekretoa" -markesaren

alabarena bezela-; eta, bi belarrondoko onak

eman ondoren, autsi zidan ainbat maite nuen oroigarria.

Ura naigabea!

Geroz, ogei ta bost urte inguru nituela, Andoni

Sagunto'n bizi izaten zan eta nik bere aitaren ofizinan

lan egiten nuen. Andonik, klisea gordeta zeukan

nunbait eta bere aitari dalako erre trato ori biali zion

esanez:

74

Erretratatzeko makina

-Zuk usteko dezu enpleatu leialak dauzkazula,

baiñan ikus oietako batek nola ligatzen duen.

Osaba zana parrez eta ni ere bai. Gaur "dokumentu"

ori ondo jasoa daukat. Iñork ez dit autsiko.

Eskurtsio bat zala, erriko festak edo beste orrelako

zerbait, erretratatzeko makina alkilatu izan genuen.

Danak pilloan jartzen giñan eta argazkia poxpolo

kaja baten neurrikoa ateratzen zan. Pertsonak

poxpolo baten tamaiñokoak agertzen giñan eta nor

nor zan nork ezagutu? Alare pozik berriro ateratzeko.

Festetan izaten ziran a minuto erretratoa ateratzen

zituzten oietakoak. Famatuenetako bat Astigarreta'ko

Madril Txiki zan. Paretaren kontra jartzen

zituen, dekorazio bezela, Torre Eiffel, Aranjuez'ko

loretegiak edo orrelako zerbait; eta zu oietako baten

aurrean jarririk, argazkia aterako zizun. Ortarako,

erretratistak bere burua makinak zeukan oialezko

zorro beltz batean sartzen zuen, eta "¡va!" esatearekin

batera disparatzen zuen makinaren mekanismoa.

Ala, Euskal Erritik irten gabe, zereganatzen zenuen

Paris edo Aranjuez'en izan ziñaneko oroigarria. Ixtantean

errebelatu eta zure eskuetan jarriko zizun

zure argazkia. Ortik eta ara zan a minuto deitura

ori. Neronek ere bat badaukat, orain berrogei ta

zortzi urte inguru aterea, Alegiko fes tetan, Luix Arbilla

nere adiskidearekin.

Gaur fotografia oso aurreratua dago. Ikusi besterik

ez dago nola Olinpiadetan ateratzen dizkieten

atletei elmugara eltzean. Sarritan argazkiaren bidez

erabakitzen dute nor irabazle izan dan.

75

Orrela ziran gauzak -----

Argazki polit bat ikusia nago. Senarrak, bere

beiarekin, ganadu konkurtso bat irabazi eta argazkia

zeukan. Bere emazteak, berriz, etxaldean ateratako

bat. Bi argazkiekin, erretratista on batek konbinazioa

egin zuen eta orain an daukate beren eztaietako

argazkia. Senarra bere gorbatarekin eta emaztea eskuetan

lore xorta duela eta manteliña txuriarekin.

Ara aurrerapenak noraiño eraman gaituen.

(El Diario Vasco, 1986-IX-7)

76

Mikeleteak

MIKELETEAK

1936'ko guda ondoren erabat galdu bazíran ere,

mikeleteak ezagutzeko era izan genuen. Guztiz jantzi

dotorekoak zíran. Txapel gorríaren gaiñean Gipuzkoa'ko

eskudoaren irudia, beren iztarraren erdiraiño

iris ten zan kapa urdiña eta praka gorríak erabiltzen

zítuzten.

Ni, nere etxekoekin, garai artan, Itsasondo'ko

udaletxeko ostatuan bizi izaten nintzan. Errían ez

genuen mikeleterik, baiñan Ordizia'n baziran eta

andik etortzen ziran udaletxera. Orrela ezagutu nituen

Otalora, Beloki, Goíkoetxea, nere abízeneko

Lete, Huizi, Xeama, Attaun eta abar. Euskaldun garbiak

ziran.

77

Orrela ziran gauzak

Ez gaurko ertzain asko bezelakoak. Oek au esaten

dute:

-No sé el vasco. No lo pudimos aprender por la

dictadura de Franco. Ahora lo estoy aprendiendo.

Bapo, mutillakt Nagon ixilik, berotu egiten naiz

eta.

Gure eskolara ere etortzen ziran, illean bein edo,

ez beti, maixuari soldata ordaintzera. Mikeletea eskolan

sartzean, danok geren "mesatatik" altxa eta

tente jartzen giñan. Gero, maixuak "sentaos" agintzen

zigun eta guk bete egiten genuen.

Mikeleteak, batzuentzat, onak izango ziran. Oanentzat

ez, ordea. Ara neri gertatutako kas u bat. 00nostia'tik

Madrill'era, igande batez, motozikletentzat

dalako rally oietako bat eratu zuten.

Gure etxe ondoko Fernandoenea deritzaion etxe

aurrean, motorista bati bere motorraren kurpilleko

kamara zulatu zitzaion. Aldatu zion kamara eta balio

ez zuena, amorru bizian, espaloira bota zuen.

Nik orduan ari:

-¿No le vale eso? ¿Me lo da por favor?

-Para ti. ¿Para qué lo quieres?

-Para hacer tiragomas. Muchas gracias.

Irriparra egin zidan.

Motoristari begira geunden mutil koskor taldekü'

ausartena ni izango nintzan, eta andik eta ara kamararen

jabe egin nintzan. Jarri nuen tiragomak egiteko

negozioa. Etorzen ziran erosleak. Nere denda,

eskolako orduz kanpora irekitzen nuen. Ontan, an

datorkit Villa Sarasola'ko Exteban, eskola laguna

eta nere kintoa, eta au esan zidan:

78

Mikeleteak

-1, Jexux: ik badaukak Chocolates Loyola-ko albuna

eta tiragomarentzako bi gomen truk onoko

kromo oek emango dizkiat.

-Konforme, Exteban. Gaiñera beste bat emango

diat errespuestotarako, kromo pilla aundia ekarri

dek eta.

Etxetik atera nuen kamara eta eseri giñan Kontzejuko

petrillean.

Gureizak artu eta ekin genion goma ebakitzeari.

Ala ari giñala, estankotik Erriko Etxe aldera an dator

bizikletan mikeletea.

Guk bera ikusi orduko, kamara ipurpean jarri genuen.

Kieto eta urduri biok.

Eldu zan guregana eta gutxi gora-beera au esan

zigun:

-Zer dezute or, zuen ipurdi azpi ortan? Altxa

bizkor biok!

Jeiki giñan. Kendu zigun kamara. Bereak eta bi

esan ere bai. Ume mutur zikiñak giñala. Lotsagabeak.

Tiragomarekin ibilita bakarren bati begia

galtzeko arrixkua zegoela, eta orrelako erretolika

jaulki zuen. Kamara artu eta an bota zigun zubitik

ibaiaren erdira. Ura naigabea gurea! Exteban gomarik

gabe eta Jexux trixte, mikeleteak negozioa kendu

ziolako.

Leen esan dedan bezela, mikeleteak etortzen ziran

udaletxera. Banaka. Beren agintariek ibillaldia

jartzen zieten. Erri batera irixtean, udalako sekretarioak

kuaderno batean firma egiten zien. Au justifikante

izaten zuten. Gure errian Joxe Anjel sekretarioak

egiten zuen lan ori. Bera ez bazegoen, gure

79

Orrela ziran gauzak

dendako edozeiñek. Agintariarekin ezagunak giñan

eta.

Egun batean eldu zan neri kamara kendu zidan

mikeletea. Joxe Anjel ez zegoen eta gure amari

esan zlOn:

-Gaur onek izenpetuko dit.

-Nik zuri firmatu? Ez orixe! Ezta pentsatu ere.

Zuk kendu zidazun nere negozio eder ura. Ea nola

justifikatzen dezun Itsasondo'n izan zerala.

Gure ama zanak firmatu zion. Ez nere gogoz.

Gaizki egin al nuen? Ordutik gaur egunera berrogei

ta amar urte ondo igaroak dira. Nere jokabideaz

oraindik ez naiz damutu. Kaskagogor samarra?

Bear bada, bai.

Mikeleteak beren gain bazituzten lan geiago ere.

Garrantzitsuenetako bat, Gipuzkoa'ko Aurrezki

Kutxako kontuak zuzen erabiltzea. Leengo bezeroak

ondo zaindu, berriak billatu, aolkuak eman eta

abar. Igande arratsa danetan ere, beren gogoz, baserririk-baserri

ibiltzen omen ziran, dirua aurreztu nai

zuenari "Iagundu" asmoz. Jakiten omen zuten dirua

nun sartu zan eta nun zegoen. Ontan, enteratu dira

alako baserrikoak bi txekor saldu zituela, eta an dijoakio

mikeletea baserrira diru billa.

-Arratsalde on, Kaxiano. Eranegun bi txekor

kendu omen dituzu eta emen natorkizu, dirua gure

Kutxan gorde nai badezu, gure laguntza eskeintzera.

Oso interes ona emango zaizu.

-Eskerrik asko, Erramun. Gure etxean, dirua aurreratzeko

martxa ederra daukagu une ontan. Seme

zaarrena, iru illabete auetan, gaixorik daukagu Do-

so

_________ --=--Mikeleteak _______ _

nostia'ko ospitalean. Alaba ilbeltzean ezkontzen

zaigu. Beste semea, berriz, azken bi urte oetan Afrika'n

daukagu soldadu. Zorrak ordaintzen naiko lan

izango degu.

Tertulitxoa egingo zuten. Merienda ere bai, eta

ala agurtuko ziran.

Jantzi dotore ura, gerora aldatu egin zuten. Praka

gorrikoak eta kapa urdiñekoak de galako egunetan

jazten zituzten. Bear ere bai jantziz aldatu, leengoarekin

ez bait zegoen ibi1tzerik Gipuzkoa'tik Naparroa'ra,

ijitoak beren karro, zaldi, zakur, aur, asto

zaar eta oiek ezin karreatuz.

Ibai eta errekak zaintzen ere naiko lan izaten zuten.

Orko arrantzale pilla, lizentzirik gabe kañarekin

edo eskuz arraiak arrapatzen. Zer esanik ez,

gauean botatzen zituzten kordelak kontrolatzen.

Eta eiztariekin? Oek ere ez ziran guztiz zuzenak.

Zenbat ibi1tzen ote ziran paserik gabe? Jainkoak jakin!

Orregatik, geroko jantzi berria soldaduen antzekoa

zuten. Kakizkoa eta txapel gorria. Leengoa baiño

askoz ariñagoa zan. Bear ere bai, sarritan marathon

batean ainbat bidean ibili bear izaten bait zuten

legez kanpoko arrantzale eta eiztarien atzetik.

Esan degu de galako jantzi ura aldatu egin zutela.

Baiñan ez zuten betirako baztertu, ez. Jai aundi,

igande ta fes tetan jazten zuten.

Nere emaztearen aldetik banuen osaba bat mikelete

izana. Bere izen abizenak Adrian Azpiazu ziran

(g. b.). Bidani'n egoten zan mikelete. Errezil' go

festetan, azaroaren II 'an, San Martin, joaten omen

81

o rrela zirarLgauza"'k"--____ _

ziran mikelete bikotea, ainbat bertsolari, sermolari

eta indartsu sortu dituen erri ortara. Goizean errira

eldu orduko, amaiketakoa egiten omen zuten, izar

bakarreko salda eta arraultz gogortuarekin, ardo

zaarrarekin bustiz. Garai artan ez omen zan pintxorik

izaten. Gero, erriko agintari eta txistulariekin,

meza nagusira. Andik irten eta plazan izaten omen

zan kontzertua, txistulari edo trikitiak emana. Ernio

aldetik asten omen zan aize biurria -nunbait ez zan

izango San Martiñetako udaratxorik- eta ordubatean

bazkaltzera. Ango oillo salda, garbantzu, odolki,

aza, okel errea eta abar. Bazkalondoan mus

saioa egin. Illunabarrean, apari-merienda. Aurretik,

plazan bueltatxo bat. Dalako apari-merienda ori egiten

ari zirala, inguratzen omen zitzaien erriko alkate

jauna, eta onek esan ere bai:

-Gaueko amarretatik aurrera ikusten dituzuten

pareja guztiak apartatu.

-Bai, jauna. Ondo dago. Beteko degu berorrek

eman digun agindu ori.

Betetzen al zuten? Ez dakigu. Leku ederrean zebillen

alkate ura, gaurko gaztediarekin aurpegi

emanez ibili bear izan balu. Ez zuen gauza zuzenik

egingo. Ez orixe!

Gaueko amaikak aldera gure osaba zana eta bere

laguna Bidaniratzen omen ziran, oiñez, orduko porra

purua errez. Bertsorik bidean? Auskalo. Ezetzik

ez genuke esango, egun ederra igaro ondoren etxeratzen

ziran eta.

(El Diario Vasco, 1986-X-ll eta 14)

82

DatO/Tena dijoa

DA TORRENA DUOA

Euskaldunak, gerez, apostu edo jokuzaleak gera.

Apostu bat egitekoan, argi ibilli bear da itzak trukatzekoan

edo papera izenperatzekoan. Ori ondo ez

egiñean, arrisku aundia izaten da jokua galtzeko.

Entzun izan degu pelotari bati buruz -iparraldekoa

zala uste osoan gaude-, pelota partiduak eratzean

beti aitzakiren bat ateratzen zuela. Batean esaten

omen zuen esku edo gerritatik ondo ez zebillela.

Bestean, pelota aukera berak bear zuela. Urrengoan,

berriz, bera aurrelaria izanik, bere aurka jokatu bear

zuen aurrelariak baiño atzelari obeagoa bear zuela.

Buruz buru jokatu bear bazuen, beti sakean bentaja

eskatzen omen zuen. "Orrela --egunkarietan esaten

83

Datorrena dijoa

igaro eta igandean jokatzera. Guri laguntzen badiguzu,

eskupeko ederrik izango dezu. Ortarako gure

esana bete bear dezu.

-Bai --erantzun omen zuen etxekoandreak-.

Konforme. Zuen esana erabat beteko det. N aparrak

apari, oe eta gosari onakjartzeko agindu dit.

-Etxekoandre, entzun ondo. Naparrari eman

zaiozu naiko zopa; bañan au, sin falta, oillo lokaren

saldarekin egiña izan bear duo Gaiñean eman zuk

derizkiozuna.

Esandako egunean naparra eldu omen zan ostatura.

Etxekoandrea agurtu ondoren, onek, goxo-goxo,

ala esan omen zion:

-Ongi etorri, Miel. Zuretzat oillo zopa, txuleta

eta fIana prestatu ditut. Oe gozoa ere bai. Zer derizkiozu?

Mutilla ados jarri omen zan etxekoandrearekin.

Apaltzean jan omen zituen bi plater oillo zopa, librako

txuleta eta fIana. Oeratu omen zan. Etorri dira

gipuzkoarrak ostatura eta etxekoandreak esan ere

bai:

-Dana egiña dago.

Oek kontentu. Goizean jeiki da naparra eta apostu

ordurako plazaratzen da. Korredoreek "eun irurogeiri

gipuzkoarraren alde" oiukatzen omen zuten.

Asi da apostua eta Miel beti aurretik, berrogei

edo berrogeitabost metroren aldearekin. "Au nerea

dek!" pentsatzen omen zuen.

Ontan, bostgarren kilometroan-edo -zortzira

omen zan apostua-, Mielen tripak asi omen ziran

kirrik eta karrak gogor egiñez. Mielek "Datorrena

85

BEZPERAK

Orain dala denbora gutxi, izketaldi batean, etxekoandre

batek au esan zidan:

-Jexux, El Diario Vasco'n idazteko, nik emango

dizut gai polit bat: bezperak. Gaurko gazte askok ez

dituzte ezagutu eta, beren etxeetan komentatu ez

dietelako, ez dakite elizkizun ori zer zan.

Gogo ori, eskari ori bete asmoz, makina artu eta

lanari ekin diot. Gaur egun, gure ustez, parrokietako

bezperak erabat galduak daude.

Gure errian, eta ingurukoetan ere bai, aspaldi xamar

ez dira ospatzen. Monjatxo eta praileek orrelako

zerbait egingo dute beren komentuetan; baiñan,

aietatik aparte, iñun ez dira abestu edo errezatzen.

87

Bezperak

Bezperak kantatu eta ondoren, bost misterioko

errosarioa errezatzen zan. Urtean zear izaten ziran

Maiatzeko Loreak, Jesusen Biotzaren lIla eta bederatziurrenak.

Denetan zerbait kantatzen zan. Garizuman,

Guruzpide abestua. Illeko irugarren igandean,

Jauna agirian jartzen zan eta, elizkizuna bukatzean,

berarekin apaizak bendizioa ematen zigun. Iñoiz

prozesioak ere izaten ziran. Eguraldi txarrarekin,

eliz barruan egiten ziran; eta onarekin, kanpotik.

Itsasondo 'ko pelotalekuak ezker eta eskubiko paretak

ditu. Trinketea dirudi. Eskubiko pareta sakristiarena

da. Gaur estalita badago ere, pareta artan bazan

letrero bat, oso ondo egiña, eta au jartzen zuen:

"Se prohibe jugar a la pelota durante los oficios divinos,

bajo la multa de 2'50 pesetas". Agindu ori

ondo betetzen zan eta, gure ustez, iñork zerga ori

ordaindu bearrik ez zuen izan.

Beste erriei ezer kendu gabe, gure erritik urbil

dagoen Arama errian, bezperak oso ondo kantatzen

zituzten. Maixu on bat, Don Joakin Tolosa (g. b.),

bertako parroko izan zuten eta berak erakutsi zien

ain ederki abesten.

(El Diario Vasco, 1986-XI-14)

89

Orrela ziran gauzak

APEADEROA

Aurtengo Santu Guztien egunean bete dira, ain

zuzen, berrogei ta amasei urte, gure erriko, Itsasondo

'ko, apeadero a inauguratu zala.

Naiz mutil koskorra izan -bederatzi urte nituen-,

bere bedeinkapenera joan nintzan, esku batean makillatxoa

eta beste eskuarekin nere arreba bati besotik

elduz.

Goiz erdi aldera, ordua ez naiz gogoratzen, Donostia'tik

trenean gure errira etorri ziran Red Nacional

de Ferrocarriles del Norte de España-ko agintariak.

Gaurko Rer(/e'ri, garai artan, orrela deitzen zitzaion.

Aipatu ditugun jaun aiek egokiak ziran. Dotoreak

benetan. Sonbrero eta guzti, alajaiña!

90

Apeaderoa

Jose Manuel Sarasola (g. b.), nere ama zanaren

anaia, genuen orduan gure erriko alkate. Ondorengo

bi kasu oek berak kontatu oi zizkidan.

Arama'ko alkateari eskatu omen zion bere firma,

apeaderoa egiteko Madrill' era zuzendu bear zan instantzian,

aramatarrek ere bearrezkoa ikusten zutela

Itsasondo'n apeadero a egitea esanez. Arama'ko alkate

arek firma ukatu egin omen zion itz oekin:

-Ez zekiat, ba, nik, Sarasola, konpromiso txarren

batean sartzeko bide ez ote litzaken neretzat izango

firma ori botatzea. Nik ez diat nere izenik paperean

jarriko.

N aiz jaun arek bere firmarik ez bota apeaderoa

egiteko eskabideko instantzian, trenaren geltokia

egin zan.

Egun batez, Ordizia'ko Kanposantu gamean

-Kanposantu gaiña deitzen zaio, Ordizia'tik gure

errira datorren kamiñoak leku artan duelako bere aldaparen

gaiña-, topo egiten dute Arama'ko alkateak

eta gure errikoak. Arek gureari au esan omen zion:

-Sarasola, apeaderoa egin zenuten.

-Bai, motell. lre firmari esker.

"To, mikatza dek baiño!" pentsatuko zuen gure

osabak.

Gure aitona zana ere, Juan Martin Sarasola, alkatearen

aita, beraz, apeaderoa egiteko guztiz kontrarioa

omen zan. Bere arrazoiak ontan oiñarritzen

omen ziran:

-Apeaderoa egin ezkero, erbestear asko erriratuko

zaiguk. Oitura txarrak gure errira ekarriko dizkitek.

Erretiro txarrak ere ugalduko zaizkiguk.

91

Orrela ziran gauzak

Eta abar.

Gaur, kanpotarrak Itsasondoratzeko, ez daukagu

apeaderoaren bearrik. Ezta ere oitura txarrak erriratu

eta parranda etengabeak egiteko. Ez orixe!

Esan degu apeaderoa bedeinkatu eta zabaldu zala.

Baitare esan degu trenbideko agintari jaunak nola

egun ortan etorri zitzaizkigun. Aiekin ere erriko

agintariek ondo bete be arra zeukaten, eta bazkari

aundi bat, bankete oietakoa, eratu zuten. U daletxeko

ostatua nere gurasoek erabiltzen zuten eta an izan

zan dalako bankete ori. Ederki ase omen ziran. Jaun

aietako batek ala esan omen zuen:

-¡Vaya comida que nos han dado en lsasondo

-orduan Itsasondo'ri ala deitzen zitzaion-, con angulas

y todo!

Kontentu etxeratuak izan bear zuten.

Arratsaldez, egun aundi ura ospatzeko, erriko

plazan, soiñua eta zaagi ardoa jarri zituzten, tragoxkak

aldiz egin eta jendea dantzatu zedin. Milixio,

erriko aguazilla, zan ardo-partitzaille. Guk ere geren

mokotxoa busti genuen. Gure lagun bat, txorta

zigarroak errez eta tragotxoak egiñez, txorabiatu

egin zitzaigun. Lotara eraman eta urrengo goizerako

erabat txuspertu zan. Ala obe.

Naiz apeadero a eguardi aldera bedeinkatu, egunsentian

gelditu zan leenengo aldiz trena gure apeaderoan.

Gure adiskide Joxe Jauregi -lagun artean

Joxe Kaxeta- eta bere aita (g. b.) izan ziran leen engo

hiajeroak, trenera gure errian igo ziranak. Legorreta'raiño

joan omen ziran eta urrengo trenean

etxeratu.

92

Orrela ziran gauzak

nuen, baitare, apeaderoa egin zuen kontratista. Garbi

ez naiz gogoratzen bere abizena; Iturralde edo

Iturrarte zan. Gure etxean bazkaltzen zuen. Gogoan

det.

Apeaderoa eta andenak egiteko materialak, auzo­

-lanean gurdiz karreatzen ziran. Gurdiak, igande eta

jaietan, erriko plazan egoten ziran. Mutil koskorrak

geldi ezin egon eta, igande batez, asi giñan gurdiarekin

plazatik Kaxeta'ra joan eta etorrian. Orduko

zubiak kurba aundia zeukan. Sartu gera gurdiaren

kajan Zapatari'ko Antonio, Azubi'ko Luix eta ni.

Bagoaz Kaxeta aldera egundoko abiadan, eta gurdiaren

atzekoek indar geiegirekin bultzatzen zutela

eta gurdiaren pertikakoek ezin errenditu zutela gurdia,

eta an joan giñan irurok, gurdi eta guzti, zubitik

beera ibaiko kaxkardiraiño. Urratu batzuk izan genituen.

Osin igurtziak ere bai. Baiñan, alare, danok

pozik eta kontentu, oker aundiagorik pasa ez zitzaigunean.

Egun artako gure jolas eta beajeak an

bukatu ziran.

Gaur faktorerik ez daukagu apeaderoan. No rentable

omen da. Garai batean bi, gero bat aldiz etortzen

zan garbitzaillea. Trago ederrik egiten zuen,

nunbait auts asko kendu bearra izaten zuen eta. Zerbait

orrelako izango zan.

(El Diario Vasco, 1986-XI-20 eta 21)

94

KOMEDIANTEAK

Guk, erriko mutil koskor eta adiñekoek ere bai,

komedianteak deitzen genien. Ez ala, ordea, Maixune

'ko Jexusek. Onek titiriteroak deitzen zien eta,

izatez, ala ziran. Alde aun di a baidago bat edo beste

izan. Oso lan ezberdiñak dira batzuenak eta besteenak.

Dana dala, udara partean etortzen ziran. Urtero

ez, baiñan sarritan bai, urteko aro onetan. Guretzat,

garai artan, komedianteak ikustea, gaurko Angel

Cristo bere leoi. artean ikustea bezin pozgarri zan.

Gaur galduak daude. An edo eme n ikusiko dituzu

funambulistak, baiñan komedianterik ez. Aurrerapenak

beste ikuskizun batzuk sortu ditu eta aiena,

95

___ . ___ --------'O'-r_r--'-'el.a ziran gauzak

espektakulo ariña zanez, gaurkotasunerako ez zan

ogibidea sortzeko ainbat. Pena artzen degu galtzea.

Maitagarri ziran.

Naparroa edo Araba'tik erriratzen zitzaizkigun,

Ordizia'tik barren. Euskeraz ez zekiten. Zelatxo'ko

kurban agertu orduko, laister batean jabetzen giñan

komedianteak zirala, beren karro gorri, urdin edo

berdeak nabarmenak ziran eta. Karroan, gaiñean,

tximinitxo bat izaten zuten. Karro ura zuten beren

etxe bizitza.

Plazara eltzen ziran eta galde au egiten zuten:

-¿Dónde está el ayuntamiento?

Azkar batean prestatzen giñan erakusteko eta,

pozik lagunduz, udaletxera eramaten genituen Joxe

Anjel orduko sekretarioarengana, eta oni guk erregutu

ere bai, esanez:

-Joxe Anjel, komedianteak dira eta eman zaiezu

permisoa komediak egiteko.

Baietza ematen zien eta gu pozik izaten giñan.

Udaletxea nun zegoen galde egiten zutenak, ez

ziran urtero etortzen ziran oietakoak izaten. Bat bazan

Txiripa izenekoa eta ark ondo zekien Itsasondo'ko

berri. Maiz xamar etortzen zan eta ezagunak

giñan. Argi indarra nundik lotu erakusten genion

-norbaiten kontadoreak korrituko zuen, Txiripa'renak

ez, ordea-; baiñan onek, Txiripa'k, por si acaso,

karburuarekin argi egiten zuten farolak berekin

izaten zituen. Komediante danek bi egunetarako

baimena eskatzen zuten. Leenengo egunean bandeja

eskean pasa eta errifarako zenbaki gutxi saldu zutelako

subasta egiten bazuten, diru gutxi bildu zutela

96

Komedianteak

gauza agiria zan eta urrengo goizean anka egiten zuten.

Txiripa'rekin ez zan orrelakorik gertatzen. Gu

berarekin ondo portatzen giñan eta bera ere bai gurekin.

Orrela, bi egunetarako funtzioa seguru izaten

zan.

Arratsaldeko zazpirak inguruan, dan borra artu

eta Beko Kaletik Ermentari etxeraiño, emen buelta,

gero Zelatxo'raiño eta, aldiz, Goiko PI azara an joaten

ziran, danborra joz eta "Esta noche, a las diez,

gran función en la Plaza Mayor" anuntziatuz. Erriko

aur danak beren atzetik izaten zituzten. Ni ez,

gauza ez nintzan eta.

Txiripa, batzutan, bere roulotte -orrela esanda

dotoreagoa da- ortan jantziz aldatzen zan. Pailazo

papera egin bear zuenean, izen ori zeukan idatzia

bere bizkar gaiñean, erabiltzen zuan jantzi parregarriak.

Gero, trapezioan ere ibiltzen zan, bere bolak

erakutsiz. Zankoak, egur luze batzuk, jartzen zituen

bere bi anketan, pauso beldurgarriak emateko. Ez

zan erortzen. Gu txaloka. Mutil koskorrak, ura ala

ikusita, ondorengo egunetan, tomate pote utsei pardo

lasto alanbreak jarri eta, ondo lotu ondoren, an

ibiltzen ziran tiki-taka, Txiripa imitatzen. Baitare,

aldiz, Txiripa garai artako Latiñe etxeak zuen lokal

batean erantzi eta jazten zan. Komediante geiago

ere etortzen ziran, Tonto Mala Pata eta abar; baiñan

ez zuten Txiripa'ren maillarik jendea alaitzeko.

Lagun bat bagenuen komedianteen imitatzaille

apartekoa. Il zan eta goian bego. Eskola xaarraren

aurrean an daukagu Karreapea deitzen zaiona. Egurrezko

iru abe dauzka. Abetik abera jartzen zuen

97

______ " Orrela ziran gauzak

lasto pardoaren alanbrea, eta andik txintxilik bi edo

iru bonbilla, erreta zeudelako argi egiten ez zutenak.

Bere musua margotzen zuen apretak txuritzeko

izaten zan pastarekin, betondoak urdindu añillarekin,

bixera xaar bat jantzi, praka txuriak ere bai, eta

errekreo garaian komediak egiten zizkigun. Gu petrillean

exeri eta "Aupa, Karlos!" esanez, txalokatuz

jarduten giñan. Lagun ura, gaur bizi balitz, zirkero

oso ona izango zan.

(El Diario Vasco, 1986-XI-27)

98

Orrela ziran gauzak

Itsasondo'n, egun ortan kantari ibiltzeko, derrigorrezkoa

zan akolito izatea.

Errian badegu etxe bat Kalea izena duena, eta

bertako Mariak (g. b.) egiña zan mutil koskorrek

jazten zuten mitra. Dalako mitra ori kartoizkoa zan

eta paper sedazko koloretakoekin adornatua.

Paperak bata besteari eransteko, Mariak engrudoa

erabiltzen zuen -gari-irin eta urarekin egiña-.

Orduan ez zan ezagutzen gaurko pegamentu edo dalako

ori.

Urtean zear Mariak gordetzen zuen txanotxo ori.

San Nikolas egunean akolitoei ematen zien eta oek,

egunean zear beren buruan ibili ondoren, illunabarrean,

berriro Mariari ematen zioten, gorde zezan.

Txanodunak soloa kantatzen zuen, eta gero taldeak

erantzun. Sendi euskaldun etxeetan abesten zana

orrela asten zan:

Nikolas Santua

izandu zan maitatua ...

Erdaldun etxeetan, berriz, orrela:

San Nicolás coronado

obispo fue muy honrado ...

Latiñe'ko Rafaelak, naiz bera euskalduna izan,

gazteleraz kanta arazitzen zien.

Etxe batean urte barruan norbait il bazan, Aita

Gurea errezatzen zan. Pn1tseroa ere -ori zan bea-

lOO

San Nikolas

rrezkoena taldearentzat- izaten zuten. Lanak bukatzean,

diruak partitu eta danak kontentu etxera.

Don Jazinto Tolosa (g. b.) gure erriko apaiz koajutoreak,

pentsatu zuen mitrarekin ibiltzen zan akolitoa

gotzaiz jantzi bear zala, eta egin ere egin zuen.

Jostun bati ekarri zizkion elizan baztertuta zeuden

jantziak, eta onek, jostunak, egin zuen obispoaren

kapa. Tomaseneko Luix zanari egin arazi zion egurrezko

bakuloa, Don Jazintok pintatu zuen urre koloreko

purpurinaz, eta erriko ohispotxoa dotore asko

prestatu zuen urte artarako, eta urrengoetarako ere

bai.

Don Jazinto eta bion artean eman genion konponketa

bat besteari -rimaz naiko pobrea zan-, beretas

una gorde egin genuen, eta akolitoak an joan

ziran etxez-etxe, kontentu eta kantari.

Urte artan, Don Jazintori esan ziotenez, akolitoek

iñoiz baño limosna geiago bildu omen zuten.

Diru biltzeko marka guztiak autsi, alajaiñal Apenas

aserre ziran gure ohispotxoa eta bere lagunak.

Gaur ez daukagu ez akolito eta ezta ere San Nikolas

abestirik. San Nikolasek, zerutik, bedeinka

gaitzala danok. Orixe da berari eskatzen dioguna.

(El Diario Vasco, 1986-XIl-4)

101

Orrela ziran gauzak

ITSASONDO, 3; LEGORRET A, 3

Ez da gaur goizekoa bi erri auek beren artean

futbolean izaten zuten eztabaida edo kikimakoa. Gu

aurrak giñala, alkar neurtzen ziran eta, garai artan,

arbitroari reJeree eta defensari hack deitzen zitzaion.

Beraz, ortik kontuak atera noiztik sortu zan

leiaketasun ori. Gerora ere, gure gazte denboran, jokatzen

zuten. Nola erri bate k eta besteak futbol zelairik

ez zeukaten, erriko pelotalekuan jokatzen zuten.

Legorretarrak etortzen ziran gure errira eta guretarrak

joaten ziran aietara.

Orain dala berrogei urte inguru, bi taldeek erabaki

zuten benetako futbol zelai batean jokatu bear zutela,

eta ados jarri ziran Ordizia'ko Arana futbol ze-

102

Itsasondo, 3; Legorreta, 3

laian bakoitzak bereak eta bi erakusteko. Errege

eguneko arratsaldea izendatu zuten derby artarako.

An nintzan. Eguraldi laiñotsua eta naiko otza

zan. Arbitroa Fermin Samaniego (g. b.), ordiziarra,

neutral bezela, jarri zuten. Jaun onek, bere lan sari

bezela, futbolista bakoitzari biña pezta kobratu zien.

Orrela berrogei ta lau pezta poltsikuratu zituen. Jokalari

bakoitzak, futbolista bakoitzak alegia, amar

pezta jokuan jarri zituzten. Partidua berdiñean bukatu

zalako, eta kontentu gañera bi taldeak, bakoitza

bere diruarekin etxeratu zan, lana gratis et amore

egin ondoren.

Legorretarrek Tolosa'tik ekarri zituzten futbolista

jantziak, eta itsasondotarrek Ordizia 'tik. Arau berezi

bat bazan partidu ontan. Au da: bi taldeek apretakin

jokatu bearra zeukaten. Nunbait bildur ziran

rompe piernas oietakoak izango ote ziran, nola talde

batean ala bestean.

Partidu artan jokatu zuen erritar batekin egon gera

eta, naiz amaikako osoa ez gogoratu, itsasondotar

amar jokalariren izenak gogoan dauzka. Oek izendatu

dizkigu: Sotero Calleja, Jose Mari Leunda, Jaxinto

Mujika, Jesus Ibarguren (g. b.), Patxi Urionabarrenetxea,

Inaxio Garmendia (Tomaseneko "Sastre"),

Nikolas Iturrioz, Imanol Iturrioz, Inaxio Garmendia

("Txirrita"), Inaxio Iturrioz, (Beko Fabrikakoa).

Gure erritarren masajista Antoñito Arbilla (g. b.)

izan zan. Orrelakoetan, dalako agua milagrosa ori

sarritan bear izaten da eta, ur au eramateko, Zapatari

edaritegiko aurrek utzi zioten beren eskola maletiña,

103

Antiojuak

ANTIOJUAK

Lantxo au idazten ari naizenean, Santa Lutzi

eguna urbil daukagu. Danok dakigun bezela, neskatxa

eta martiri onen eguna abenduaren 13' an ospatzen

degu. Santa au guztiz ezaguna degu, bixtaren

Zaindari degulako.

Bestalde, egun ontan, oso entzutetsuak dira bai

Urretxu eta baitare Zumarraga'ko periak.

Bi erri oietara salmen tara agertzen ez dan produkto

edo gauzarik ez da. Nola erri batean ala bestean,

an izango dituzu salgai abere, barazki, etxe­

-egazti, nekazaritzako tresna eta abar luze bat. Danetatik

daukazu an, irakurle. Aukera faltarik ez dezu

izango.

105

Onela ziran gauzak

Beti izaten nuen alako gogo berezi bat peri ori

ikusteko. Ala, orain dala berrogei ta bost urte inguru,

lagun batekin leenengo aldiz joan nintzan. Ura

jendetza! An da emen, iñolaz ere, pausorik ezin

eman zan.

Ango kinkillero, txarlatan, txutxeri eta milla motetako

gauza saldu eta erosi bearra! Ez zegoen bultzadaren

faltarik ango jende artean. Gogozko bidean

ez omen da aldaparik izaten eta, naiz trikili-trakala

ibili be arra izan, pozik eta kontentu ibilli giñan ango

jendearte eta kaleetan.

Bagoaz bi lagun Piedadeko Kalean beera eta nun

ikusten degun gizon bat, oiu bizian, altabozik gabe,

au esanez:

-¡Anteojos para vista cansada! ¡Venga y pruébe/os!

¡Que Santa Lucía nos bendiga!

Inguratu gintzaizkion zer ikusi asmoz. Mai batean

oial bat jarri eta an zeuzkan berrogei bat antioju

pare, kristal eta marko ezberdiñekoak, bixtan eta

saldu asmoz.

Erosleak urbiltzen zitzaizkion. Probatzen zituzten

betaurrekoak.

Ondo ikusten zuten ala ez erabakitzeko, saltzailleak

ematen zien inprentatutako papertxo bat, izki

ezberdiñak zeuzkana. Letra batzuk aundiagoak ziran,

besteak baiño.

Ontan, erosleak ematen zuen bere konformidadea

eta tratoa zerratzen zan. Eskatzea libre bait da

eta ez ematea ere bai.

Ura ikusita, arriturik gelditu giñan bi lagunok.

Batak besteari au esan genion:

-Emen ez dago okulistaren bearrik.

106

Antiojuak

Ura ikusi eta andik zerbait denbora igaro ondoren,

gure erriko Kontzejuko ostatuan musean edo

kontu kontari ari giñan. Ontan, an dator Periko,

Udaletxeko sekretarioa; eta, Patxi gure artean zegoela

ikusirik, au esan zion:

-Patxi, primeran egokitu zaitut. Firma bat bota

bear didazu paper ontan. Orrela, aguazillak ez dauka

zure etxeraiño joaten ibili bearrik.

-Nik, ordea, Periko, antioju gabe ez det tutik

ikusten eta ezin nezake paper ori izenpetu.

- To nereak -lnaxiok esan zion-. Ea oiekin ondo

moldatzen aizen.

Patxik probatu zituen Inaxioren antiojuak eta ala

dio:

-Koño, koño, motell! Au dek ikustea!

-Ondo ikusten al dek?

-Bai, motell. Kasi ire anima ere ikusten diat.

-Santa Lutzitan erosiak dituk. Kinkillero bati artu

nizkian. Ustez orduan oiekin ondo ikusten nian,

baiña gaur ez negok oso konforme. Nik ordaindu

nuena ematen badidak, iretzako izango dituk.

-Konforme.

Antioju tratoa ospatzeko, biek kafea, kopa eta

purua izan zituzten, alboka bezela. Jakiña, Patxiren

kontura. Bakoitza kontentu eta pozik joan ziran beren

etxeetara.

Arren, lagun zaiguzu

danoi, Santa Lutzi,

zure eskuetatik

ez gaitzazu utzi.

107

Orrela ziran gauzak

Gure ikusmenari

zerutikan eutsi,

argia izan dezagun

gaur, biar da etzi!

(El Diario Vasco, 1986-XIl-13)

108

Zilindroa

ZILINDROA

Zilindroa, gu mutil koskorrak giñala, guretzat

gauza arrigarri bat izaten zan. Txunditurik egoten

giñan berari begira. Gure erritik igaro bear bazuen

eta Ordizia aldetik bazetorren, bein Ibas'ko intxaurretara

eldu ezkero, edo bestela, Legorreta'tik gora

etortzen bazan, bein Berostegi'ra iritxi ezkero, bereala

jabetzen giñan tresna astun ura erriratzen ari

zitzaigula. Ura poza gurea! Dunpa-dunpa, bere otsa

nabarmena izaten zuen eta, ots ori entzun orduko,

alkarri albistea pasatzeko, orrela asten giñan, oiu biziz

"Zilindroa zetorrek! Zilindroa zetorrek!" esanez.

Zilindroaren aurretik beti, oiñez, eun bat metroko

aldearekin, kamiñeroa etortzen zan, eskuan ban-

109

Orrela ziran gauza_k ________ _

dera goma zuela. Dalako bandera orrekin kontuz

edo peligro anuntziatzen zuen. Gaur ainbat kotxe eta

kamioi errepideetan ez zan izaten. Ala obe. Bestela,

atasku ederrik izango zan gure kamiñoetan.

Zergatik zuen zilindroa izena? Ba, bere aurreko

kurpilla zilindrikoa zuelako. Esate baterako, soroan

erabiltzen dan arri alperraren berdin-berdiña. Batzuek,

arri mota oni, erroIloa deitzen diote. Zilindroak,

befe atzekaldean, bi kurpil aundi izaten zituen.

Pisu aundia zuen makina onek eta oso geldi

ibiltzen zan. Befe lana, errepideetan arri balastoa

bota ondoren, ura zapaltzea izaten zan.

Gaur egun ere, zilindro edo erderaz apisonadora

deitzen zaienak ikusten dira, .baiñan gure garaikoetatik

gaurkoetara aldero aundia dago. Aiek lurrun

makinak ziran; eta gaurkoek, gasolioarekin mugitzen

dan motorra izaten dute. Ortik lengoek beregan

zuten otsa eta gaurkoek ez dutena.

Errian gelditzen bazan, bere inguruan ez zuen

mutil koskorren faltarik izango. Elbiak eztira inguratzen

diran bezela urbiltzen giñan zilindroarengana.

Ura begiratu bearra eta ura gozamena, alako tresna

aurrez aurre ikustean!

Geldialdia egin ondoren abiatzen zanean, mutil

koskorrak, prozesioan bezela, bere atzetik joaten ziran,

kilometro bat inguru osatu arte. Ni eramateko

ere borondatezkoak izaten ziran eta, txandatuz arre

hurro erabiliz, joan-etorria egiten nuen. Eskerrik asko,

lagun adiskideok.

Asfaltu gabeko kamiñoa ere ezagutu nuen. Orduan,

brea botatzea deitzen zitzaion. Brea au bota

110

Zilindroa

aurretik, errepideak benetako traketsak ziran. Bizikletek,

beren kurpilletan, naiko pintxazo izaten zuten.

Zaldi karroek, berriz, kurpillak egurrezkoak izaten

zituzten, beren bueltan burnizko uztai bat zutela.

Ura kirriki-karraka otsa, jaunak!

Dalako brea edo asfaltu ori botatzera etorri ziran

kamiñeroak, eta oun dakarkiten zorioneko zilindroa.

Zer geiago bear genuen gure ikusmirarako? Egunak

pasa zituzten lan ori egiten eta an egoten giñan txoratzen

zilindroari begira, gaurko mutil koskorrak

illargira bota bear duten satelite bati begira egongo

liraken bezela. Ara gauzak nola aldatu diran.

Zilindroa ez zan bera bakarrik izaten. Berari ondo

¡otuta kate lodi eta pisuz, karramarro antzeko

tresna astun bat ekartzen zuen. Tresna onen eginkizuna,

kamiñoko zoruak ala eskatzen bazuen, bera

urratzea izaten zan. Bera altxatzea, balasto berria

botatzeko. Gero, dalako karramarro orren ondoren,

komedianteek erabiltzen zuten antzeko kaxeta bat

ekartzen zuen. Kaxeta orrek atea, bi leiotxo eta tximinitxo

bat edukitzen zituen. Bertan, bai makinistek

ta bai fogoneroek, berentzat otorduak prestatzen zituzten,

eta lo ere an egiten zuten. Beti, kaxeta ori

grisez pintatua izaten zan. Lotarako, bi katre edo

kamastro edukitzen zituen. Gizon bakoitzarentzat

berea. Neronek ere gustara asko lo egingo nuen

etxetxo artan, baiñan sekula ez nintzan sartu.

Brea ori bota eta andik urte batzuetara, kamiño

berria egitea erabaId zuten, udaletik asi eta beeko

fabrika zaarreraiño. Leengo kamiñoa estua gertatzen

zan eta, bestalde, Oria ibaia zerbait mugitu ezkero,

111

Orrela ziran gauzak

urak irteten ziran kamiñora, orain gertatzen dan bezela,

eta gurdi, karro eta kotxeak bertan ezin ibili.

Guretzat, mutil koskorrentzat, urak kamiñoan ikustea

nobedade aundi bat izaten zan; baiñan ez ala

adiñekoentzat, kaltegarri izaten zan eta.

Kamiño berria egin zuen kontratistaren izena gogoan

det. Justo Arrutia jauna izan zan, eta Donostia'n

bizi izaten zan. Larunbatetan, bere alabarekin

etortzen zan langilleei jornala ordaintzera, eta gure

os tatuan pagatzen zizkien. Garai artan, larunbatetan

ere, lan egiten zan.

Kamiñoko enkargatuak Bixente zuen izena, eta

kontratistaren anaia zan. Gizon onek, errespetoa

sartzeko-edo, bibote beltz aundiak zituen, eta beti

panazko txamarra edo txalekuarekin ibiltzen zan.

Karretorako kamioi gorri bat zuten, eta txoferrak

Patxi zuen izena. Irundarra berez. Bai enkargatua

eta baitare txoperra, apopillo gure ostatuan egoten

ziran.

Patxik, guri ikara sartzeko asmoz edo brometan,

komunista zala esaten zigun. Gu adi-adi egoten giñan

berak txapela noiz kenduko, bere kopetan adarrik

bai ote zeukan ikusteko. Garai artan, komunista

izatea, Luzifer edo Satanasen seme izatea bait zan

guretzako.

Kamiñoa egiteko lanak aurreratzen ari ziran, eta

nun datorren guretzat ain arrigarri zan zilindroa.

Entretenigarri bezela, zer geiago bear genuen?

Leen, brea botatzekoan, ibilli zan zilindro bera zan,

eta zilindristak ere leengo berak. Ezagunak, beraz.

Zilindroa zortziretan lanean asi bear bazuen, fogo-

112

Zilindroa

neroa seiretan asiko zan sua piztu eta ikatza bota

eta botaz, kalderako ura irakiten jarri arte.

Fogoneroa ataundarra zan. Txurrutero xamarra

eta kartetan jokatzeko bizio ikaragarria zuena. Itsasondotar

bat, egunero, kontrario izaten zuen. Nolaka

Peru, alako Mari. Biak, gure ostatuan, buruz-buru

edo mano a mano jarduten ziran, leendabizi punttuan

eta gero musean, edo bataz besteko. Irixten

zan erronda egiteko garaia eta biak irteten ziran gure

tabernatik. Ataundarra igotzen zan zilindroaren

kaxetara -gure etxe aurreko plazan egoten zan kaxeta

ori-, eta leiatilla iriki ondoren bertatik oiu egiten

zion gure erritarrari:

-1, Itxasondo: gauza baldin baaiz, igo adi onera

eta eme n probatuko gaituk nor geiago geran.

-Bai, motell. Etzeukat ire bildurrik. Ataun'en danak

mikelete eta apaizak omen dituk, eta oen induljentzi,

bendizio ta konjuroak ekartzen badituk ere,

ez didak neri irabaziko. Or nauk.

Ala, egunero, kaxetako karburu kandilla piztu

eta jokuan aritzen ziran. Kamiñoko lanak bukatzean,

joan zan zilindroa eta orrela bukatu ziran bi

jokalarien arteko joku-temak. Guk au esan genuen:

-Agur, zilindroa! Berriro etorri arte, agur!

(El Diario Vasco, 1987-11-5 eta 6)

113

Orrela ziran gauzak

PRASKINIXIO

Gure etxe ondoan, mugante, Intxaurrondo etxea

dago. Kontatu izan digute bertan bizi izaten zala

Praskinixio -Frantzisko Inazio, beraz-, bere emazte

Manuelarekin ezkonduta. Ondarengorik ez amen

zuten.

Dalaka gizon onek sekulako aldarteak izaten

amen zituen. Batzuetan guztizko elizkoi agertzen

amen zan, eta urrengaan umaretsu edo bestela astakirten

uts.

Nunbait, ikusten danez, aizeak nundik jotzen

zuen, ala izaten zan bere izaera.

Tabernatik alai bazetorren, baldin gaua bazan,

bere kasa beti bezperak kantatuz etxeratzen zan.

114

Praskinixio

Nunbait ori zuen bere oitura. Ango "DixÍl Dominus

Domino meo", "Magnificat" eta gaiñontzekoak kantatu

bearra noski! Ez pentsa, irakurle, ori egiteko

edanean pasatzen zanik, ez.

Lagunartean, bere emaztea benetan maite zuela

eta egokia zeukala adierazteko, beti bertso berdiña

kantatzeko prest jartzen zan gure Praskinixio. Ez

zuen bein bakarrik kan tatua izango, jendeak ere ikasi

egin zion eta.

Ara bertso ori:

Andre jatorra zeukat

gure Manuela,

biotz zabalekua,

gorputzez ederra.

Olakorik etzegok

beste bat munduan,

markesa pranko badek

itsusiagoa!

Bertsoaren neurrian ondo zebillen, baiñan puntua

edo rima zer zan jakin gabe mundu ontatik joana

izan bear zuen. Ori dek lasaia izatea, ori!

Orrelako alabantzak egin bere emazteari, eta gero

astakirtenkeri au egin zuen. Nunbait aizea aldatu

egin zan.

Tabernatik etxeratu da gau batez. Bidean zetorrela,

euri jasa batek bustitzen du goitik beeraiño, mela-mela

eginda utziz. Sartzen da etxean eta ala dio

bere emazteari:

-Gabon, Manuela. Au da euria egin bearra, au!

115

Orrela ziran gauzak

-Berdin, Praskinixio. Etxean urik ez daukagu

eta, bustita zauden ezkero, zoaz Errementari 'ko txorrora

eta ekar zazu errada bat Uf.

Esan be arra dago, garai artan, gure errian, etxeetan

urik ez zegoela. Geroz jarria da. Beeko kalean

dago Intxaurrondo etxe ari. Kale ortan bi iturri zirano

Bat, Tomasene etxe aurreko Kotxerak -erretako

etxe bat zan- deitzen zitzaion ondoan zan. Geienean

agortua egoten zan. Bestea, Errementari aurrean,

Txorroa deitzen zitzaiona.

Gure Praskinixio, farola piztu eta joan da ur billa.

An datar tapa-tapa bere erradakada urarekin.

Sartzen da etxean eta, ezer esan gabe, iraultzen dio

bere emazteari, burutik beera, erradakada ura, eta

ala dio:

-Orain zerorri ere bustita zaude eta zoaz zeu ur

billa.

Ori majaderokeria, ori! Emaztea marmarrean oeratzen

da. Goizerako senarrari damutasuna sartzen

zaio eta, oetik jeikitzean, belauniko jarri, "Nere Jesukristo

Jauna" errezatu eta ala dio bere emazteari:

-Barka zaidazu, Manuela, bart egin nizun ori

broma bat besterik ez zan eta.

Emazteak, irripar goxo bat egiñez, absoluzioa

eman omen zion.

Gizonak, ori egin eta tabernan kontatzeko, gibela

bear duo Bere ustez grazi aundi bat egin zuen. Nun

ziran aren bezperetako abestiak eta bere emazteari

buruz kantatzen zuen amarezko bertso ura? Orrelakorik

ez degu ikusi, eta ala obe.

(El Diario Vasco, 1987-11-22)

116

Erreka era ibaietako arrantza

ERREKA ET A IBAIET AKO ARRANTZA

Martxoaren 22' an izan zan erreka eta ibaietan

arrantzu egiteko zabaldu zan baimenaren eguna. Ordurarte,

dalako veda orrek galerazi egiten bait zuen.

Kañaberarekin arrantzu egiten duten arrantzaleak,

egun ortan garaiz irtengo ziran beren etxeetatik

eta egunsentirako an, erreka eta ibai ertzetan, prest

egongo ziran, zerbait arrantzu egin asmoz. Ezer

etxeratuko ote zuten? Gure ustez, ezer askorik ez.

Mendietako errekak garbiak egon litezke. Ori

guk ez dakigu, joateko gauza ez gera eta. Baiñan

ibaiak negargarriak daudela ez dezakegu uko egin.

Ikusi besterik ez daukagu, gure etxe ondotik igarotzen

dan Oria ibaia. Orko kirats, zaborra, ur zikin

117

Orrela ziran gauzak

eta abar luze ori konta eziñezk a adegu. Nazkagarria

dago benetan. Bestela, galde egin Iñaki Linazasoro

gure adiskide zintzoari, eta bera guk diogunarekin

ados egongo dala ziur gaude.

Ibaiak zikintze onekin, danok gera errudun. Bai

etxebizitzetakoak eta zer esanik ez lantokietako nagusi

asko eta asko. Oek dirua egin dute -berentzat

noski-, baiñan aaztu egin zaie ibaia danona dala.

Errez botatzen ditugu ur kutsatuak erreka eta ibaietara.

Orrela jokatuz jarraitzen badegu, ez dago arrairik

erreka eta ibaietan biziko danik.

Agintariak, irakurri degunez, neurri bereziak artzekoak

omen dira -onezkero artuak izango dira

egunkariek iragarri zutenetik-, ur zikiñak uretara

bota ez ditzagun; baiñan bildur gera, iñork "ni pekatari"

ez ote duen aitortuko. Ez ote zaigu gertatuko

leengo arek, konfesatzera joan da pekatu ariñak aitortu

eta astunak gorde zituen bezela? Ortan oiñarritzen

da gure bildurra, bai.

Garai batean, muti! koskorrak giñala, eta geroxeago

ere bai, ezagutu genituen, Oria ibaian, bargu,

aingira, eskalu, loina, kangreju eta txirla ederrik.

Gaur nun ditugu? Ez dira ikusten -galdu bait ziran-,

eta itxaropenik ere ez daukagu berriro ikus aal izateko.

Naiago genduke oker egotea iritzi au ematekoan,

baiñan ziur gaude ori, zoritxarrez, ala gertatuko

dala.

Orain berrogei ta amar urte paseak, Donostia'tik,

urtero, Camps jauna erriratzen zitzaigun, Fiel Contraste

eginkizuna betetzera. Lan ori, erriko pisuak,

eta baitare ardo, olio eta esne ontziak neurrian zuzen

118

Erreka eta ibaietako arrantza

zeuden ikustea izaten zuen. Dendari eta baserritarrak

an biltzen ziran, udaletxean, beren tresnak artutao

Gure gurasoek, garai artan, udaletxeko ostatua

erabiltzen zuten. Eltzen zan Camps gure etxera, eta

gure ama zanari au esaten zion:

-Póngame, como todos los años, dos puñados de

garbanzos a cocer. Los necesito para pescar.

Camps, bazkalondoan, arrantzu tresnak eta garbantzuak

artu ondoren, mediku etxetik trenaren geltokira

dijoan zubiaren erdian jarri eta arrantzan asten

zan.

Gu, mutil koskorrak, bere ondoan egoten giñan,

zer arrapatuko zuen ikusi asmoz. Arraiak izutu ez

zitezen, ixilik egoteko eskatzen zigun. Ondo betetzen

genuen agindu ori.

Geuk ere, udaran, eskolako oporketetan, amaika

eskalu arrapatu izan genuen. Itzaineko baratzan kañaberak

izaten ziran. Aiek ekarri, lista bat lotu puntan,

gure anai Teodorok Ordizia'ko Exkalunen antzueloak

erosten zituen eta pozik arrantzan aritzen

giñan. Jolasteko era polit bat zan.

Camps jaunaren arrantzarekin jarraituz, esan

bear degu, erabiltzen zuen kañaberak, eskutokian,

txirrika bat zeukala. Andik manejatzen zuen arrantzarako

aria, luze edo motzago erabilliz. Aldiz, aria

berrogei metro ingururaiño luzatzen zuen; eta, berari

ala komeni izan ezkero, txirrikan bilduz, motzago

erabiltzen zuen. Ala, barguak, pikatu zezaten, tentatu

egiten zituen garbantzuari eltzeko, eta amuan

erortzen ziran. Suerte pixka bat izan ezkero, arran-

119

Orrela ziran gauzak

tzu saskia bete-beterik eramaten zuen Oonostia'runtz.

Margolari bezela ere, jaun au ezaguna zan. 00nostia'n

ikusi izan ditugu bere erakusketak. Margolaritzan,

gaur egun, Camps emakume batek jarraitzen

du. Bere alaba ote dan uste osoan gaude.

Orain ogei ta bost urte inguru, azken aldiz,

Camps jauna Tolosa'ko kasinoan agurtu nuen. Perretxiku

leiaketa zan. Itsasondo'ko mutil koskor

aietako bat ni nintzala esan nionean, bereala jabetu

zan nitzaz eta besarkada bero bat eman zidan.

Onezkero illa izango da eta Jaunaren pakean atseden

dezala.

Hungriarrak ere, komediante bezela, etortzen ziran

gure errira. Erriko plazan zinea egiten zuten.

Arrantzan etziran amutsak. Batez ere aingirak arrapatzen

zituzten. Kañaberarekin lan ori egitea, guretzat

arrigarri izaten zan.

Gure erritarren artean ere arrantzale apartekoak

baziran: Ermentaritarrak, Etxeberritarrak, Eustakio

zana eta abar luze bat. lñor ez genduke baztertu nai.

Kañaberarekin ibiltzen baziran ere, geienetan butroi

edo kordelarekin saiatzen ziran. Illunabarrean bota

eta egunsentian biltzen zituzten.

Milixio -ainbat aldiz aipa izan degun Milixiofuera

de serie omen zan. Ibaira salto egin, murgildu

eta eskuz arrantza egiten omen zuen, erriko zaarrek

diotenez.

Egun batez, Zelatxo'ko etxe parean -gaur botata

dago etxe ori-, topo egin omen zuen mikelete bikote

batekin, eta oek au esan omen zioten:

120

On'e/a ziran gauzak

- Da gauza bat esan eta pentsatu al ditequean baño

excelentegoa ta admirablegoa; Jaun bat infinitamente

poderosoa, sabioa, principioa ta fiña gauza

guztiena.

Erantzuera ondo nekien, Ernialde'ko Don Juan

de Irazusta erretoreak ain ederki euskeratu zuen dotriñatik

ikasita.

Txartela artu eta errian degun Kalea izeneko

etxera joan nintzan. An nere arreba Epifani eta Luix

bere sen arra bizi ziran (g. b.). Ostatua zeukaten. Ontan,

an dator Agarre baserriko Luxiano Aranburu. Il

zan eta Jaunagan pake izan dezala. Kontu kontari ari

giñala, ala dio Luxianok:

- Luix, biar Pazkoazkoa egiteko asmotan naiz,

baiñan txartelik ez daukat. Zillarrezko durorik ederrena

baiño, naiago nuke txartela eskuetan banu.

- Luxiano -esan nion-, benetan duro bat ordainduko

al zenuke txartela?

- Bai, motel, eta pozik gañera.

- Tori txartela, Luxiano, eta ekatzu duro ori.

Luxiano ganadu tratalari zan. Nik ere, egun artan,

bere pare jokatu nuen. Ura txartelarekin kontentu

eta ni ere bai, berak eman zidan duroarekin. Gero,

etxeratzean, gurasoetatik erretolika ederra entzun

nuen, baiñan duroa etzan auntzaren gauerdiko eztula

eta ...

Andik urteetara, igande batez, Lazkao 'ko Aita

Agapito, beneditarra, meza ematera gure errira etorri

zitzaigun. Sermoian, Jesusek izan zuen tentaldiari

buruz itzegin zigun. Aita Agapito, naparra zanez

napar izketa erabiliz, au esanez mintzatu zan:

124

Pazkoazkoa egiteko txartela

- Tentaldia ona da. Garaitzen jakin bear du, Ofdea.

Tentaldia izan ez duenak baiño, tentaldia izan

eta garaitzen jakin duenak, milla bider meritu geiago

dauka.

Orduan jabetu nintzan, txartela saltzearekin, tentaldian

erori nintzala. Geroz, Aita Agapito zanarekin,

bein eta berriro sermoi ura komentatu izan

nuen. Zeruan izango da eta lagundu dezaigula danoi.

(El Diario Vasco, 1987 -IV -11)

125

__ . ___ . _____ Orrela.-=-z'--ir.:c.a:.c.n..

Erramu eguna

bere azalean jabearen izena edo beste zerbait ezaugarri

egiten zitzaion, norberak berea ezagutu izan

aal zezan.

Guk ezagutu ez bagenuen ere -zaarrei entzunda

dakigu-, gure erriko elizaren barruan jartzen omen

zituzten garai batean erramuak, bedeinkatzeko. Aldiz,

alakoxe adar aundi eta traketsak izaten omen ziran,

elizako paretan kokaturik, kalbarioak errezatzeko

izaten ziran lauki edo koadroak tapatzeraiñokoak.

Ori orrela eginda elizako paretak ondatu egiten

zirala-eta, eliz atarian jartzen asi ziran. Ain zuzen,

errian Pendize deitzen diogun lekuan.

Erramu bedeinkatuarekin gurutzetxoak egiten zirano

Santa Kruz egunean, kredoa errezatuz, Kandelario

egunean bedeinkatutako kandela piztu eta aren

tantoak botatzen zitzaizkien gurutze oiei. Gero, gurutzeak,

etxeko atalburu, ganbarako leioan, ikulluko

zutabe nagusian, soroetan, baratzetan eta abar jartzen

ziran, tximistak kalterik egin ez zezan. Ori

orrela izanik, ekaitza, turmoia eta tximista sortzen

zanean, sukaldeko suari erramu adartxo bat botatzen

zitzaion, eta Santa Barbarari errezatu ere bai, kaIterik

izan ez zedin. Gaur, penagarri bada ere, fedezko

oitura on ori naiko galdua ote dagoen ustean gaude.

Egiten dutenak izango dira eta jaso bitzate gure Zürionak.

Urteak dira ondorengo au gure errian gertatu zala.

Eliz kanpotik prozesioa egiñez, apaizak bedeinkatu

zituen Pendizean zeuden erramuak. Elizaratu

ziran eta, mezak jarraitu zuen bitartean, mutil koskor

batzuek -deabruak eraginda edo- an bota zituz-

127

Leen bai eta gaur ez

LEEN BAI ETA GAUR EZ

Gaur egun degun bizitzaren martxak, ogibide asko

eta asko porrot egitera eraman dizkigu. Traste

zaarrak, kamioi edo kotxeak ez izanik, iñork ez ditugu

konpontzen. Oek ere naiko baztertzen ditugu.

Txatarretara bota eta an izaten dute beren azkeneko

iñork aprobetxatu ezin ori. Danok gauza berriak

erostera jotzen degu eta tresna konpontzea erabat

utzia daukagu. Leen, egunero erabiltzen genuen

gauza bat matxuratzen bazan, konpondu egiten genuen;

edo, bestela, ganbarara jaso, gaur edo biarko

baliogarri izango zan uste osoan. Orain ez degu

orrelakorik egiten. Ez duela balio,? Leenbaileen gure

begi bixtatik kendu eta kito.

129

Leen bai eta gaur ez

egin nion lanarekin zer moduz zebillen eta erantzun

au eman zidan:

-Oso gaizki. Beerakada aundia egin duo Jendeak,

tresna zaarrak utzi eta berriak erosten ditu.

Euritakoak konpontzen zituztenak ere galdu zirano

Kaja batean ekartzen zituzten beren tresnak,

guardasol ziri edo barilla batzuk eta, kajaren atzekaldean,

ojalata zati aundi xamar bat, eltze eta kazuelen

ipurdiak konpontzeko. Gaur, guardasol, eltze

eta kazuelarik ez du iñork konpondu nai. Berriak

erosten ditugu.

Etxeetara etortzen zitzaizkigun traperoek ere

agur egin ziguten. Gaur, gure etxeetan, ez daukagu

aientzat ezer salgai. Balio ez duten gauzak zakarretara

botatzen ditugu. Traperoek, txatarrarekin, guda

ondorengo urte aiek oso onak izan zituzten, batez

ere kobre eta burnia erosiz. Gaur, txatarra mailla

aun dietan erosten da, eta etxeetan biltzen saiatzeak

ez du ogibiderik ematen.

Kinkilleroak ere ibi1tzen ziran baserriz-baserri,

beren ari, jostorratz, orratz, ispillu txiki, lapitz, tinta

eta abar sa1tzen. Lantegi ontan, Juanito bat ezagutu

genuen. Zapatari, gure erriko ostatuan, sarritan izan

oi zan. Bizi ote da? Bizi bada ere, orain lantegi ortan

ez du ogibiderik izango.

Ara nundik eta nola etorri zaigun lantxo au idazteko

gaia: leen bai eta orain ez.

(El Diario Vasco, 1987-IV-17)

131

Letani, errogatiha eta kon;uroak

Letaniak. Gure errian Urkia baIlara daukagu, eta

bertan ermitatxo bat dago, Gurutze Santuari eskeiñia.

Urtero, maiatzaren 2'an -fe sta bezpera Urkia'n-,

letaniak abesten ziran erriko elizatik ermitara

bitartean. Bein badijoaz akolitoa zillar kolorezko

gurutzea eskuetan zuela eta apaiza rokete txuriarekin

eta estola lepotik beera jarrita. Beren atzetik

erritarrak omen zijoazten. Apaiz jauna liburutik letaniak

kantatu eta erriak erantzun. Orrela omen zan

prozesio edo dalako zer ura:

Apaizak:

-Sancte Michael!

Erriak:

-Ora pro nobis!

Apaizak:

-Sancle Gabriel!

Erriak:

-Ora pro nobis!

Ontan, Abade-iturri edo Oiaola tartean, irtetzen

da alako aize zurrunbillo gogor hat, apaizaren liburuko

orri guztiak naasten dira eta apaizak, larri artan,

au esan omen zuen:

-Sancle Dana-dala!

Erriak:

-Ora pro nobis!

Erriko zaarretatik jaso degu kasu au. Egia? Gezurra?

Jainkoak jakin. Guk ezin baieztatu, ez giñan

an eta.

Errogatibak. Oek ere izaten dira, euria edo eguzkitea

eskatuz. Bakoitzak berea be ti gogoan izaten

duo Aurten ere, dagoenekoz, asiak dira lurra erabat

133

Onela ziran gauzak

legortu dala esanez. lfU edo lau eguneko egoaizea

izan degu eta danok, beroaren beroz, ia itoan gaude.

Errogatibak bear ote dira goiko iturri oiek irikitzeko?

Gurekin asmatuko duen Jainkoa ez da motela

izango. Ez orixe!

Goierriko erri batean gertatu omen zan ondorengo

au. Errogatibak ez dakigu euria ala eguzkia eskatzeko

ziran. Erritarren artean abogadu baten

emaztea omen zijoan, eta onek ez eta bai'k indarra

izan zezatela eskatzen omen zuen. Ortik bere senarrak

ogibidea bait zeukan. Bakoitzak, leen eta orain

ere bai, arre bere astoari egiten dio. Au mundua edo

mundutarrak!

Konjuroak. Gaur naiko galduak badaude ere

-izango dira egiten dituzten erriak-, konjuroak egiten

ziran ikulluetako ganaduak osasuntsu izan zitezen

eta lurra emankor izan zedin. Errezu oen ordaintza

bezela, apaiz jaunari zerbait opari ematen

zitzaion.

Urte batean, erriko apaiz jaunak, gaixo xamar

edo zerbait zaartu zalako, konjuroak eliz ataritik

egin omen zituen. Andik aldi batera, topo egiten du

Zugaitzpe baserriko nagusiarekin eta ala dio erretoreak:

-Patxi, aurten elbarri xamar nabil eta konjuroak

eliz ataritik egin nituen.

-Ba, don Nemexio, guk ere oillasko parea mandioko

atetik bidali genuen, "Zoazte erretore etxera!"

esanez.

(El Diario Vasco, 1987-VI-S)

134

San Antonio

SAN ANTONIO

Gaur, ekainaren 13'an, ospatzen degu Padua'ko

San Antonioren egun berezia. Naiz berez Lisboa'ko

semea izan, Padua'koa deitzen diogu, bere azken arnasa

emen eman zuelako. Bere bizitzaren liburua

irakurriz, ikusten degu 1195' garren urtean jaio eta

1231 'ean il zala. Beraz, gazterik il zaQ, ogei ta amasei

urterekin.

Egiten dituen mirariez oso ezaguna degu. Apartekoa

omen da mutillari andregaia billatzen eta oni,

neskatxari, berak bear duen aukerako ezkongaia arkitzen.

Laguntzaille ikusgarria omen da galdutako

gauzak berriro eskuratzeko argia ematen, eta orrela

beste kas u askotan.

135

Orrela ziran gauzak

Euskaldunok benetan maite degu San Antonio

eta, ori dala-ta, gure aurrekoek egiñik, an daukagu

eliz eder bat, Bizkai 'ko Urkiola gaiñean. Gaurko

egunez jendetza aundia bildu oi da Urkiola gaiñean,

batzuk eskariak zuzentzera eta besteak eskerrak

ematera joanak. Aurten ere joango dira eta osasuna

izan dezatela, datorren urtean ere mendi gaillur artan

biltzeko. Euskal Erriko elizetan ikusten dira berari

egindako aldareak; eta, ori ez bada, bai beintzat

ikusiko dezute bere iruditxo bat, an edo eme n jarria.

Esan degu ezkongaia aurkitzeko apartekoa dala

eta ara kasu bat. Neskatxa batek nobioa nai omen

zuen eta egin dio bederatziurrena Aita San AntoniorÍo

Iritxi da San Antonioren eguna eta neskatxak senargairik

ez. Berotzen da neskatxa, jartzen da amorru

bizian eta etxeko balkoitik beera botatzen du San

Antonioren lauki edo koadroa, "Zoaz aizea artzera!"

esanez.

Ontan, kalean zijoan gazte bat jotzen du buru

gaiñean, eta aserre bizian an dijoa mutilla neskatxaren

etxera, kuadroa eskuetan duela, marmarra batean,

neskatxari kontu artzera, egin zuen astakeriarengatik.

Neskatxak mutilla artzen du goxo-goxo,

eramaten du bere sukaldera, kontatzen dio kasua,

eskeintzen dio kafetxo bat eta asten dira kontu kontari.

Mutilla ere andregairik gabe omen zegoen eta,

andik eta ara, bien arteko ezkontza sortu omen zan.

Ara San Antoniok nolako miraria egin zuen.

Urkiola'n, San Antonio egun batez, bi gizon, ordurarte

alkar ezezagunak, guztiz adiskide egiten dira.

Erabakitzen dute alkarrekin bazkaltzea, eta egin

136

San Antonio

ere egiten dute. Naiko kontua alkarrekin esan ondoren,

agurtzen dira urrengo urterarte, "Suerte ona

izan!" esanez. Urrengo urtean biak topo egiten dute

eta asten dira alkarren gorabeerak kontatzen. Alkarrizketa

orrela izan omen zan:

-Ba, Iñaxio, San Antoniori eskerrak ematera etorri

naiz. Gure beiekin oso suerte txarra izaten nuen.

Bei danak bue/tatu egiten zitzaizkidan. Santuari eskaria

egin nion eta geroztik gure ikulluan bada txekor

ederrik. Oso kontentu nago.

-Guk, berriz, ez degu orrelako zorionik izan.

Alaba zaarrena, aurten zortzi urte, etxera ezkondu

zitzaidan. Arek, bere senarrak eta guk, guraso zaarrek,

aurtxoak nai eta ez dute konsegitzen. Bitartean,

alaba gazteena, ezkongaia, aurdun gelditu zaigu.

Nunbait, San Antoniok nere eskaria ez zuen ondo

jaso. Berriro eskean etorri natzaio.

Ondorengo kasu au errian bertan neroni gertatua

da. Igande arratsalde batez, nere ama zanarekin, bere

adiskide amonatxo bat bixitatzera baserri batera

joan giñan. Baserriko txerritegian an zegoen txerrama

bi txerrikumerekin, ondoan San Antonioren irudia

zeukala. Alboan kandela bat piztuta zeukan. Ala

esan zigun amonatxo arek:

-Bi txerrikumerengatik ez du merezi txerritegian

kontu artzen egoterik. Dana San Antonioren eskuetan

utzi det eta berak bedeinka ditzala.

Ez dakit zer erresultadu eman zuen, baiñan amona

aren fedea benetan txalogarria zan.

(El Diario Vasco, 1987-VI-13)

137

San Luis

Gure errian, kongregazioko eguna illaren bigarren

igandean ospatzen zan. Goiz mezan -udaran

zazpiretan eta neguan zazpiterdietan-, jaunartzea

izaten zan eta arratsaldez, bezperetan, elizkizun bat.

Kongregazioaren juntakoek, ezaugarri bezela, zinta

txuria izaten zuten San Luisen medallarekin; eta

besteek, medallarekin, zinta urdiña.

Ekainean, San Luisen eguna tarteko zala, bederatziurren

bat egiten zitzaion illunabarrean. Bere

eguna aste egunez bazan, urrengo igandean ospatzen

zan elizkizun berezi batekin.

Urte guztian, San Luisen irudia, gure elizako eskubi

aldeko ormak zeukan nitxoan egoten zan. Bederatziurrenerako,

irudi ori nitxotik jetxi, apaindu

bat eman eta andetan jartzen zan. Ala, egunero, bederatzi

egunez, elizkizuna egiten zan.

Bederatziurrenean abesten zan kanta onela zan:

Koruak:

Milixioren soloa:

Gazteak umil zugana gatoz,

Gonzagatar Luis Santua,

zure antzekoak izan gaitezen

arren iguzu eskua.

Zure pekatu guztiak ziran

bi utsegite ariñak,

eta oriekgaitik egin dituzu

minduraz negar samiñak.

139

Orrela ziran gauzak

Eta nik berriz baditut ere

aundi ta asko egiñak,

biotz gogorrez miñik ez dute

nere begi ta mingaiñak. (Bis)

Koruak berriro:

Gazteak umil ...

Gauza batek arritzen gaitu eta, naiz azterketak

egin, ez degu gauza garbirik jakin aal izan. Begira:

bederatziurrena euskera utsean izanik, egun batean

bai eta bestean ez, gaztelerazko kanta au abesten

zala:

Koruak:

Milixioren soloa:

Koruak berriro:

Pide a Dios que yo te imite,

santo joven Luis Gonzaga.

Dos que tú llamabas culpas,

que fueron, ay!, tan amargas

que mientras duró tu vida

no cesaste de llorarlas.

y yo mis culpas no lloro

siendo tan graves y tantas.

Pide a Dios ...

Bederatziurrenaren egun berezi on lfIxten zanean,

goizean jaunartzearekin eta arratsaldez bez-

140

San Luis

peretan bukatzen ziran San Luisi egiten zitzaizkion

gorespenak. Erriz kanpoko sermolaria ekartzen zan.

Jaun onek, tartean latiñezko itzak sartuz, bein eta

berriro aipatuko zituen santu aundi onen kristautasuna,

garbitasuna, umildadea, maitasuna eta abar

luze bat. Itzaldia bukatzean, artu San Luisen estandartea,

bere irudia ere bai andetan, eta an joaten giñan

zimitorio txikitik irten eta pelotalekutik barren

prozesioan, eta zimitorio nagusitik berriro elizara.

Galdu ziran fedezko oitura on aiek. Berriro elduko

ote dira? Ala balitz, zer zoriona!

Alaitasuna gazteen artean izan zedin, zerbait festa

ere egiten zan egun ortan. Danak ezin zerrendatu,

luze joango litzaiguke eta. Gaztedia luzaro San Luisek

gorde dezala eskatuz, auxen diogu gure partetik:

amen!

(El Diario Vasco, 1987-VI-21)

141

Piragua

Ugolde batek, bein, eraman zuen nunbait Orio'raiño,

eta geroz ez da izan txalupa aren aztarrenik.

Txalupa ura izan zan guk leendabizi ezagutu genuen

ur gaiñean ibi1tzeko tresna.

Itzaiene deitzen zaion etxean, bertako se me Jon

zanak, lantokiko orduz kanpo, erritarrak apaintzeko,

bizartegi edo pelukeri bat zeukan. Sarritan, kontu

kontari, an biltzen ziran bere lagunak. Egun batez,

lau lag unen artean, piragua bat egitea erabaki zuten.

Azionista oek ziran: Andoni Sarasola, Joxe Jauregi

-guretzat Joxe Kaxeta-, Itzaiene'ko Jon Garmendia

(g. b.) eta gure anai Teodoro Lete.

Joxe Kaxeta'k Donostia'n zurgintzan lan egiten

zuen. Bere gain artu zuen piragua egitea, eta egin

ere egin zuen. Piragua orrek zurezko listoiekin egiña

zuen armazoia, eta gain eta azpi olana zeukan, gaztelerazko

lona. Joxek bukatu zuen bere lana eta larunbat

illunabar batean, Transportes Zeppeliñ'ekin

Itsasondo'runtz an biali zuen bere arte lan ura. Piragua

gure ostatuan Zeppeliñek utzi zuelarik, bazuen

nork begiratua eta ikusmiratu bearra. 1934-1935 urtea

izango zan. Ez da gaur goizeko kontua.

Piragua txuriz pintatu zuten. Izena jartzeko naiko

buruauste erabili zuten. Begira: lau sozio ziralarik,

bakoitzaren abizenetik bi edo iru letra artu eta orrela

atera zan izena: Sagarjale. Sarasola'tik, Sa artu;

Garmendia'tik, gar; Jauregi'tik, ja; eta Lete'tik, le.

Garai artan, euskal nazionalismoa puri-purian zegoen

eta azkenik Aberri edo Euzkadi izena jarri zioten.

Ziur ez gaude, baiñan bietako bat jarri ziotela

zin egingo genuke.

143

Orrela ziran gauzak

Piragua ura ureratu zuten, eta ura zan ikuskizuna,

ura! Aldiko bi lagun ibiltzeko lekua zeukan. Zubi

azpitik Errota'ra joan-etorria nork azkarrago egin

neurtzen ziran. Guretzat, leiaketa ura ikustea, gaurko

Cambridge eta Oxford' en arteko estropada ikustea

bezin interesgarri zan.

Neronek ere bertan ibili nai izaten nuen; baiñan,

elbarri nengoelako, etzidaten uzten. Piragua ura

iñoiz irauli egiten bait zan, eta nik igeri jakin ez.

Negar eta arrantza pranko egin nuen nere gogo ura

be te naian, baiñan dana alperrik izan zan.

Ibarre'ko Ximon (g. b.) piragua artan zuti-zutik

ibiltzen zan. Bi ankak erreumarekin naiko baldatuak

zeuzkan, baiñan jaun arek igeri oso ondo zekien eta

nik batere ez. Esanak esan, neri ori huruan etzitzaidan

sartzen, eta ortik izaten ziran nere lantu eta negar

aiek.

Gerrate garaia etorri zan eta Naparroa'tik etorri

ziran mutillen eskuetan izan zuen azkena piragua

arek. Bertan ibiltzeko danak prest, baiñan konpontzeko

iñork etzion esku bat bota izan. Ara alako ilusioz

egindako piragua arek zer bukaera izan zuen.

(El Diario Vasco, 1987-VII-9)

144

Bazterrik hazter

BAZTERRIK BAZTER

Eskolumeak giñala, urtaro au etortzeko adi adi

egoten giñan, oporketak garai ontan izaten ziran eta.

Orain ere ala izaten dira.

Gure maixua, arabarra, euskeraz itz bakar batzuk

zekizkiena, Don Marcos Pérez de Mendiguren genuen.

Ondoren kontatuko ditugun gertakizun oek,

gutxi gorabeera orain berrogei ta amabost urte ingurukoak

dira. Maixu jaunaren semea gurekin eskolan

ibiltzen zan eta, udaldean sartzean, urtero galdera au

zuzentzen genion:

-Jexux, barkazioak noiz dizkiagu?

-Etzekiat, aitak ezer ez dit esaten eta. Jakin bezin

laster esango dizuet.

145

Orrela ziran gauzak

Ala, uztailleko egun batean, Don Markosek au

esaten zigun:

-Mañana. por la tarde, tenéis los exámenes y los

premios.

Ura poza gurea!

Eskolaratzen giñan, esandako egun ortan, aal zan

garbi eta txukunena apainduta, nola soin ala jantziz.

Etortzen zitzaizkigun erretore jauna, alkate jauna,

iru edo lau guraso, eta esamiña egiten ziguten. Talde

onek Junta Local de la Escuela zuen bere izena. Azterketak

egiten zizkiguten eta danok, gutxienez,

aprohau nota izaten genuen. Orduan ez zegoen gaur

bezelako errekuperaziorik egin bearrik, eta guretzat

obe.

Esandako jaun oek eskola uzten zuten, eta Don

Markosek, Galletas Olihet ojalatazko kaja kubiko

bat iriki ondoren, bertatik, banean-banean, galletak

partitzen zizkigun. Lau edo bostna eman ondoren,

galletak sobratzen baziran, bi galleta eskuetan artu

eta orrela mintzatzen zan:

-Au, ama. Au, aita.

Orrela esan nai zuen bat amarentzat zala eta bestea

aitarentzat. Eskerrak eman, Don Markos agurtu

eta bakoitza bere etxera joaten giñan.

Ain gogozko harkazioak irixten ziran eta orduan

beti etxe zuloan sartuta ezin egon, eta bazterrik bazter

asten giñan. Deabrukeria pranko izaten zan.

Goiz partetik etxe inguruan ibiliko giñan. Amari

enkarguak egin, sutarako egurrak etxeratu, senide

txikiagoak zaindu eta abar. Baiñan, arratsaldez, nork

gu errenditu?

146

Bazterrik haz ter

Neska ta mutil adin berdintsukoek taldeak osatuz,

Kontzejuko etxe azpian biltzen giñan. Etxe azpi

ontan, makalak deitzen genien zugaitz eder eta mardulik

bazan garai artan. Gerora, gogoan daukagu,

Oñati 'ko zurgin lantoki batera saldu ziran, otorduetan

maian erabiltzen diran zurezko txotx oiek egiteko.

Erderazko palillos de dientes oietakoak, alegia.

Aipatu degun etxe azpi ortan, beraz, izaten zan gure

juntaizioa.

Mutillek, apain egoteko balio etzuten prakak

jantzi, xaarrak alegia, Iixta edo lasto pardoaren alabrearekin

lotu eta igeri egiten zuten. Garai artan,

nornaik ez baizuen izaten taparrabos oietakorik.

Jantzi mota au "odol urdiñezkoentzat" izaten zan,

eta gure artean etzegoen hUo de papá deitzen zaien

oietako bakar bat ere.

Gogoan degu, egun batean, mutil koskor batek

esan ziguna:

-Aitak esan zidak igeri ez egiteko, urak meetu

egiten duela eta. Urak gorputzeko aragiak jan egiten

omen dizkik eta.

Beste batek, berriz, bere aitaren sententzi au

agertu zigun:

-Aitak esan zidak, igeri ikasi arte ez didala igeri

egiten utziko.

Leendabizikoari paso emango diogu, baiñan bigarren

au nola jaten da?

Ibaian preskatu ondoren, tomate poteak betetzen

zituzten mutillek Oria ibaiko kangrejuekin, eta

Kontzejuko etxe azpira ekarri. Gaur, irakurle, sar

zaitez ontara eta ez dezu kangrejurik ikusi eta arra-

147

Orrela ziran gauzak

patuko. Danak galdu ziran. Ur ortan sartzen bazera,

sida baiño gaitz gogorragoa arrapatzeko arriskua

daukazu eta kontuz ibili.

Neskatx matxardak ere baziran taldeetan. Oek,

neskatxek, sagarrak arrapatzen zituzten eta beren

taldera ekarri. Estimazio ederra izaten zuen Kanposene

baserriko sagastian zegoen amairugarren sagarrondo

arek. Ixkimixki sagarra deitzen genion. Oso

gusto onekoa zan.

Dalako Kontzejuko etze azpi ortan, ekonomikak

egiten genituen, ibai ertzeko ondar busti eta arriarekin

baliatuz. Ura zan lanposteri lana, ura! U baten

forma zuten su egiteko tresna aiek. lru orma eta aurreko

aldetik batere ez. Gaiñean, parrilla bezela, arbelezko

tirak jartzen zitzaizkien.

Gero, sua piztu, eta aurretik ekarritako Beiti 'ko

iturriko uretan kangrejuak egosi eta jan egiten genituen.

Sagarrekin ere berdintsu. Parrillean jarri, ke

artean belztu bat eman eta jan. Alare, dijestioa egiteko,

ez zan bikarbonatoren bearrik izaten.

Gure ama zanaren aita, gure aitona beraz, Juan

Martin Sarasola Goitia (g. b.), gizon ona eta oso zugaitz

zalea zan. Dotoreago izateagatik-edo, abuelo

ere deitzen genion. Mutil eta neska koskorrak, bidean

berarekin topo egitean, "Ave María Purísima"

esaten genion, eta paxientxi bana ematen zizkigun.

Egun batez, geren koziñamentu oiek egiten ari

giñan eta, zotzak ezeak zeudelako-edo, nunbait ke

asko sortu zan eta gure aitona jabetu. An dator guregana

suak arturik. Bereak eta bi esan zizkigun.

Kearekin zugaitzak iganu egingo zirala eta, suak

148

Bazterrik hazter

itzali ondoren, andik anka azkar batean egin bearrean

gertatu giñan.

Biaramona etorri zan eta koziñamentuak egiteko

gu berriro prest. Ontan, ala dio Kaxeta'ko Pepitok:

-Guk etxean bazeukagu sonbrilla txuria, eta ura

ekarriko diat keari eusteko.

Ekarri zuen dalako sonbrilla ori. Sua piztu ere

bai; eta aizeak nora jo, kea ere aruntza joaten zan.

Pepito jira eta buclta an ibilli zan beren son brillarekin,

keari ezin eutsirik. Txuria ekarri bazuen ere,

etxera ondo belztua eraman zuen. Gau artan, dalefuerteak

izango zituen noski.

Aienak ere erretzen genituen. Kaña. Bamhú edo

Zig-Zag zigarro paperean bildu eta zigarro itxura

artzen zuten. Txortak erretzen geroxeago asi giñan.

Ni neu ere ez nintzan santua, ez. Deabrukeriak

gogozkoak nituen, baiñan egiteko gauza ez. Erakutsi

zigutenez, pekatu egiteko, intentzioa naikoa omen

da eta orrela, nik ere pekatari nintzala aitortzen det.

Gero, illunabarrean, apillaketan edo pote jokuan

saio bat egin eta lotaratzen giñan.

Gaurko aurrak, ordukoetatik, oso desberdin jolasten

dira. Futbola, futbitoa, telebista eta abar maite

dituzte. Orrela ez dira hazterrik hazte,. ibiltzen.

Ara gauzak nola aldatu diran.

(El Diario Vasco, 1987-VIl-21 eta 28)

149

Orrela ziran gauzak

SANINAZIO

Liburu Santuek diotenez -orrelatsuko itzak erabiliz

asten zuten garai bateko sermoilariek beren jardunaldia

santu baten bizitza kontatzekoan-, Loiola'ko

Inazio Deuna 1491 'garren urtean jaio eta

1556'garren urtean Erroma'n il zan. Beraz, bere

eriotza eldu zitzaionean, irurogei ta bost urte zeuzkan.

Ez degu esango gazterik il zanik, baiñan ezta

ere zaartua il zala. Ikus, bestela, gaur egun zenbat

pertsona irixten diran adin ortara.

Bere gaztearoan biurri xamarra izan bazan ere,

gerora, erabat damuturik, Jesukristoren serbitzari

leial biurtu zan. Bere morroi, alegia. Jesusen Lagundía

berak sortua da, eta baitare Gogo-jardun edo

150

San Inazio

Ejerzizioak. Gipuzkoa eta Bizkai'ko Zaindari bera

degu. Bere azken arnasa uztaillaren 31 'an eman

zuen. Orrela, aurten 431 urte bete dira.

Loiola'ko Ejerzizioetan iñoiz izan gabeak gera,

baiñan bertan izandakoei entzun izan diegu ango

sermoiek ezurretaraiño bildurra sartzen zutela. Sermolaria,

kulpitutik, asten omen zan zeru, purgatorio,

inpernuko su, loikeri, lapurreta, alkar maitasunik

eza, diru goseaz eta abar luze batez mintzatzen. Entzule

danak, ixiltasun aundiz, bakoitzak bere barruko

utsegiteak arreta eta gogoz aztertuz egoten omen

ziran. An ez zegoen bromarik. Danak estu eta larri.

Ala kontatu izan digute an izandakoek, eta egia dala

benetan sinisten degu.

Aste bete osoan irauten omen zuten Gogo-jardunek.

Bein Loiola 'ko santutegian sartu ezkero, aste

guztian danak mutu, itzegitea debekatua zegoelako.

Alkarri egun onak emateko ere ez omen zan eskubiderik

izaten. Danak ixilik.

Janlekuko maiak bi lagunentzakoak izaten omen

ziran. Beti lagun berdiñarekin maian eseri bear. Jan

eta beti mutu, sermoian entzun zutena pcntsatu cta

pentsatuz.

Aitona batek, bein eta berriro, ondorengo kas u

au kontatzen zuen. Goiz parteko sermoian penitentzia

nola egin esan omen zien sermolariak. Adibidez,

zigarro gutxiago errez, otorduetan ardo gutxiago

edanez, belauniko amabost misterioko errosarioa

errezatuz eta abar. Joan omen ziran bazkaltzera eta,

besteetan, ardo botilla, bi lagunentzat, erdiraiño betea

egoten omen zan eta egun artan goraiño betea

151

m ___ Orreja

:iran gauzak

omen zegoen. Ontan, bere maiko lagun naparrak

orrela esan omen zion:

-Edantzu, edantzu. Au jartzen dute gu proatzeagatik.

Biak garai artan gazteak izan eta botilla ¡limpio!

utzi omen zuten. Zertara joan ziran Ejerzizioetara?

Ori sekula ez zigun aitortu.

Beste kas u au gure osaba zan batek (g. b.) kontatzen

zuen. Ekain illa omen zan. Mutil gazteentzako

Gogo-jardunak Loiola'n. Leenengo egunean,

naiko eguraldi eúritsua. Bigarrenean, laiñoak zerbait

meetu ondoren, eguzkia poliki berotzen asi omen

zan. lrugarrenean, eguzki eder eta be roa goizean

goizetik. Orrela mintzatu omen zitzaion sasoiko mutil

bat:

-Anima salbatzea ona izango da, baiñan penagarria

litzake datorren neguan gure ikulluko beiak goseak

iltzea, eta ni banoa belarrak ebaki eta ontzera.

Aio!

Danak ez ziran, ordea, naparra eta bere beiekin

bakarrik pentsatzen zuten oietakoak izaten. Ejerzizioei

probetxu ederrik ateratzen zietenak ere izaten

ziran. Ala bear ere.

San Inazioren himno edo martxa ez dakigu nork

idatzia dan musika eta letraz. Nola bat ala bestea,

gure iritziz, ederrak dira. Abestiaren azken itzetan

ala dio:

Gau ta egun

guk, guztiok, pakea dezagun,

beti gau eta egun.

152

San Inazio

Orduan ere pakea eskatzen zuten, eta gaur ere ori

nai degu. San Inaziok ekar dezaigula ain bearrezko

degun pake ori.

(El Diario Vasco, 1987-VIlI-I)

153

SERMOIAK

Ezagutu genuen garai bat, jai aundi bat ospatzen

zalako edo erriko festak ziralako, kanpo erritik sermolaria

ekartzen zana. Orrela, Meza Nagusiek ospe

aundiago izaten zuten.

Lan au idazten ari geran egunean, San Bartolome

eguna degu eta Goierriko erri batean gertatua burura

datorkigu.

Begira: dalako erri ortan, diogun santu ori daukate

erriko Zaindari. Festa bezperan, asi dira erretore

jauna, sakristaua eta se rora santuaren irudiari garbitasun

eta txukunketak egiten. Irudia, zurezkoa,

naiko zaartua zegoelako, pipiak erabat jota omen zegoen;

eta, apainketak egiten ari zirala, irudiaren le-

154

Sermoiak

poa austen da eta santua, eskuetan, lepomotz gelditzen

zaie. Zer egin? Ala dio sakristauak:

-Santuaren irudirik gabe ezin ospatuko degu San

Bartolomeren eguna eta biar goizean neroni jantziko

naiz San Bartolomez; eta leengoaren itxura artzeko,

aurpegia eztiz igortziko didazute. Onen berri iñork

ez dezala jakin. Eginkizun au bajo secreto de confesión

izango da. Irurak ados jarri omen ziran.

San Bartolome goizean, eguraldi beroarekin,

Meza Nagusia baiño ordu erdi bat leenago, jartzen

da sakristaua, tente!, aldare nagusiko San Bartolomeren

nitxoan. Eltzen da sermoiko garaia eta . ala

dio izlariak:

-Aldareko apaiz agurgarriak, erriko agintari leial

eta zintzoak, nere biotz barruko kristau maite-maiteok:

gaur egun berezi bat dezute erri ontan. Milan'go

Katedralean daukaten irudian, garbi ikusten

da San Bartolome, bizirik zegoela, nola larrutu zuten.

Nun santu aundiagorik?

Bitartean, sakristauari, bere aurpegira, urbiltzen

zaio erle, liztor, elbi eta eltxo multzo bat, eta an dago

aien eztenkadak eta zulatuak ezin aguantaturik.

Jarraian ala dio sermolariak:

-Bizirik larrutu bazuten ere, bera gaur ikusita,

esan liteke bizi-bizirik daukagula aldare santu orretan.

Begiratu bere aurpegiari. Begiratu bere gorputzari.

Itzegiteko prest dagoela dirudi.

Ontan, bero-bero eginda, ala dio sakristauak:

-Mugitu bakarrik ez. Itzegin ere egingo det. Nere

aurpegian dabiltzan bitxo oekin ez dago egoterik

eta ni banoa. Berorrek ere orixe egingo luke!

155

Orrela ziran gauzak

Salto egin aldaretik eta, bere kapa gorria tarrasean

zuela, an joan omen zan sakristira. Amonak,

arriturik, sermolaria berdin, ala omen zioten:

-¡Milagro! ¡Milagro!

Apenas sakristaurentzat milagrorik izan zan.

Zortzi egun luze etxetik irten gabe igaro omen zituen,

aurpegia ezin sendaturik. Aiek festak, aiek!

Ondorengo kasu onek ere sermoiarekin zer ikusia

du eta kontatzera gatozkizu, irakurle. San Migeletan

erriko festak zituztela eta erriko erretore jaunak

zuzentzen dio karta bere adiskide bati, sermoia

egiteko etor zedin. Onela omen zion eskutitzak:

"Amarretan meza nagusia izango dek. Etor adi sermoia

egitera. Dokumentuak ekartzea ez adi aaztu".

Dokumentu itzarekin esan nai zion muserako kartak

ekartzeko.

An dator sermolaria, baiñan berandu. Nunbait

orduarekin naastu egin zan.

Sartzen da elizan eta mezetako Gloria abes ten

ari omen ziran. Joaten da sakristira, jazten du roketea

eta an dijoa pulpitora. Bere kopetako izerdia

kentzeko, asten da mukizapia ateratzen eta, onekin

batera, deskuidoz, an dijoaz kartak meza entzuleen

artera. Ontan, ala dio:

-1, mutiko: zer karta dek ori?

Mutikoak:

-Bateko urrea.

Beste bateri:

- Ta ori zer dek?

Beste mutikoak:

-Zazpiko ezpata.

156

Sermoiak

-Ai, kristau maiteok! Garbi ikusten da zuen aur

oei kartetan obetoago erakusten diozutela, dotriña

santuko amar agindu, artikulu fedekoak eta abar

baiño. Dotriña, dotriña bear degu, eta kartarik ez!

Estuasun artatik orrela libratu omen zan sermolaria.

(El Diario Vasco, 1987-VIII-27)

157

Milixio eta dirua

Azterketa egin det eta, gaurkoz, oetxek datozkit

nere burura.

1936' garrengo guda txar ura eldu zanean, Aurrezki

Kutxa eta Bankuek gaztelerazko bloqueo de

cuentas dalako ori egin zuten.

Bazuen bere arrazoia. Onegatik edo orregatik,

Franco'ren gogozkoak ez ziranak multatuak izan zirano

Askok uste zuten, tonto papera edo bizkarrari

eragin da libre izango zirala, zerga edo multa ori ordaindu

gabe. Au ez gertatzearren izan zan diogun

bloqueo de cuentas ori.

Gaurko gazte askok ez dute jakingo au zer zan

eta garbi esan dezagun. Aurrezki Kutxa edo Bankuetatik

ez zeukazun dirurik eskuratzerik, Franco'ren

aldekoa ez baziñan. Multa ez ordainduan,

Aurrezki Kutxa edo Bankutik kobratzen zizuten,

zuk zeukazun dirutik kenduz.

Milixio adicto al Glorioso Movimiento zan.

Egun batez, etxean zerbait diru bear eta joan omen

zan orduko Villafranca de Oria'ko Aurrezki Kutxa

Probintzialera, milla erreal etxeratu asmoz. Bere aurretik

gizonezko bat omen zegoen eta onek dirua

sartu Aurrezki Kutxan. Eldu zaio Milixiori bere

txanda. Berak gazteleraz kontatzen zuen eta ala jarriko

degu.

-Dame mil reales.

-No le puedo dar. Las cuentas están bloqueadas.

-¿Para recibir no y para dar sí? Si de lo que ha

metido ése no me das, a la salida te espero.

Ori esatean, azkar batean eman omen zion. Berak

ala kontatzen zuen.

159

Orrela liran gauzak

Gerra asi eta bereala, kobrezko txanponak izkutatu

edo urritzen asi ziran. Leen ere esanda gaude

Milixio gure parrokiko sakristaua zala. Jendeak, limosna

edo errespontsoetan, txanponak botatzen zituen,

eta Milixiori bururatzen zaio ortik negozioa

egin zitekeala. Berak txanponak jaso eta apaizari paperezko

dirutan bere balioa emano Apaizak onartzen

dio tratu ori. Milixio pozik. Bazekien, ondo ala ere

jakin, tabernariak gaizki ibiltzen zirala baso erdi bat

ardo kobratzeko, kanbiorik ez zegoelako. Guda asi

zanean, baso erdi ardo orrek zakur aundi bat balio

zuen; amar xentimo, beraz. Zoaz gaur!

Garai artako Villafranca de Oria'ko edaritegi batera

joaten da eta tratua egiten du bertako nagusiarekin:

Milixiok kobrezko txanponetan larogei ta amar

xentimo eraman eta pezta bat kobratu. Ara euneko

amar irabazteko bidea nola egin zuen.

Peztako diruak papertxo batzuk ziran. Estaduak

egiñak noski. Baso erdiak ordaintzeko, korreotako

selluak ere ezagutu genituen. Bereala narrasten ziran,

eskuz-esku erabilliz eta ardo tanto bat edo beste

erortzen zitzaielarik. Ura kuxidadea, ura!

(El Diario Vasco, 1987-X-3)

160

Eiztari kontuak

EIZT ARI KONTUAK

Dagoenekoz asiak dira an eta emengo eiztariak,

uso paseko garaia gaiñean degula pentsatuz. Nunbait

gogoan dute esaerak diona: "San Calixto, paloma

he visto". Santu onen eguna urriaren 14'ean ospatzen

da. Suerte on bat izan zazute eta gogoz ekarri,

nork janaren faltarik ez dezute izango eta. Gezur

bat edo beste ere bildur gabe bota. Oituak gaude

entzuten. Gaiñera, aspaldi entzun genuen egi utsa

gauza urria gelditzen dala. Egia.

Ondoren goazen gure errian gertatutako eiz kontu

batzuk kontatzera. Bazan Altzaga'n gazte bat, Jose

Castañeda izen abizenak zituena. Errezola baserrian

bizi izaten zan, eta bere lagunak Errezola' ko

161

Orrela ziran gauzak

Pinpiña deitzen genion. Ezizen onegatik ez zan aserratzen

eta, gaiñera, par gozo tan artzen zuen deizio

ori. Berak eta guk lantoki berdiñean lan egiten genuen:

arbel fabrikan.

Udazkeneko goiz eder batez, badijoa, bagoneta

arbel zaborrarekin bete ondoren, terraplenaruntz, an

ustu asmoz. Ikusten ditu zeru aldean usoak, pla-pla­

-pla dijoazela. Ontan, bururatzen zaio -berak lasai

asko kontatzen zuen- zauritu papera egin bear zuela,

eta salto egiten du iru-Iau metroko pare taren gaiñetik

Petraneko baratzako babarrunparda tartera.

Min artu zuela eta asten da, orru bizian "¡Auxilio!

¡Auxilio!" esanez, laguntza eskean. Bitartean, Gure

Txoko'ko Enrike berari begira. Inguratzen zaie Nikolas

enkargatua eta Enrikek oni:

-Neronek ikusi det erortzen. Bizirik milagroz

atera da.

Eramaten dute Errezola' ko Panpiña Jose Larruzea

erriko sendagille jaunarengana, eta onek, azterketa

egin ondoren, ala dio:

-Tiene una fuerte contusión en las costillas. Tal

vez, con unos días de cama se recupere. Veremos.

Ondo-ondo bendatu eta etxeratzeko agintzen dio,

oean egoteko esanez. Pastilla batzuk ere ematen dizkio,

miña kentzeko, bi orduz bein bat artzeko aginduz.

Arratsaldez, gure Jose Castañeda Altzagarate

'ko parapetoan, usoak noiz etorriko zai. Istripuko

testiguak zer tratu egin ote zuen Pinpiñarekin? Jainkoak

jakin. Guk ez.

Beste kasu au gerra aurretik gertatu zan. Orain

berrogei ta amairu urte inguru. Ez da gaur goizekoa.

162

Eiztari kontuak

Orduan Erriko Etxeko ostatuan bizi giñan. An dator

gazte bat -bere deiturak gorde egingo ditugu-, gerritik

zintzilik bi uso dituela, goiza Altzagarate 'ko

parapetoan igaro ondoren. Usoak pozez erakutsiz,

ala dio:

-Gaur lau tirotatik bi uso bota dizkiat. Potxolo-

-potxoloak zeudek, gaiñera.

-Ago ixilik, motel, gaur, Altzagarate'n, tiro baten

otsik ere ez dek izan eta. Orrela, ik nola bota?

Begira: gaiñera, uso oen zaurietako odolak oso legortuak

zeudek. Ik eiz au zillarrezko perdigoiekin

egin dek.

Gaztea, aserre papera egiñez, etxera joan zan.

Geroz jakin zan zillarrezko perdigoiekin boteak izan

zirala. Erosiak, alegia. Saltzaillea ere ez bait zegoen

ixilik egoteko.

Au ere gerra aurrekoa dezu, irakurle. Neguko

egun batean, elur lapatxa egin zuen eta eiztariak,

naiz debekatuta egon, asten dira, tinpi! eta tanpa!,

birigarro, xoxo eta beste txori mota guziak botatzen.

Ontan, Izarre'ko Juanitori (g. b.) okurritzen

zaio bere anaiaren soldaduzkako kaki jantzia jantzi,

txapela gorria jarri eta mikelete papera egitea. Asten

da eiztarien atzetik, "¡Alto!" eta "¡Alto!" esanez.

Eiztariak korrika eta Juanito ere bai atzetik. Korritu

omen zituzten Ioia-txiki, Ermintza, Urkia eta abar.

Zer gozamena mikeleteak eta zer larridura eiztariék!

Maratoi baterako entrenamentu ederra uraxe.

(El Diario Vasco, 1987-X-6)

163

TENPORAK

Irailla 16. Asteazkena. Goizean garaiz jeiki naiz.

Oean bero egiten du. Egura1di zaztala benetan. Goizeroko

garbitasunak eta txukunketak egin ondoren,

etxean dedan begiratoki (mirador) ortan jarri naiz.

Bera daukat autatua irakurri eta idatziz eguna igarotzeko.

Bertako leiotik Oria ibaiari begiratu bat

eman diot. Urez erabat urri dago.

Dakarren pitiña ustel usaia boteaz dakar. Gaiñera,

berdea eta goroldio bezelako mordoskak berekin

ditu. Txori bat ere ez det ikusten. Nunbait, preskura

billa, baso aldera joko zuten. Ez dira tontoak. Ibaiaren

beste aldean, zugaitz altu eta ederrak daude. Beroaren

beroz eta euriaren urritasunez, beren ostoak

164

Tenporak

urre kolorea artzen ari dira. Osto bat edo beste, txinbili

txanbala, ibai ertzera erortzen ikusi ditut. Beren

bizitza bukatu zaie. Eguzkia, nagi eta txuriska -nunbait

udazkena gaiñean-, agertzen asi da. Amaikak

inguruan irakurtzeari utzi eta etxearen beste aldera

joan naiz. Eguzkiak gogor jotzen du begiratoki ontan

eta bildur naiz nere buru txuri onen azpian dauden

muiñak urtuko ote dizkidan. Orixe izan da motiboa

etxe atariko itzalaren billa joateko. Portaleko

aulkia atera eta bertan eseri naiz. Ducados bat piztu

eta, bere kea txupatuz, gustora nago. Garai bateko

arrobi zulotik, udararo bezela, preskura datorkit.

Gustora artzen det preskura ori, beraren billa irten

naiz eta. Ontan, an dator gure auzoko amonatxo bat

eta:

-Egun on, Jexux. Bero.

-Berdin. Aundiagoa gero.

-Ez al da luzaro izango. Orain euria komeni zaigu

bazterrak preskatzeko. Egin dezala gogoz, gu eta

lurrak ase arte.

-Neronek ere orixe nai nuke, bai: euria.

-Tenporak gaur asi eta larunbatean bukatzen di-o

ra. Orduan jakingo degu, ondorengo iru illabeteetan

zer aize klase nagusi izango degun. Nortetik gosea,

ego aizetik asea. Gogoan artu esaerak diona: "Ifar

urtea, gose urtea".

-Baiñan, baiñan, etxekoandre: zeuk sinisten al

dezu tenporetan?

-Sinetsiko ez det, ba? Begira, Jexux: ni neska

koskorra nintzala, gure aitona zanak, tenporetako

azken egunean, gaueko amabietan, azaoa, gari lasto

165

ala, sutzen zuen gure etxeko goiko zelaian. Suak

nortera jo ezkero, otza, jela eta gosea. Ego aizetik,

berriz, euria eta onekin osas una eta zer jana. Alde

ederra dago, arbiak ateratzeko, jela ala egun epela

izan. Geiago esango dizut. Murumendi'ko Dama

bere aitzuloan geratzen bada, dudik ez izan: ¡bueno!

Txindokiratzen bada, txarra! Dama onek asko daki.

Alkar agurtu ondoren, etxeratu naiz. Maiaren

gaiñean daukatan Don Mariano Castillo y Ocsiero'ren

Calendario Zara¡;ozano'ri begiratu bat eman

diot. Tenporak, nere adiskide dan etxekoandreak

dion egunetan dira. Zer eguraldi izango degun ere

esaten duo Jaun onen esanarekin ez naiz fio. Dagoenekoz,

1988'ko egutegiak egiñak izango ditu; eta,

urte be te aurretik, nola jakin zer eguraldi datorkigun?

Bizi danak ikusiko du eta kito.

Lan onek argia ikusterako, tenporak igaroak

izango dira. Aize bat geratu edo bestea geratu, guk

orain euria eskatzen degu. Neurriz izan dedilla.

Bestela, gereak eta bi ikusteko gaude.

(El Diario Vasco, 1987-X-14)

166

San Martin

SANMARTIN

Udazkeneko egun zoragarri batean ari gera au

idazten. Eguraldi eguzkitsua daukagu. Egoaize goxoak

gure etxeko ate eta leioak pil-pil jotzen ditu.

Zugaitzetako ostoak urreztatu dira eta beren erorreran

agurka ari zaizkigu. Udaberrian berriak ikusteko

osasuna izan dezagula. Intxaurrak ere eldu dira eta

plisti-plasta lurrera datozkigu. Aukera ederra aurrentzat,

bildu eta kliskean jokatzeko; baiñan gaurko

mutil eta neska koskorrek ez dakite joku au zer dan.

Gutxiago, berriz, lau intxaurrekin txurro bat osatzen

danik.

Eldu zaigu San Martingo udalditxoa. Pozgarri

da. Azaroaren 11 'an San Martin Gotzai eta Aitor-

167

Orrela ziran gauzak

Iearen egun aundia ospatzen da. Erri asko dira santu

au beren Zaindari dutenak. Oietako bat Arama, gure

erritik urbil dagoena. Konta ditzagun erri ontako

gertakizun batzuk.

Urteak dira ondorengo au gertatu zala. Itsasondo'ko

mutil eta neskatxek antzerkia egin bear zutela-eta,

Don Jazinto zana, apaiza, ari da Tomaxene'ko

Luix arotzarekin (g. b.) agertokia prestatzen.

Don Jazintok -berak kontatu zigun- somatzen du

Arama'n Rikardo Intxausti, Alegi'ko Txintxarri

txistularia, kalejira jotzen ari zala, eta ala dio bere

lagun zurgiñari:

-Luix, Arama'n kalejira jotzen ari dira.

-Bai; entzuten det. Orko kaleak bereala korrituko

dituzte.

Luixek bazituen bertsolari salida oietakoak. Oso

ondo erantzun zion, Arama oso erri txikia bait da.

Arama'n, San Martin bezperan, illunabarrean,

Bezperak kantatzeko oitura dute. Erri guztiak abesten

ditu. Zenbat urtetan, Mendizabal baserriko nagusiak,

Joxe Galarraga'k, jo ote du elizako armonioa?

Lan dana utsaren trukean, gaiñera. Badu meritua!

Organista bezela urrezko eztaiak bete zituenean,

omenaldia egin zitzaion. An giñan.

Dalako Bezpera oiek bukatzen diranean, urtero,

Erriko Etxean, gaztain erreak jateko oitura dute. Dana

gratis el amare izaten da. Gure errian bizi dan

bat -ez da emenjaioa- Arama'rajoan zan. Bezperetara

ez; gaztain jatera bai. Biaramonean berarekin

topo egin nuen. Atzeko leiotik zirt! eta zart! ari zan.

Ura aize bota bearra, ura! Ontan, ala esan nion:

168

San Martin

-Zer, compañero: tripetatik ondo ez al zabiltza?

-Tripetatik diozu? Atzo Arama'n sekulako gaztain

errejana egin det eta estomau guztia leer zorian

daukat. Bart ez det lo aundirik egin.

Orixe zana ere Arama'n ezagutu nuen. Bere iHoba

Joxe Mari Aranalde apaizarekin, garai artako

erretorearekin, erri polit ontan bizi izaten zan. Biekin

oso lagun egin nintzan. Eldu ziran 1959' garrengo

San Martiñak eta, erria alaitzeko, Joxe Agirre eta

Txomin Garmendia bertsolariak ekarri zituzten. PI azako

saioak egin zituzten eta Orixerengana joan giñan.

Zerbait gaixorik, oean, zegoen. Buruz erabat

argia arkitzen zan eta bi bertsolari gazteei bertso

batzuk kantatzeko eskatu zien. Bai oek ondo bete

ere eskatu ziena. Pozik eta eskerrak emanez gelditu

zan gure euskaldun argi ta jakintsu ura.

Petrak, apaizaren arrebak, kafe eta kopa bana

eman zizkigun, eta ala irten giñan apaiz etxetik.

Beste batean ea kontatzen ditugun Don Inozentzio

Arama'ko Piñu Abadea'ren gertakizunak.

Aurten ere San Martin eguna gaiñean degu eta,

aramatarrak, festak ondo igaro.

(El Diario Vasco, 1987-XI-13)

169

Xexilio

kintoa, ain zuzen. Satisfazio aundiz, Primo de Rivera'ren

diktadura garaian ere bai, la marsellesa jotzen

zuen, bera errepublikanoa zala esanez.

Emen, gerra aurretik, La Voz de Guipúzcoa

egunkaria erosten zuen. Egun batez, Latiñe'ko tabernan,

irakurri du periodiko ori eta, mai gañean

utzi ondoren, etxeratzen da. Egin zuan azioaz jabetzen

da Fermiña, tabernako etxekoandre xaarra, Xexiliorekin

politikan ados ez zegoena; eta sukaldeko

su tenazak artu eta oekin sutara bota omen zuen periodikoa,

inpernuko gaitzez kutsatua zegoela marmarrean

esanez. Diotenez, Fermiñak ebanjelioak

atera omen zituen Xexilio f:onhertitu zedin.

Fiakaizkeriak eraginda, apopillo bezela, gure

erriko zenbat sendi ez ote zituen pasa? Gerra aurrekoak,

buruz, dozena inguru ortxe kontatzen ditugu.

Iñun ez zan konforme izaten. Famili batekoak eta

bestekoak, bere ustez, beti berarekin aprobetxatu

egiten ziran. Gu, Xexilioren iritzi orrekin ez gaude

ados. Sendi jatorretatik igaro izan zan, baiñan ala ta

guztiz ere beti berak arrazoi. Berez saltakiña izan

eta, txoriak zugaitzetik zugaitzera ibiltzen diran bezela,

bere baul edo maletarekin -an gordetzen zituen

bere ondasun guztiak- etxez etxe ibili oi zan.

Gerra etorri zanean, erritik alde egin bearra izan

zuen. Guda bukatzean, ondo gogoan daukagu, itzuli

zan Itsasondo'ra. San Pedro iIIunabarra zan eta Joxe

Anjel Izuzkiza zanaren (g. b.) etxera etorri zan, ain

zuzen. Joxe Anjel gure etxeko leenengo bizitzan bizi

izaten zan eta antxe agurtu genuen Xexilio. Oso

argal zegoen, baiñan osasunez ondo eta bizi. Leengo

171

Orrela ziran gauzak

lantokian bertan lana eman zitzaion, eta berriro an

eta emen apopillo asi zan.

Errazionamentu garaia zan eta Xexilio sendi batean

apopillo artu zuten, berak janaria ekartzeko baldintzarekin.

Emen ere -berak kontatzen zigun- bereak

eta bi arma tu zituen. Ara: bazkaria prestatzeko,

etxekoandreari, goizean, babarrun gorri errazioa utzi

omen zion, kikaran olioa zala eta bi baratzuri alerekin.

Eguardia eldu zanean, etxeratu eta asten da bazka1tzen.

Zer izango eta egoskarian baratzuri ale bakarra

agertu. Ala kontatzen zigun:

-Etxekoandreak, nere eltzetik olioa arrapatzean,

jabetu gabe, baratzuri alea ere atera egin dik eta ortik

erori dek bere lapurretan. ¡Que le mantenga su

madre!

Andik eta ara egin zituen etxe artako Patri Filioak.

Egia ote zan kontatzen zuena? Jainkoak jakin.

Azkena apopillo bizi zan etxean, kontentu eta

pozik zala esaten zigun. Guk ere poz artzen genuen,

be in asentatu zala pentsatuz. Etxe ontan gaixotu eta

Tolosa'ko Miserikordira eraman zuten. An il zan.

J aunagan atseden dezala.

Gizontxo onen gaztaroko kas u edo kontu geiago

ere badakizkigu eta konta ditzagun.

San Pedrotan, Larraitz'ko erromerira, bere rekintoarekin

joaten omen zan. Pago adarraren gaiñean

exeri -gaur ainbat pago ¡zango zan- eta andik pandango,

arin-arin eta kalejirak jotzen aritzen omen

zan. Jendea kontentu eta bera ere bai. Ez zan gaur

ainbat konjunto eta orkestina izango.

172

Xexilio

Gabonetan, errian eskean ibili ondoren, Zaldibia'ra

joaten omen ziran, ango gauerdiko Oillar

Meza entzutera. Gure erritik Txindoki'peko errira

pausoak daude, baiñan alare kontentu. Zer ote da

gaztea izatea!

Gogoan degu, atzo gertatu balitz bezela, Urtezar

gau batez gure tabeman egin zan juerga. Villafranca

de Oria'ko -orduan ala deitzen zitzaion gaurko

Ordizia'ri- Andresek txurreri bat zeukan bere

errian. Aste egunetan gure errian lan egiten zuen,

eta igande eta jaietan bere errian txurroak saldu.

Xexilio eta bere lagunek enkargatu zizkioten txurroak

gau artarako. Ala, gaueko amar t'erdietako

trenean sartu, berekin peri-saskia zutela, eta an joan

ziran txurro billa Xexilio eta bere lagun Zapatariko

Joxelontxo (g. b.). Baita naiko txurro ekarri ere.

Naiz gau otza izan, oiñez etorri ziran. Kotxe eta taxisekin

ez zegoen gaurko aukerarik. Eldu ziran gure

etxera eta, txurroei berotu bat eman ondoren, ura

txokolate eta txurro jan bearra! Jendeak hasta-lepo

egin zuen.

Beste urte batean, astearte iñauteriz, Xexilio

txantxo jazten da eta Tolosa'runtz jotzen duo Pake

onik ez, ba, ango xexenekin jolastu arte, eta sartzen

da xexen artera bere guardasolarekin. Xexenaren

aurr¡an jarri eta asten da guardasola itxi eta irekiz

xexena tentatzen. Ontan, adardunak jotzen du eta

an dijoa gure Cordobés zilupurdika. Traza txarrekoa

gelditu omen zan eta bere lagunek Erbiya ostatura

eraman omen zuten. Don Kijote berak ere, aizezko

errotekin guda egin zuenean, itxura obea

173

Orrela ziran gauzak

omen zeukan, Xexiliok adarkadak artu zituenean

baiño. Aste bete inguru Tolosa'n igaro eta erriratu

zanean, lantokiko ofizinara joan, emen bereak eta

bi entzun eta berriro lanean asi omen zan.

Orain ogei t'amabost urte inguru, gutxi gora-beera,

Gabon batzuetan au gertatu zan. Lantokiko bere

lagunek esaten diote Xexiliori Gabon Loteria ekartzea

bidtilzko litzakela, baiñan berak ez zeukatela

dirurik erosketa ori egiteko. Xexiliok:

-Nere baulean orrenbeste izango dek.

Ekartzen du loteria eta txartel ponpoxoak egin

ere bai Ordiziako inprentan, bere izen eta guzi. Madril'

go Doña Manolitak ainbat fama artu zuen urte

artan. Loteriko talonarioa bere bonbatxoetako atzeko

poltsikuan erabiltzen zuen, eskaparate bat balitz

bezela. Batek eskatu eta besteak eskatu, eta Xexiliok

klientela ezin osatu. "Ni lo echau" gertatu zan.

Urrengo urtean dezimo geiago ekarri eta ezin saldu.

Emen ere kale gertatu zitzaigun.

Xexilio ez zan elizkoia; baiñan, alare, Santa Zezilia

eguna poz aundiz ospatzen zuen, baten eta

besteen zorionak jasoz. Estraren bat egingo zuen jatorduan-edo.

Orrelakoxea zan gure Xexilio.

(El Diario Vasco, 1 987-XI-29 eta XII-I)

174

Kikimakoak

KIKIMAKOAK

Ez dakit itz au ondo erabiltzen degun ala ez, baiñan

gure errian kikimakoa deitzen diogu eztabaidari.

Sarritan idatzi izan degu, gure gaztearoan, ia amabost

urterarte ain zuzen, gure gurasoekin taberna batean

bizi izan giñala. An armatzen ziran kamarrak,

an! Bakoitzak, bere ustez, berak arrazoi; eta, be in

baiño geiagotan, alkarri musumintzak berotu arteko

pakerik ez zuten izaten. Kasu oni muturjoka deitzen

genion. Gainbegiratu bat eman dezaiegun garai artako

kikimakoei.

Bazan gizon bat, bein bere mokoa busti ezkero,

tabernako atea barrutik ixteko erabiltzen genuen

tranka artu eta berak bere garaian soldaduskan ikasi-

175

tako instruzioak egin arteko pakerik izaten ez zuena.

Ango firme, sohre el homhro, cuerpo a tierra eta

abar egin bearra! Adiñean naiko sartua zegoen eta,

geroz soldadu izan ziranak, esaten zioten orain instruzioak

orrela ez zirala; baiñan, ala ta guztiz ere,

jaun ura berearekin gelditzen zan. Buru gogorra benetan.

Zergatik ez ote zuen militar karrera egin, ortarako

aproposa zan eta?

Beste batek, berriz, su kontua atera ezkero, beti

au esaten zuen:

-Sua egiteko, intxaur azala bezelakorik ez zegok.

-Ago ixilik, motel!. Ire emazteak intxaur azalekin

egindako suarekin babak egosi bear badizkik,

sutondotik asko erretiratu gabe egon bearko dik. Ez

al dituk obeak, sua egiteko, pago egur igarra edo

ikatza?

-Ez. Nik arrazoi diat eta kito.

Bazan gure errian mutil meaxta, argal bat. Sekula

ez nuen alkool edaten ikusi. Beti freskagarri bat

edaten zuen. Edari mota au limoi, marrubi, laranja

edo zarzaparrillaz egiten zan. Jarabe ontatik bi kutxarakada

bota eta gero seltzarekin naastu. Goxoa

izaten zan. Bazkaldondo batean sartzen da dalako

mutil ori gure tabernan, eta bertan zeuden bere lagunek

ala diote:

-1, motell, guztiz plakoa ago. Anima erratua dirudik.

1 ez aiz berrogei ta amar kilo.

-Ez naizela berrogei ta amar kilo? Daramazkidan

jantziekin pixatzekotan, amar duro jokatuko

dizkizuet, pixu ori ondu baietz.

176

Kikimakoak

Apustua zerratu zuten eta an joan zan mutilla

etxe azpira, prakak askatu bear zituela esanez. Kontrarioak

kontentu, leen gutxi pisatzen bazuen, gero

geiago ez zala izango pentsatuz. An dator mutilla

irripartsu. Zer egin zuen? Ba, prakak askatzeko aitzekiarekin,

txamarra eta praketako poltsikuak erreka

arriz bete. Kontrarioak, zeuzkan bultoak ikusirik,

bereala jabetu ziran gauza zuzenik ez zala eta, miatu

ondoren, apustua baliogabetzat utzi zuten. Ez zan

amutsa muti! ura! Aiek parrak! Ala obe.

Iñoiz ikusi degun kikimakorik aundiena, ondorengo

kasu onekin izaten zan. Gizon batek, munduan

zear ibiltzeko, naiko diru ala naiko konfiantza,

zer du obe? Batzuk diruaren al de izaten ziran, eta

besteak konfiantzaren zaleo

-Diruarekin noranai joango aiz -esaten zuten

batzuek.

Besteek, berriz:

-Konfiantzarik ez badaukak, dirua zertarako

dek?

Kalamatrika ederrik sortzen zuten, onena zer dan

erabaki eziñik. Iñoiz, naiz astakeri bat izan, musu­

-mintzak alkarri ondo berotuta bukatzen zan kikimako

ura. Bakoitza, bere ustez, arrazoiarekin ateratzen

zan. Zuk, zeuk, irakurle, zer derizkiozu?

(El Diario Vasco, 1987-XII-13)

177

ELURRA

Sarritan entzun izan degu elurrak ateak ixten ditue\a

eta elurrik etzaigula komeni. Izatez ala da artzaiarentzat,

nekazariarentzat edo-ta fabrika batera

eguneroko ogiaren billa joan bear duen langille soil

batentzat.

Aurtengo negua elurrik gabe ikusirik -gerora

ikusiko degu zer dakarkigun-, oraingoz au pentsatzen

ari gera: elurterik ezak ateak itxi dituela. Begiratu,

bestela, gaztelerazko estación invernal oiei.

Hotelak, teleaulkiak, bideak eta abar egin dituzte,

jendea elurretan jolastu dedin eta ortik negozio au

jarri dutenek irabazia izan dezaten; baiñan, zoritxarrez,

elurrik ez eta galera ederrak jasotzen ari di-

178

Elurra

ra. Ara batzuek elurra nai eta besteek ez. Batzuei

elurrak ateak itxi, eta besteei elurrik ezak ateak itxi

arazi.

Euria beti denen gustoko ez omen da izaten, eta

elurrarekin ere ori bera gertatzen ari zaigu. Gurekin

asmatuko duen Jainkoak ere meritu ederrak izango

ditu. Bai orixe.

Mutil koskorrak giñala, elurretan pozik jolasten

giñan. Maindire zuriaren gaiñean ibili ezkero, ura

poza! Ni oso gutxi ibiltzen nintzan, anketako elbarritasuna

neukan eta. Gure etxetik trenaren apeaderora

-berreun metro joan-etorria ortxe- egin ezkero,

konforme izaten nintzan. Nere senideek eta lagunek

naiko jolas egiten zuten, alkarri elur bolak boteaz

edo txori gosetiak galbai eta zepoarekin arrapatuz.

Azkenengo au astokeri bat besterik ez zan, baiñan

aur aiek juizioan nork sartu? Adiñeko kontuak, eta

besterik ez.

Gure errian, guztiz oker ez bagaude, leenengo

skiak izan zituena, gure adiskide Jose Jauregi -laKunentzat

Joxe Kaxeta- izan genuen. Donostia'ko zurgindegi

batean lan egiten zuen eta an egin zituen.

Erriko apeaderoaren parean dagoen Kanposene baserriko

belardiak gainbeera dauka eta an ibi1tzen

zan, txirrixtaka, Joxe bere lagunekin. Abiada Ibarre'ko

bordatik artzen zuten eta Kanposene'ko iturri

ondoan bukatu. Skiak bizkarrean artu eta berriro gora

joaten ziran, txandatuz, jolas egiteko. Beren zangoetan

ez zuten erreuma aiderik, eta ezta bearrik

ere. Gogozko lekuan ez omen da aldaparik eta nunbait

ori gertatzen zitzaien.

179

Orrela ziran gauzak

Bazan mutil xaar bat, Zelestino, bere bizitza guztian

baserriko morroi izan zana. Negutean, bizkarretik

zakua artu ta arbi ateratzera sorora joaten zana.

Ekaitza, elurra edo euria gogoz asten bazuen, zerura

be gira jarri eta au esaten zuen:

-Au da giroa, au! Arantzazu'n an egongo dira

praileek, itxi atek, itxi leiok, piztu argik, "Egin zak,

nai badek!" esanez. Gu praile ez joan eta ji, ji,

jiiiii! ...

Gu ere, zaartuok, orain ez gera elurzale. Egun

batean edo bestean egin dezala, gure begiei gusto

emateko. Ortik aurrera, ez. Aurtzaroan, elurra mara­

-mara egiten zuenean, au kantatzen genuen:

Eintzak, eintzak elurre!

Etxean badiat egurre!

Etzeukat ire bildurre! ...

Gure berotasunak joan ziran.

(El Diario Vasco, 1988-1-6)

180

Morroiak

MORROIAK

Gaurko bizitzaren kurpillak eraginda, gauza berri

asko sortzen ari zaizkigun eran, beste asko, zorionez,

galtzen ari zaizkigu. Azken oetakoak, gure uste

apalez, morroiak ditugu.

Etxe batean seme-alaba asko ziralako, aitaren

irabazbidea urria zalako, edo-ta ama alarguna zutelako,

mutiko asko, bein jaunartze nagusia egin ezkero,

morroi joaten ziran, naiz eskola aundirik beregan

ez izan.

Gaur gaur bezela, eta pozgarri da, naiz beren

etxeetan diru iturri aundirik ez izan, mutil koskorrak

morroi ez dira joaten. Onekin poz aundia artzen degu.

181

Eta morroi izatea zer zan? Zer ordaintzen zitzaien?

Nola bizi izaten ziran?

Bat. Nagusiaren aginduak ondo eta leial bete.

Berarekin beti zintzo izan. Eginkizunak, agindu bezela,

jator eta gizatasun aundiz egin. Aste eta jai

egunetan, beti, nagusiaren serbitzari izan.

Bi. Beren lanaren ordaintza bezela, mantenu eta

jantzia ematen zitzaien. Ortik aparte, illean bein­

-edo, eskupekoa izaten zuten. Nola janari, jantzi eta

soldata ez ziran izaten punta-puntakoak. Emandakoa

artu eta kito.

lru gauza oen aurka itzik atera ezkero, anda fuera'ko

soiñekoa izateko bildur izaten ziran; eta, ori

zala medio, ixildu egin bear.

Iru. Esan degu: beti lan eta lan. Ortik aparte, mutikoaren

erriko festak zirala, Gabonak edo etxekoren

bat ezkondu edo il zalako, egun pare bateko baimena

izaten zuten, eta berriro morrontzara.

Morroiak, mutil koskorrak ez-ezik, adiñekoak

ere izaten ziran. Esan degu aiek, gaur gaur bezela,

morroi ez dirala joaten. Adiñekoek, naiz gaur langabezi

aundia egon, ez dute morroi joan nai. Ondo

egiten dute. Beste era bateko ogibidea billatzen

saiatzen dira.

Nagusiek ere ez dute morroirik nai. Seguru soziala,

soldata ona, leengo janaria baiño obea eta abar

eskatzen dituzte morroiek, bidezko dan bezela; eta,

orrela jokatuz, nagusiak ez dio etekiñik morroiari

ateratzen. An edo emen bat edo beste ikusten dira;

baiñan oso gutxi eta ortik etorri da morrontza

galtzea.

182

Morroiak

Gure ostatura, sarritan, morroi bat etortzen zan.

Domingo zuen izena. Jaiotzez ataundarra zan. Ez

zan tonto edo tentela. Egun batean au esan zioten:

-Domingo, Txina'n sekulako inbentua atera

omen dute. Bizi izateko, ez omen dago lanik egin

bearrik. Janariari usaia egin eta bizi izango omen dira.

-Bai, e? Eta zuek biar lanera, fabrikako keak

txupatzera? Zeok janariari usaia eginda bizi izaten

asten zeratenean, abixatu eta orduan morrontzari

utziko zioat. To!

Gure errian morroi asko eta asko ezagutu izan

ditugu. Gaur bakar bat ere ez degu ikusten. Ala obe.

Morrontza nagusitza ez bait da.

(El Diario Vasco, 1988-1-22)

183

Orrela liran gauzak

GARIZUMA

Igaro ziran Iñauteriak eta, urtero bezela, sartu gera

Garizuman, bere leenen egunean Austerre ospatuz.

Batzuek Austerre deitzen diote eta besteek Auster.

Nola era batera ala bestera esan, biak berdiñak

dira. Egun onek esanai aundia duo Apaizak, autsa

gure bekokian jartzean, itz auek esaten dizkigu:

-Oroitu, gizona, auts zerala eta auts biurtu bearra

daukazula.

Ninibetarrek -liburuetatik irakurria-, garai aietan,

beren buruak autsez betez, damua agertzen

omen zuten. Elizak ere, gaur egun, gure kopetetan

autsa ezartzean, orixe gogora arazi nai digu. Damu-

184

Garizuma

tasuna izan dezagula, egin bear ez ziranak egin ditugulako.

Gure errian, Itsasondo'n, badegu auzo bat Urkia

deritzaiona. Sertan elizatxo bat dago Gurutze Santuari

eskeiñia. Santikutz deitzen diogu. Dalako elizatxo

orrek, bere alboan, apaizetxe bat dauka; eta

an, gure gazte denboran, apaiza bizi izaten zan, elizkizunak

egin eta bide batez auzoko aurrei eskola

erakusteko.

Urte batean eldu da Iñauteri igandea eta, bere

sermoia bukatzean, asten da apaiza, urrengo aste barruan

ospatuko ziran elizkizunen berri ematen, eta

ala dio:

-Datorren asteazkenean... Datorren asteazkenean

Nunbait, bear zuen itza ez etortzen.

-Datorren asteazkenean ...

Ontan, altxatzen da entzule bat bere aulkitik eta

onela esan omen zion:

-Bai, jauna, bai! Auster! Gaiñera, bijili eta barau!

Baserritar arek ondo zekien Elizako berri nunbait,

aurtzarotik ondo ikasiak izango zituen eta.

Leengo urteetatik oraingoetara, Garizuma asko

eta asko aldatu da. Garai aietan, eliz gizonek, guztiz

astun eta gogorra zala erakusten ziguten. Gaur ez,

ordea. Sermoiak gozo eta legunagoak entzuten ditugu.

Alare, jende gutxi elizetan. Leen, sermolariek inpernuko

sua eta abar geiegi erabiltzen zituzten, eta

orrek ezurretaraiño bildurra sartzen zigun. Orrela jo-

185

Orrela ziran gauzak

katuz, bildurra nagusiago izaten genuen, benetako

fedea baño.

Pazkoazkoa egiteko txartela artu bearra izaten

zan. Ez dakigu zein erritan gertatu zan ondorengo

kasu au, baiñan egia omen da. Ama batek ala dio

bere semeari:

-Koxme, arbiak loratzen ari dituk eta konfesatu

eta txartela artu bearrean ago, bereala Pazkoetan

gaituk eta.

-Bai, ama. Zu lasai, ori ondo beteko det eta.

Larunbat arratsalde batez, Koxme joaten da konfesatzera.

Ama pozik. Aitortzen da erriko Don Nemesio

erretore jaunarekin, eta bukaeran ala dio mutillak:

- Txartela ere nai nuke, ba, jauna.

-Oso ondo, Koxme. Ea, ba: Trinidade Santisimoa

nor da?

-Aita, Semea eta Espiritu Santua.

-Aita Jaungoikoa al da?

-Obe bai! Ikazkiña degu eta.

Mutil ura zerk eraman zuen konfesatzera? Fedeak,

bildurrak ala bere amari poz berezi bat emateko

asmoak? Orixe da ez dakiguna, baiñan bai sarritan

gauzak orrela egiten zirala.

(El Diario Vasco, 1988-11-20)

186

Sermoi eta otoilza

SERMOI ET A OTOITZA

Leen ere erriko festetako sermoiei buruz-zerbait

idatziak gaude; baiñan gaurko onek, gure iritziz, aipatzea

merezi duo Naparroa'ko erri batean gertatu

omen zan.

Erriko erretore jaunak, erriko festak zituztela-eta,

abixatzen dio bere lagun apaiz bati sermoia egitera

etortzeko. Kartaz abixua bidali eta kartaz baiezkoa

eman ere bai bere adiskideak.

Eltzen da sermoia egiteko bezpera eta sermolaria

nun gaixotzen dan. Ala dio sermolariak bere sakristauari:

-Biar alako errira sermoia egitera joateko nintzan,

baiñan ez naiz gauza, Nikaxio. Zuk naiko latiñ

187

___ --=o=-''-'.''-='ela ziran gauzak

eta santuen bizitzak badakizkizu eta zerorrek egingo

ote zenuken pentsatu det. Beste sermolari bat billatzeko

astirik ez daukat.

-Bai, jauna, bai. Orrenbeste egiteko gai naizela

derizkiot.

Biaramonean, sakristauak jazten du erretorearen

sotana, teja ere bai -orrela deitzen zitzaion apaizek

erabiltzen zuten sonbreroari-, artu bastoia eta brebiarioa,

sartu La Estellesa'n eta iristen da festak zituzten

errira. Gizon jakintsu baten itxura zeukan.

Gertatua kontatzen dio bertako erretore jaunari

eta au ados jartzen zaio. Igotzen da sakristaua pul pitora

eta onela ekiten dio bere jardunaldiari:

-Aldareko apaiz jaun agurgarria, agintari zintzo

eta entzule maite-maiteok: non tentazion, non maldizion,

bestela kondenazion. Ori egin zuten santu

aun di aiek. Begiratu, bestela, zer bizitza egin zuten

Xabier'ko Frantzisko, Loiola'ko Inazio, Urkiola'ko

Antonio, Pedro santuak eta abarrek. Gizonezkoak

naiko ez dirala, gogoratu ditzagun Santa Paulina,

Santa Julia, Santa Barbara, Santa Otilia eta emakume

santu geiago ere bai.

Jarraian kontatzen ditu aien mirari batzuk eta jabetzen

da erriko Zaindariaren bizitzari buruz ezer ez

zuela esan. Jakin ere ezer ez omen zekien. Begiratzen

dio ordulariari eta bere itzaldia orrela bukatu

omen zuen:

-Zuen Zaindaria gaur ixillean utzi det, bere bizitzaren

berri ondo jakingo dezute eta. Urtero gauza

berdiña esaten ezin ariko gera. Bestalde, sermoi luzeak

ipurdia mugi arazten du, eta motzak biotza.

188

Sermoi eta otoitza

Nik zuek fededun izatea nai det. Biotz berokoak.

Santuen antzekoak. Eta, bukatzeko, festak ondo igaro.

Espiritu Santuaren argia zuengan izan dedilla eta

datorren urterarte. Amen.

Otoitz au ere kontatu bear degu. Bere parekorik

sekula ez det entzun. Jatorduan, sendi batean, biltzen

ziran bakoitzean, etxekoandreak iru agurmari

errezatzen zituen eta bukaeran au esaten zuen:

-Arantzazu'ko Ama Birjiñaren ondran eta alabantzan,

errezatu denok Kredo bana.

Amari Kredoa ta

San Pedroi Salbea,

nun aurkitu ziteken

fede bat obea?

Etxe artan orrela

zeukaten fedea,

biotzetik maitatuz

Jaunaren legea.

(El Diario Vasco, 1988-II-26)

189

Aste Santuko oroitzapenak

Arratsaldez, geren karrakarekin, elizara joaten

giñan, tinieblak izaten ziran eta. Elizkizun oni, naiz

gaizki esana egon, guk trapa la deitzen genion. Eliza

illun-illuna egoten zan, aldareak-eta oial morez estalita.

Koruan Don Seberiano eta Don Jose apaizak

jartzen ziran, egunari tokatzen zitzaizkion salmoak

errezatzen.

Aurrez, aldare nagusian, orain bataioko pontea

dagoen inguru ortan, alako triangulo bat zutik jarria

egoten zan. Triangulo orrek, kandelak s artzeko , zuloak

zeuzkan. Alde batetik eta bestetik, seina. Bi aldeetako

kandelak oriak izaten ziran, eta gaikaldean

jartzen zutena gorria izaten zan. Amairu kandela

oek, apaizek irakurri bear zituzten salmoak adierazten

zituzten.

Salmo bakoitza irakurtzen zutenean, apaizek txalo

jotzen zuten edo, bestela, beren oiñarekin koruko

zorua. Ori orrela egiñik, kandelen ondoan egoten

zan Milixio sakristauak, edo bere ordez egoten zan

akolitoak, kandela bat itzaltzeko agindua jasotzen

zuen. Ez zituzten guk nai orduko kandelak itzaltzen,

ez! Prest egoten giñan karrakak jotzen asteko, eta

elizkizuna aspergarri eta luze iruditzen zitzaigun.

Dalako tiniebla aiek beren esanaia bazuten; baiñan,

gure ustez, ateratzen genituen ots eta zaratarekin,

Satanasi miñaren miñez bere burua leertzea

zan. Elizan bazan karraka aundi bat -orain sakristian

jasoa egon bear du- eta borondatezkorik izaten

zan berari eragiteko. Danek parte artu nai eta denbora

laburra izaten zan trapala jotzeko. Apaizak korutik

aldarera etorri artekoa bakarrik. Ura pena!

191

Orrela ziran gauzak

Geuk ezagutu ez bagenuen ere, ezagutu zutenak

errian badaude, garai batean, Purgatorioko Animen

aldare aurrean, 001 eta egur trakets batzuk jartzen

omen zituzten. Mutil koskorrek, beren etxeetatik zurezko

mazoak eraman eta egur aiek dinbi-danba! jo,

tiniebla garaian, Satanasi burua zearo autsi arte. Ura

lan gogoz egin bearra, ura!

Diotenez, ez omen zan okerrik gertatu. Ala obe.

Deskuido santuz bat kopetan jo izan balute, kostako

zan, ondo kosta ere, bere onera ekartzea. Alako kloroformorik

ezta sortu zentzua kentzeko. Ez orixe.

Ostegun Santua. Egun ontako elizkizunak, goizean,

guztiz garaiz, erriko San Juan basilikan egiten

ziran. Gero, amarrak aldera-edo, parrokian. Gloria

mezetan abestean, txintxarriak eta kanpai bueltakoak

ondo astinduak izaten ziran. Meza bukatzean,

Jauna, paliopean eraman ondoren, Monumentuak

edukitzen zuen kajatxo batean giltzapean jartzen

zan. Monumentu onek bazuen gauza berezi bat. Bera

jartzen zan aldarean, pareta guztian, goitik beera,

oial margotu bat jartzen zan. Margo oietan garbi

ikusten ziran Jesusen Azken Afaria, Jesusen Baratzako

Otoitza eta abar. Erritarrek, txandatuz, gau ta

egun, Jesusi lagun egiten zioten. Arratsaldez elizkizun

bat izaten zan, eta geienean kanpo erriko sermolari

batek eguneroko gertaerak kontatzen zituen.

Jende asko joaten zan elizkizun ontara. Eguardian,

elizkizuna baiño ordu erdi bat leenago eta illunabarrean,

Pendizetik karraka jotzen zan, kanpairik ez

zegoen jotzerik eta. Baitare debekatua izaten zan pelotan

jokatzea eta kartetan tabemetan aritzea.

192

Aste Santuko oroitzapenak

Ostiral Santua. Bai San luanen eta berdin parrokian,

Gurutz-bidea errezatzen zan. launa Monumentutik

aldare nagusira aldatzen zan. Arratsaldeko

elizkizunera, Gurutze Santua gurtzera, jende asko

urbiltzen zan. Prozesioa ere, eguraldiak lagundu ezkero,

egin izan zan pelotalekutik barren.

Larunhat Santua. Goizean goiz, elizkizunean,

ura, sua eta abar bedeinkatzen ziran. Oitura zan sua

etxera ekartzea, su berria pizteko. Baitare ur bedeinkatua

ekartzen zan, etxeko kuartoetako ur bedeinkatu

ontzian jarri eta berarekin, goiz eta gau, jeiki eta

oeratzean, Gurutze Santuaren egiteko.

Pazkoa Eguna. Pozetan ospatzen zan, Kristo piztu

zalako. Goiz mezan, launa artuz, Pazkoazkoarekin

betetzen zuten. Meza nagusia ere ederra izaten

zan, eliztar asko meza entzutera joanez.

Ostiral Santuko prozesioak. Gure errikoak ez

zuen garrantzi aundirik, baiñan bai urbil dauzkagun

Alegi, Ordizia eta Segura errikoek. Ara Ordizia'n

urte batean gertatua. Leendik zerbait bagenekien,

baiñan oraintsu zeaztasun guztiak jasoak gera. Ordiziatarrek,

Don Frantzisko U rrestarazu erriko parroko

zutela, orain irurogei ta iru urte, Ostiral Santuko

prozesioa dotoreagoa izateko asmotan, erosi dituzte

soldadu erromatarren jantzi berri-berriak. Astea ospatu

dute elizkizun bereziekin eta eldu da Ostiral

Santua. Ala bearko zuen eta eguraldi euritsua gertatu

omen zan. Arratsaldean, prozesioa egin bear eta

danak demonioska, laiñoei begira. Badaezpadare

jantzi dira soldadu erromano oiek eta, zerbait aterrune

izan zan orduko, an joan omen ziran, kornetak

193

________ __9rrela zimn gauzak

taréiiiiiti! jo orduko, Felipe Aundi eundari (centurión)

zutela, paso lijeroan, bi korneta, bi danborrero

eta sei soldadu, Botika Zaar, Mari Konpitteraneko

denda, Sujeto, Larratxane, Piaxene, Klaratxone eta

Gurmentxindoneko taberna aurretik barren, Santa

Mariako kaletik, berriro el izara. Jendea kontentu eta

soldaduak ere bai, txaloak jasoz, egin zuten erakusketagatik.

Nik ez det komentariorik egiten. Ori zure

esku uzten det, irakurle.

(El Diario Vasco, 1 988-III-29 eta 30)

194

Zo:omikoteak

ZOZOMIKOTEAK

Aurreko gure lantxo batean, Artzantza idatzi genuenean

ain zuzen, zozomikotei buruz aipamen labur

bat egiten genuen, baiñan ezer gutxi.

Gaur ere gauza askorik ez degu esango, baiñan

dakiguna beintzat gogo onez jartzera gatozkizu, irakurle.

Mutil koskorra nintzan, gure tabernan, leenengo

aldiz, Joxe Joakin Garmendia, Joxe Joakin itzaiari,

entzuteko aukera izan nuenean. Orrelatsu kontatzen

zuen zozomikoteen kasua.

Negua, urte artan, guztiz ona izan omen zan. Artzaiak,

bere artaldearekin martxoaren azkenean

mendiratzea erabaki omen zuen. Arroxko abiatu da

195

Zozomikoteak

bestera, itz batzuk aldatu ezkero, danek berdintsu

kontatu digute.

Gauza bat, ori bai, aurten batez ere, argi eta garbi

ikusi degu. Zozomikoteak badira, eta ez txantxetakoak

gaiñera. Aurtengoak otz eta bustiak izan ditugu.

Mikatzak benetan.

Naiz guk entzuteko aukerarik ez izan, kukua etorri

ta kantuan asia omen da, dagoenekoz. Orain kantari

ari baldinbada, zer ez ote du egingo zugaitzek

ostoa artzen dutenean eta eguzkia berotzen asten danean?

Beti kanta berdiña izango du, baiñan modatik

pasatzen ez dana. Ez dek olako rock-and-roll'ik, ez.

Zorionak eta ik jarrai erearekin!

(El Diario Vasco, 1988-IV-12)

197

___ ... _--.!2.!!.:ela ziran gauzak

BIZIKLETA

Guk, onegatik edo argatik, tresna au gure aurtzarotik

ezagutzeko zariona izan genuen. Beste batzuek

eZ,ordea.

Konta ditzagun, bizikletari buruz, kaso batzuk.

Ara.

Mutil koskorrak giñala, Ordizia'ra, udaldia igarotzera,

markesa etorri oi zan bere sendiarekin. Ez

dakigu, sendi artan, neska-bizikleta bat edo geiago

zituzten. Dana dala, gure errian ez zan orrelakorik

eta, markesaren alaba Zelatxo'ko kurban bizikletan

agertu orduko, arrituta, alkarri deika orrela asten giñan:

-1, korri. korri, neska bizikletan emen dek eta!

Bi:ikleta

Guretzat, ura ala ikustea gauza arrigarri bat zan.

Zirkoa bezelatsu. Neskatxak, bere belaunburua

iñork ikusi ez zezan, soiñean zeraman gonaren bi alderdietan,

goma batzuk jartzen zituen, bizikletaren

pedal bakoitzari lotuz. Ori orrela egiñez, pedal ada

bakoitzean, gordean edukitzen zituen belaunak. Garai

artan, belauna erakustea eta ikustea pekatu mortaltzat

jotzen zan. Gaur ez degu orrelakorik. Belaunak

ikusten ditugu, baiñan ez gera pekatuan erortzen.

Ara gauzak nola aldatu diran.

Orain irurogei urte inguru, mutil edo gizon batek

ez zuen olaz-ola bizikleta erosiko, ez. Ondo pentsatuko

zuen erosketa egin aurretik. Gogoan det, illunabar

batean, berrogei ta amar urte ondo paseak

izango dira, gure tabernan nola sartu zan Olasagasti'ko

Migel bere bizikleta berriarekin. Bazuen nork

begiratu eta maxiatu bearra.

Ogei ta emeretzi duro ordaindu zuela esan zuen,

eta jendeak gauza garestia zala zion. Zoaz gaur bizikleta

erostera! Zer marka zan ez det esango, propaganda

izango litzake eta. Gaur egun, marka artakoak,

karreretan or dabiltzá goiko puntan, eta ortik

pentsatzen degu Migelen kO/lpra ona izango zala.

Goiko kamiñoa egin zutenean, bazan langille

kanpotar bat, errena zalako Alejandro Lerroux deitzen

ziotena. Bere izenaz ez naiz gogoratzen. Bizikleta

berri-berria erosi zuen, eta pedal bat bestea

baiño luzeagoa zuen, Lerroux ondo baliatu zedin.

Bertara igotzeko, bizikleta erdi etzanean jartzen

zuen. Anka elbarria gaiñetik pasa eta, txingoan joanez,

abantailla artzen zuen. Bein gaiñean jarri ezke-

199

Zoriol1cko Milixio!

ZORIONEKO MILIXIO!

Maiatzak 24. Gaur, Donostia'tik idatzita, karta

bat jaso det nere etxean. Izenpetua dator, bere zuzenbide

eta guzti. Idatzi didan jaunak ala dio:

"Biok alkar ezezagunak gera. Pozik irakurri izan

ditut, El Diario Vasco'n zuk Milixiori buruz idatzi

dituzun gertaerak. Jarrai be re kontuak kontatzen.

Milla esker aldez aurretik".

la zer kontatu aundirik ez daukat jaun oni buruz,

baiñan donostiarrari poz ematearren, eta beste irakurleei

ere atsegin izango zaien ustean, zerbait idaztera

noa.

Milixio, leen idatzi genuen bezela, gure erriko

parrokian, sakristau eta koruko zuzendari zan. Ko-

201

uko fazistolean an egoten zan misal aundi bat, bertatik

introitoa eta gradual a kantatzeko. Milixioren

ilusio guztia latiñez idatzia zegoena guri euskeratzea

izaten zan:

-Jesusek, bere leenengo miraria, Galilea'n, Caná'ko

eztaietan, egin zian. Mariak, Jesusen Amak,

ala esan zioan bere semeari: "Vinum non habent. Ez

daukate ardorik". Jesusek orduan: "Quid mihi eta tibi

esto mulier?". Jesusen erantzuna: "Zuri eta neri

zer ajola?". Jesusek orduan serbitzariei: "Bete ontzi

oiek urez". Bete zituzten eta Jesusek, miraria egiñez,

ur dana ardo eder biurtu zian.

Milixioren komentarioa au izaten zan:

-Gaur erabat bestalde bizi gaituk. Tabernariek

ardoa ur biurtzen ditek.

Latiñez naikoa zekiela adierazteko, au ere esan

izan oi zigun:

-Ni Donostia'ko Buen Pastor' era joan, "quiero

celebrar" esan eta meza emango banu, iñor ez uke

jabetuko apaiza ez naizenik.

Ara, bere ustez, latiña zenbateraiño menperatzen

zuen.

Gaixorik zegoenari apaizak elizakoak ematean,

Milixio sarritan laguntzaille izan oi zan. Bein baiño

geiagotan gertatu omen zitzaion, gaixoak testamentua

notarioaren aurrean egitean, berak testígantza

egitea.

Garaí batean -errepublika garaía zan ustean nago-,

gaixo zegoen batek, bere eríotza urbil zuela

ikusten zuenean, aurrez inprentan eginda zegoen papertxo

baten bidez, argí eta garbi adíerazten zuen

202

KIRKILLA

Goierritarrontzat kirkilla du be re izena, naiz-eta

beste batzuek kilkirra edo kirkirra izenarekin ezagutu.

Ez dakigu negurako akabatu egiten dan, lozorroak

artzen duen ala bere arraultzak uzten dituen,

gero, udaberria eltzean, bera edo be re ondorengoak

bizi edo sortu ditezen.

Aberetxo au, berez, beltz-marroxka degu, eta bere

bizkarrean alako arraia orixka bat izaten duo

Arrak arraia oiek "P" antzekoak izaten dituelako,

panaderoa izenarekin ezagutu izan oi degu. Emeak

ez ditu arraiak berdiñak izaten.

Udaberrian, eguzkia berotzen asten danean, ekiten

dio bere kantu lanari. Kantu ori ez da aozko edo

204

________ Kirkilla

eztarrikoa izaten, baizik eta bere bizkarrean dolostatuta

edukitzen dituen bi egoak bata bestearekin

igurtzitzean ateratzen duen otsari deitzen zaio kirkill

kantua. Emeak ez du kantatzen.

Bera bizi izateko, gogozkoena, eguterako belardi

aldapatsua du, naiz-eta iñoiz mendiko zelaietan

lauean kokatzen dan. Kirkilla kantari ari dan inguruan,

bere etxebizitza bezela, an edukiko du zulotxo

bat; eta, norbait inguratzen asten zaionean, bertan,

zast!, sartzen da, iñork arrapatu ez dezan.

Aurrak giñala, kirkilla bere zulotik atera aal izateko,

bi sistima erabiltzen zituzten. Bat, belar luze

bat artu eta, zuloan sartuz, kirkilla zirikatu, kanpora

irten zedin.

Bestea, zulora txixa egin, kirkilla erdi itoan, izututa,

kanporatzeko. Au mutillen lana izaten zan.

Neskatxak, beren safarian, txukunagoak izaten zirano

Nik kirkillik sekula ez nuen arrapatu, gauza ez

nintzan eta. Gaiñera, kirkill bat iñoiz nere eskuetan

artu gabea naiz. Ozkia ematen dit. Nazkarik ez.

Kirkilla arrapatzean, mutillak txapelaren azpian

gordetzen zuten. Berekin txapelik izan ezean, mukizapian

gorde, oni lau korapillo egin eta etxera ekartzen

zuten. Bein etxeratu ezkero, tomate poteari iltzearekin

zuloak egin, eta an jartzen zan kirkilla sukaldeko

leioan. Janari bezela, Ietxuga ostoak eta

arrosa ostoak ematen zitzaizkion. Kantatzen ez bazuen,

bereala izango zituen janari bereziak. Ardo

zopak ain zuzen, mozkortu ta kantuari gogoz ekiteko.

Sistima onek fruturik ez emanean, kirkilla kanpora

bialtzen zan, belardira ain zuzen, eta berri bat

205

Orrela ziran gauzak __________ _

ekarri etxea alaitzeko. Gaurko aurrek ez dakite kirkillaren

berri. Bai, ordea, Bakero, Txiki, Michel eta

abar nor diran eta non jokatzen duten. Ara gauzak

nola aldatu diran.

Bein, gure eskolan, au gertatu zitzaigun. Mutil

koskor batek, bere txapelaren azpian, kirkilla zeukan

gordeta.

Sartu giñan eskolan eta gure lagun ori, txapela

erantzi gabe, esertzen da bere mesan. Ura ala ikustean,

maixu jaunak ala dio:

-Oiga -izena esanez-: para estudiar hay que

descuhrirse. Quítate la hoina.

-Señor maestro, tengo una herida en la caheza y

mi madre me ha dicho que no me. quite la boina,

para que no se me enfríe la herida.

Ontan, asten da kirkilla krikiki egiñez eta gu, eskolumeak,

danok parrez. Maixua ere bai, mutil koskorraren

irteera ikusiz. Barkatu egin zion. Danok

pozez etxeratu giñan, gure laguna maixu jaunak zigortu

ez zuelako.

(El Diario Vasco, 1988-VI-2)

206

_________ AyjiJQEuj1ii!! 1 _

AUFI TA YEUFIII!!!

Urtea igaro degu eta berriro ere Andra Mari festetan

gera. Gure erriko Zaindariaren egun aundian.

Danok pake eta zorion osoan igaro ditzagula. Ori

dala-eta, aspaldiko zenbait gertaera etortzen zaizkit

burura. Batzuk ikusiak eta beste batzuk entzunak.

Gaur egun, au edo ura festetan gertatzen bada,

egunkari eta irratiaren bidez bereala jakiten da.

Ederki egurasten dituzte. Orrela, alde guztietako berriak

jakiten ditugu.

Guk, gaurkoz, jo dezagun leengoetara. Orduan

ere, beren erara, saiatzen ziran aal zuten ondoen pasatzen.

Orain ainbat festa aukera ez bazuten ere, asmatzen

zuten gaztetasun eta sasoiari gusto ematen.

207

Aitona batek bein eta berriro konta izan zigun,

bere pozik aundiena, gaztetan noski, festatik etxeratzekoan,

belar zugatzak irauli edo alper arriak, erro-

1I0ak, pirikan beeko errekara botatzea izaten zala.

Ura errenditu eziña!

Berastegi'ko Pakito ere ezagutu genuen Batzokian

soiñu jotzen. Berrogei ta amabost urte inguru

izango dira. Zeppelin autobus gorrian Tolosa'tik

etortzen zan. Kontzeju parean jetxi gure etxearen

aurrean, eta mutil koskor laguntza faltarik ez zuen

izaten, andik estrada gora bere pianoko soiñu aundia

Batzokia zegoen Kalea etxeraiño eramateko.

Gure erriko Urki auzoko batek au kontatzen zigun:

-Ibili giñan jo ta ke dantza ta bertso, Andra Mari

egun batez, Batzokian, gauerdirarte. Urte artan, Andra

Mari eguna, larunbatez tokatu zan. Geren etxeetara

bate re ez genuela joan bear eta Sarasola fabrikak

-Fabrika Zaarrak deitzen zitzaion- ondoan egur

kastilloak edukitzen zituen. Erabaki genuen kas ti-

1I0etan lo egitea; oek, kastilloak, tellatu antzeko bat

zeukaten eta, tabloietara igo ondoren, tellatupean

ondo babestuko giñala. Bagoaz beeko kamiotik barren,

eta oraingo Bidearte etxe parean soro bat zegoen,

eta bere erdi aldean besare bato Burutapena

jartzen zaigu besare ori pertikaz beera eta ortzaz gora

soroaren erdian jarri bear genuela. Pentsatu eta

egin, izerdi ederrak atera ondoren. Joan giñan gure

oe berrira. Lo aundirik egin gabe, kuluxka batzuk

besterik ez, goizeko laurak inguruan, danok arriha

egin genuen. Erreka laiñoa sartu zuen eta danok gil-

208

-gil-gil otzak ia akabatu be arrean geundelako, erabaki

ori artu genuen. Igandea zalako, meza entzun

bearra zegoen eta oiñez Ordizia'ra joan giñan, seiretako

meza entzutera. Garai artan, Ordizia'n, Patxi

Aldabak taberna zeukan eta bertan ateak jo, jeiki

arazi eta, uxual eta galletekin gosari txikia egin ondoren,

danok mezetara. Etxeratu giñan, ganadu jatenak

egin cta berriro errira jetxi giñan, bazkaltzeko

konbita bagenuen eta.

Ikusten dan bezela, orduan ere baziran gau pasak.

Gaztea beti gazte.

Baitare, komeri politekin, neska laguntzeak izaten

ziran. Kanpotar konkistadoreak etorri eta, erriko

neska ederrenei laguntzen bazieten, erritarrak arrika

astean, anka joku ederrak egin izan oi zituzten. Au

ez zan beti gertatzen, baiñan iñoiz bai. Gaur ez degu

orrelakorik egiten. Kanpotarrak, zatozte lasai,

eta jakin ere bai, kotxean etortzen bazerate, ez zaizutela

dalako OT A ori kobratuko. Eskuzabalak gera.

Ongi etorriak Itsasondo'ra.

(El Diario Vasco, 1988-VIII -14)

209

Tripazaiak

tan, garai artako banketeak apuntatu egiten zituen.

Danak ez, noski. Muestra bezela, gaurkoz, bat jarriko

degu.

1922'ko urtea. Martxoa. Bataio bazkaria. Ara zer

menu prestatu zuen: oillo pare bat egosi, gero aien

saldarekin zopa egiteko; koliflora eta garbantzua

txorixo eta urdaiarekin; aragi ego si a saltsan, bi oilloekin;

bi legatz isats, labean ondo erreta, naiko perejil

eta baratzuriarekin; iru oillasko menestran, esparrago

eta patatekin; arkume errea ensaladarekin;

postrean laranjak, gazta eta budiña; kafea, kopa eta

purua. Guztira, bankete ortan, amabost lagun bildu

omen ziran.

Gure iritziz, naiz kuadernoak ez jarri, ori guztia

dijeritzeko bikarbonatoa ere bearko zuten. Egun artako

gaua lo batean iñork igaro ote zuen? Ez genuke

baieztatuko.

Donostia'n, andre euskaldun bati ain zuzen, kastellana

batek galde egin omen zion bere semeaz; eta

etxekoandre arek, erdera mordoilloan, erantzun au

bota omen zion:

-Está erredondo erredondo. Kuadrau kuadrau.

Mutil ura ere ez zan jan gabe egongo.

Franco'ren diktadura garaian, jarri zigun crrezionamentuarekin,

ez zan gaur ainbat tripaundi ikusten.

Danok ederki meetu giñan. Kurrilloak bezin lepaluze

eta ziraunaren liraintasunaren pare nor ez giñan?

Kastellanoek ala esaten zuten: "Se ha quedado como

un silhido". Tripa eta ipurmasaillak ondo izkutatuta,

eta sudurra luze. ltxura oneko gizon eta andre

bat ez zan ikusten. Gaur, berriz, asko eta asko or

211

dabiltza rejimena egiten, beren gantzak bein be tirako

baztertu naian. Ara gauzak no la aldatu diran.

Orain dala egun gutxi, Naparroa'ko erri batean,

senar-emazte bikote bat agurtzeko zoriona izan

nuen. Nola bat ala bestea ikaragarriak daude pixuan

eta, kontu kontari ari giñala, au esan nien:

-Ez zazute gaizki artu, baiñan bion artean zenbat

pisatzen dezute?

-Ba -senarrak erantzun zidan- eranegun pisatu

giñan eta 235 kiloz gora eman zuen pixuak. Guk

apetitu ona daukagu eta jan egiten degu.

-Jarrai orrelaxe, zuen gogoa ala bada. Gantzak

alkar jotzeko ez zazutela zoritxarrik izan, ori sendagaitz

txarra omen da eta. Agur eta, urrena alkar

ikustean, esango didazute goraka ala beeraka egin

dezuten.

(El Diario Vasco, 1988-X-1)

212

___ --=O'--'-ffcla zif(jllzauzak

GORPUTZ-BIDE

Gure errian iru Gorputz-bide ezagutu izan ditugu.

Garai batean, erri txikietan batez ere, baserritik

elizara ez zan gaur ainbat kamiño izaten; eta bide

orri, diogun deitura ori ematen zitzaion. Eta zergatik

izen ori? Ba, ildakoaren gorputz;.a bide ortatik eramaten

zalako. Diogun bide onek begirune eta errespeto

aundia izan oi zuen.

Gure errian iru ezagutu izan ditugu. Bat, Urkia

auzotik elizara zegoena. Gaur bide ori naiko galdua

dago, bertan larrak eta sastrakak ugaritu eta indartu

diralako. Urki 'tik, Oiagola eta Abade Iturria igaro

ondoren, Larregi baserria dago. Gure ama zanaren

jaiotz etxea ain zuzen. Berak kontatzen zigun nola

213

faz. Burnibide ori egin aurretik, gurdibide bat zan,

gaur kamiñoa bada ere, baserri oietara zuzendua.

Nola trenbideak dalako gurdibide ori gurutzatuz igaro

bear zuen, garai artako erri agintariek Renfe'ri eskatu

zioten pasagune edo paso a nivel bat egin zezala,

bere guarda eta guzti. Onartua izan zan. Orrela

kaxeta bat egin zuten eta bertan kaxeteroa bizi izaten

zan bere familiarekin. Gizon onen eginkizuna

langak irekitzea zan, gurdi, abere edo karroren batek

pasagunetik igaro bear bazuen. Gaur kaxeta ortan ez

da iñor bizi; baiñan bai, urteko egun guztietan, aste

eta jai, gau eta egun, txandatuz, iru guarda egoten

dira, bear danean langa ori zabaldu eta ixteko. Jakiña

dan bezela, Renfe'ren gain dira iru gizon oen soldatak.

Ara orduko gizonak, buru eta zentzu onez jokatuz,

erriaren alde gauzak nola egin zituzten. Ori da

gizonak izatea, ori!

(El Diario Vasco, 1988-X-21)

215

AIEK RADARRAK!

Gizona eranegun, atzo eta gaur, beti aurrerapen

billa dabil. Sekula, neurri batera irixtean, planto

eginda gelditzen ez dezu ikusiko. Bere ikasi eta jakin

naiak ez; du mugarik izaten. Gaur oneraíño irixten

bada, biar araíño joan naí duo Beti kezkatí eta

be tí aurrera joan nai gosea izaten duo Ez da asetzen.

Jokabide au danontzat ongarri bada ere, arriskutsua

dala ezin genezake uka. Ori ezeztatzea txorakeri

aundi bat dala derizkiogu.

Ez dakigu zer urte izango zan, baiñan gure errian

gertatua dala ondo dakigu eta ziur gaude, il ziran

gure gurasoetatik, aurrak giñala, jasoa dalako. Garai

artan ere, dudik ez, aurrerapenak nai, bao

216

Orre!a ::iran gau::ak

Linazasoro'k liburu ortan esaten digu, Andoain'go

errian, 1911 'eko maiatzaren 26'an, Roland

Garros abiadorea erori egin zala. Zauririk ez omen

zuen izan. Obe. Gure galdera:

Roland frantzesarentzat jarria izan al zan gure aitonaren

radar ura? Ez dakigu. Pena da.

Gaur gaur bezela, naiz izarazko radarrik ez erabilli

-Ian ontan guztiz aurreratuak daude-, an eta

emen abioiak erori egiten dira. Ainbat eta ainbat dabiltz

goialde ortan! Ez da arritzeko istripuak gertatzea.

Orain berrogei urte inguru, gure errian, Luistarren

Eguna ospatzeko, jaialdi bat jarri zan. Beste

festen artean, bertsolariak ere baziran. Nere adiskide

Basarri eta Zepai (g. b.), ain zuzen. Arratsaldeko

saioan ari ziran jo ta ke, eta ontan Basarrik puntu au

jarri zion Zepairi, aireplano bat egan zijoala ikustean:

Eta Zepaik erantzun:

-Ibili al zerade

zu aireplanuan?

Gaztetan ortarako

gogua banuan,

gertatzen diradenak

ikusiz munduan;

nigatik libre dago,

nai badezu juan!

218

Aiek radarrak!

Zepaik, dirudienez, bere bizia ez zuen arriskuan

jarri nai. Bildur zan Ikaro'ri gertatutakoarekin.

(El Diario Vasco, 1988-XI-10)

219

efen deialdiak egiteko. Au, jakiña, etxean telefonorik

ez dutenek erabiltzen dute.

Gure aurtzaroko telefonoak egurrezko tresna

aundi batzuk izaten ziran. Adibidez, neurriz, pisuz

ez noski, orain Perurena'k erabiltzen duen arriaren

pareko. Orman kokatua egoten zan. Bere barrua dana

kablez betea.

Ezkerreko aldean, itzegiteko eta entzuteko aparatu

bat izaten zuen; eta eskubi aldean, berriz, eragingallu

(manivela) bat. Ori eragin eta telefonoko zentraletik

telefonistak, beti gazteleraz, galdera au egiten

zuten:

-¿Con qué puehlo y número quiere usted?

Esaten zitzaion zenbakia eta erria, eta amarretik

zortzitan erantzun berdiña izaten zan:

-Tendrá que esperar. La línea está ocupada.

Orrela, sarritan, orduak igarotzen ziran txandaren

zai. Derrigorrean pazientzia artu bear, beste erremediorik

ez zegoen eta. Jendeak zenbat kirieleison botatzen

ote zituen telefonista aien gain? Ez zan arritzeko

izaten, telefonistei aaztu egiten bait zitzaien

bat konferentzi jarri zai zegoela.

Dalako lokutorio oiek zeuden etxeetan, geienetan

bai beintzat, edaritegia izaten zan. Au dala-ta,

ondorengo kasu au bururatzen zaigu. Goierri 'ko erri

txiki batean gertatua da. Goizeko bederatziak inguruan,

an dator gizon bat lokutoriora eta ala dio bertako

semeari:

-Egun on, Bittoriano. Etxean ezbear bat gertatu

zaidak eta Leitza'ko zenbaki onekin jarri bear didak.

Presako asuntoa dek.

221

Kandclario

Jesus, kandela, usokumeak eta apaingarri danak.

Ontan, gure erretore xaarrak:

-Bueno, hueno! Jira, jira. Goazen berriro aldarera.

An bukatu zan urte artako prozesioa, naiz aurrez

zimitorio txikitik, pelotalekuan barren, zimitorio

aunditik elizara sartzea pentsatua egon.

Beste batean, gure ijito erri ontan, ondorengo au

gertatu zan. Bazan ama alargun bat, beti San Antonio

gara eta San Antonio beera jarduten zana. Bere

semea, soldaduskatik jira egiña, adiñekoa beraz, bidaltzen

du kandela bedeinkatzera. Elizkizuna bukatu

eta, mutil ori, amaiketakoa egitera, gure tabernan

sartu zan. Nunbait lotsatu egiten zan kandela eskuetan

edukitzea, eta bururatu zaio kandela gabardinapean

gorde, ezkerreko eskua gabardinaren poltsikuan

sartu eta ala kandelari eustea. Edanontzia, tabernako

gastua ordaindu eta zigarroa ere eskuarekin

zebilzkien bitartean, kandelaren muturra, bost

zentimetro inguru, gabardinaren beeko aldetik ikusten

zitzaion. Gu parrez bere ondoan, eta bera jabetu

gabe gure parregurea zerk sortarazten zigun. Jakin

gabe joan zan bere etxera. Olako mutillak gaur ez

dira dozcnan amairu sartzen.

225

(El Diario Vasco, 1989-11-3)

MILIXIOK EGIÑAK

Sarritan aipamenak egin izan ditugu, gizon onek

izan zituen ogibideei buruz. Alare, dirudianez, gure

irakurleak ez ditugu ase eta maiz asko bere gertakizunak

eskatzen dizkigute. Naiz gure almazena, kontu

oek gorde dituena, naiko agortua egon, gaurkoan

ere jaun oni buruz zerbait idaztea erabaki degu.

Goazen, ba, aurrera.

Milixio erriko aguazilla zan. Errian ez genuen

okindegirik -gaur ere ez daukagu- eta erri-mugante

diran Altzaga, Arama eta Ordizia'tik panaderoak

etortzen ziran beren ogiak saltzera.

Bezeroak udalera kejatzen ziran, esanez ogiak

pisuan etzebiltzala legez; eta orduan an joaten zan

226

Milixio Zelatxo 'ko etxe ingurura, erriaren sarrerara,

ogiak pisatzera.

Guk udaletxean genuen taberna, ez zan edariak

saltzeko bakarrik, ez. Janariak ere bertan salgai izaten

ziran. Milixio elduko zan gure etxera eta orrela

esan oi zion gure amari:

-Maria, ogiak pisatzera joan bear det eta, mesedez,

pisua utzi zaidazu.

Pisua artuko zuen bere latoizko bi platerekin,

gramoak pisatzeko pisuak ere bai, eta an jarriko zan

Zelatxo aurreko petrillean, panaderoei in fi'aganfi,

uste gabean, alfo eman eta pekatuan arrapatu asmoz.

Legorreta'tik ere panaderoa etortzen zan, baiñan ez

gera gogoratzen oni ogi pisaketarik iñoiz egin zionik.

Egun batean, pisaketa oiek egin oodoren, etorri

zan gure etxera pisu tresnak itzultzera eta ala esan

zion gure amari:

-Ara emen pisuak, Maria. Eskarrik asko. Alako

panaderoak neretzako enkargua utziko du eta zuk

ondo jaso. Arratsaldean etorriko nazazu bere billa.

Ondo bazkaldu. Aio.

Panadero a etorri zan eta, guk etxerako eta saltzeko

bear genituen ogiez aparte, iru lauko utzi zituen

Milixiorentzat. Laukoa Jau Iibrako ogiari deitzen

zitzaion.

Arratsalde erdian an etorri zan Milixio bere enkarguaren

billa, eta gure amak au esan zion:

-Ogi jan ederra badaukazu, MiJixio.

Gure amak esan ziona oso egoki zegoen. Milixio

bere alaba Ixabelekin bakarrik bizi izaten bait zan.

227

Orrela ziran gauzak

-Bai, Maria. Arrazoi dezu. Panaderoak zekartzan

ogiak ez zeuden legezko pisuan eta ala esan diot:

"Gaurkoagatik pasatzen utziko dizut, baiñan Kontzejuan

neretzako utsean iru ogi utzi".

Iru ogiak zakuan sartu eta an joan zan bere etxeruntz,

gure amari gertatua kontatu eta eskerrak

eman ondoren.

Soldaduskan dirua eta iru traje neurrira egin bazituen

ere, geroz ere bazekien munduko jainko txikiaren

berri. Ez zan motela!

Gure errian, naiz bertakoak ijitoak izan, pekatu

bildurrez-edo, halseo dantza egitea debekatua zegoen.

Erriko festetan, bi kanpotar, plazako piñuaren

ondoan, asten dira agarra u dantzan. Ikusten ditu

Milixiok eta, bere aguazil makilla jasoz, ala dio mutillari:

-Si no le respetas a la chica, te mato de un makillazo.

Ara errespetoa jarri, bai panaderoari eta baitare

bikote dantzariari.

(El Diario Vasco, 1989-11-14)

228

Dotriña

DOTRIÑA

Urtero, Garizuma garaia irixten danean, dotriña

ikasten jardun giñaneko kontuak bururatzen zaizkigu.

Gaur kontatuko ditugunak ere ez dira atzo goizean

gertatuak, ez. Gure aurtzarokoak dituzu, irakurle.

Orain irurogei urte ingurukoak.

Mutil koskorrak giñala, bi apaiz jaun ziran gure

errian. Bat, Don Seberiano Yurrita, erre torea, ordiziarra;

eta bestea, Don Jose Ganzarain, koadjutorea,

Ibarra'ko semea. Don Seberiano il zan eta Jaunagan

atseden izan dezala. Don Jose, naiz bizkarrean urte

asko eduki, osasuntsu omen dabil eta luzaro orrela

jarrai dezala.

229

Orrela :iran gau:ak

Biak izan ziran dotriñako gure irakasle; baiñan,

batez ere, Don Joserekin gertatutako pasadizoak dabilzkigu

gure buruan jira eta bira.

Leenengo jaunartzea egiteko -zazpi urterekin

egiten zan-, ez zegoen dotriña asko jakin bearrik.

Goiz eta arratseko otoitzak eta zerbait dotriña jakin

ezkero, naikoa izaten zan. Gero, amaika-amabi urterekin,

jaunartze nagusia egiten zan, eta ori egiteko

ikasi bear zan dotriñak ematen zizkigun benetako

buru austeak.

Gerez, aitortu be arra dago, lotu xamarrak izango

giñan; baiñan. ikasi bear genuen dotriña ere erdera

kutsu aundikoa zan eta guk ezin ondo ulertu. Don

Josek, etxean ikasteko, jartzen zigun eguneroko lezioa;

baiñan gure buruan ezin sartu, dotriña ark

zeuzkan erderakadak. Dotriña ura Ernialde'ko Don

Juan de Irazusta erretoreak euskeratua zan, Aita Astete'k

gazteleraz idatzi zuen dotriñatik. Ango atriúo,

contriúo, soherano, eterno, glorioso, propiedade,

mortificacio, Majestade dihino eta abar, guk nola

demontre konpreni? Guretzat, benetan eziñezkoak

ziran. Don Markos maixuari huenos días, huenas

tardes, sí, señor eta no, señor esaten ikasi genuen,

eta or mugatzen zan gure erderaren jakituri

guztia.

Eguna joan eta eguna etorri, ta gu be ti beldurrez

eta larri dotriñara joateko. Lezioa ezin ikasi eta

orrek Don Jose su ta gar jartzen zuen. Neurri ortara

eltzen zanean, kaskarrekoak partitzen ere ez zan

amutsa, eta gu ixilik egon bear, beste erremediorik

ez zegoen eta.

230

Dotriña

Alakoren batean aprohau eman zigun, eta kontentu

jaunartze nagusia egin genuenean. Akabo gurc

kaskarrekoak!

Urteak joan ziran eta Don Jose Ibarra'ra, bere

jaiotz errira, destinatua izan zan. Guretzat ere urteak

igaro gabe ez ziran egon eta, igande eta jai arratsaldez,

kaskaratik irten giñanean, Tolosa'ra joaten giñan,

batzuk zinera, besteak pelota partiduak ikustera

eta baitare, bide batez, Altzo' ko Txoriekin kontu

kontari aritzeko asmotan.

Bein, sartu giñan Erhiya kafetegian eta an etorri

zitzaigun Jerbaxio kamareroa, Ibarra'n bizi zana, gu

serbitzera. Gure taldeko batek au esan zion:

-Jerbaxio, zer moduz dabil Don Jose apaiza?

-Ondo; oso ondo.

-Ba, nere partetik esaiozu -emen bere izen, abizen

eta zuzenbidea eman zizkion- asko gogoratzen

naizela berarekin eta, nai duanean, gure etxera buelta

bat egiteko. Berak eman zizkidan kaskarrekoak

gogoan dauzkatela, eta ea aundiagoak artuta etxeratzen

dan. Odolkiak ordaiñetan izaten dira, Jerbaxio.

Zer erantzun etzekiela gelditu zan Jerbaxio.

(El Diario Vasco, 1989-11-25)

231

Orrela ziran gauzak

GAZTELERAZIKASTERA

Garai batean, gazteleraz ikasteari garrantzi aundia

ematen zitzaion. Adibidez, gaur egun ingelesez

idatzi eta itzegiteari bezelatsu. Izkuntza au ikasteko,

euskaldunak Kastilla eta Araba'ko zenbait erritara

joaten ziran. Araba'n ere, naiz Euskal Erria izan,

erri askotan euskera naiko murriztua zegoen, eta

aietan ere gazteJeraz itzegin bear, beste konponbiderik

ez zegoen eta.

Orain ez zaigu orrelakorik gertatzen. Etxetik irten

eta, bi pauso ematerako, zenbait denda, taberna,

jatetxe, kale eta abarretan, euskeraz mintzatzen bazera,

bereala esango dizute:

-Háhleme en castellano, que no le entiendo.

Ori naiko ez dala, pozik izaten gera ez badigute

esaten:

232

Gazte/era::. ikastera

-Háhleme en cristiano.

Ara zertaraiño iritxi geran gure lur maite ontan.

Atzerritarrak bakarrik ez dira errudun, ez. Geuk

ere naiko utsegite izan degu, geureari arretaz eusten

jakin ez degulako. Orain gabiItz estu eta larri. Ea,

danok bat egiñik, txuspertzen degun. Pozgarri izango

Iitzake.

Gure aitona zana, Juan Martin Sarasola Goitia,

gure ama zanaren aita, orain eun da berrogei ta amar

urte inguru edo geiago, gazteleraz ikastera, Araba 'n

dagoen Gometxa deritzaion erri txil

Orrela ziran gauzak

Errian badegu Urkia deritzaion auzo bat, eta

emengo mutil bat joan da praileetara, erdera ikasi

asmoz. Praileek lagun bezela jartzen diote, beti alkarrekin

ibiltzeko baldintzarekin, arabar bat, Agurain'

go semea ain zuzen. Onek eskola ikasi nai

zuen. Euskerari ez zion garrantzirik ematen. Igaro

dira illabete pare bat edo iru eta, praileak jabetzerako,

aguraindarra naiko ondo euskeraz eta gure erritarra

etxetik joan bezela erderari buruz. Tutik ez zekiela,

alegia. Zer gertatu zan? Nor zan bizkorra?

Nor tontoa? Gauza bat garbi ikusi zan. Gure erritarra

irakasle izaten iaioagoa zala, ikasle izaten baiño.

Ara, ontan ere, ijitoak zenbat balio degun.

Beste gertakizun au lñaki Linazasoro adiskide on

eta idazle bizkorraren liburu batetik jasoa da. Baserri

batean seme bakarra omen zeukaten. Gurasoek

erabaki dute erdera erakustea ongarri izango zitzaiola

eta sartzen dute iraillean bame eskola batean.

Gabonetan an dator mutilla etxera. Afaltzen

ari dirala, aitak esaten dio bere semeari erderaz zerbait

itzegiteko, bere erdera aurrerapenak entzun

egarriz zeudela ta. Mutilla ixilik. Ontan, lurreko sua

piztuta zegoen tximinitik, sartzen da aize zurrunbi-

110 bat eta kez betetzen da sukalde guztia. Jartzen

dira danak eztulka, ito bearrean. Ontan, mutillak:

-¡Qué ke!

Aitak:

-Gastua egiten ari gaituk, baiñan merezi zian.

(El Diario Vasco, 1989-I1I-9)

234

Orrela ziran gauzak

gaurko poliomelitis gaitzak jo eta bi anketatik zearo

elbarri gelditu nintzan. Ala jarraitzen det. U rteak aurrera

zijoazten eta elizara eta eskolara joateko garaia

iritxi zitzaidan. Gure erria oso aldapatsua da, eta nola

el iza ala eskola erriaren gaikaldean daude. Nola

moldatu aietara joateko? Txanpon batzuk banituen

aurreratuak, nere aitapontekoak emanak, eta aiekin

astotxo bat eros tea erabaki genuen. 1928 urtea zan.

1966 urtean Xenpelar Sarirako -irugarren saria

eman zidaten-, omenaldi bezela, astoari bertsoak jarri

nizkion. Emezortzi dira guzira. Danak jartzea luze

litzake eta ara batzuk:

Asto txiki polit bat

izan nun gaztetan,

berak ibiltzen nindun

jai eta astetan.

Beste bat zintzogorik

ez nere ustetan,

alakorik ez dago

seitatik bostetan.

Amalau illabete

nitula jaiota,

poliok utzi nindun

betirako jota.

Geroztik anketatik

elbarri nago ta,

emen ibiltzen nintzan

as tora igota.

236

_________ --.-OA-=-s{oa

Kamiño ondoan bizi giñan. Egunero, Legorreta'tik

Ordizia'ra, bi neskatx gazte igarotzen ziran

gure etxe aurretik, beren astoetako marmitetan saltzeko

esnea zeramatela: Berostegi 'ko Xeledoni eta

Mukullu baserrian serbitzari zegoen Bixenta, ain zuzen.

Gure amak galde egin zien ea bazekiten an edo

emen astakumerik salgai ate zegoen. Baietz eta prezioa

ekarriko zutela, izan zan erantzuna. Ekarri zuten

eta astotxoa enkargatu genien.

Asteazken goiz batez, Ordizia'ko perira zijoala,

an dator asto jabea bere aberetxoarekin, eta esan zigun

etxerakoan ordainduko geniola. Egin ere ala

egin genion.

Zenbat pagatu nuen

badakit seguro:

etxera ekarrita

dana zazpi duro.

Ta gaiñean jartzeko

nik milla apuro,

errenditu zedien

kapatu aguro.

Jose Joakin Garmendia'k, ltzaiak, prestatu zituen

tresnak eta gure Platero martxan jarri genuen. Ezi

gabe zegoen eta nor jarri bere gaiñean? Beldurra

ematen zigun. Alde batetik ariña eta bestetik gaztea

zan. Eguzkiak pote edo kristal batean islada egiten

bazuen eta astoak ikusi, ipursaltoka laister zan.

Nork errenditu?

237

Ezitzea kosta zan

amaika izerdi,

astakumea zan da

ezin egon geldi.

1 pUf -saltalaria

andi ta emendi,

gaiñetik egin nuen

milla zilipurdi.

Gerora, mantxotu zanean, neretzat serbitzari on

bat izateaz gain, nere lagunen jostaillu izan zan.

Ara zertaraiño:

Kopetakok bazitun,

nun aien berdiñek?

Berari erregali

emanak Martiñek.

Oi azal baten parpaill

tXUfi, polit fiñek,

igande ta jaietan

jazteko egiñek.

Oalako Martiñ au Itzaiene'koa zan. Joxe Joakiñen

semea, beraz.

Janarian ez zuen gastu aundirik. Aotza, belarra

eta noizean bein eskukada bat arto. Askok ez dakite

astoak sekula ez duela jaten arbi burua, eta ezta ere

arbi ostorik. Oso janari gogozkoa laranja azala izaten

duo Gureak, oetako azalak bide bazterrean ikustean,

laister batean jaten zituen.

238

AstOQ

Astoak, osasuntsu izateko, oso bearrezko du

garbitasuna: ilIea moztea, eskubillatzea eta abar.

Au, iIlea moztea alegia, udaberrian, Aizpurutxo'ko

ijitoak egiten zion. Dei egin gabe etortzen zan. BufUZ

zekizkien Itsasondo'n astoak nun zeuden.

Erriko eliza eta eskolara ez-ezik, asto gaiñean

ondo ibiltzen ikasi nuenean, Altzaga'ko Don Nikolas

maixuarengana eta Arama'ko Don Jose maixuarengana,

nere ikasketak egitera, joan izandu nintzan.

Astoa nere esanera jarria zegoen eta etxekoak

lasai egoten ziran.

Gauza guztiek izaten dute beren bukaera eta gure

astoari ere iritxi zitzaion. Ara nolaz:

Legorretako Aizpe'n

jaio ta azia,

gero gure etxean

bizitza guzia.

Ementxe izan zuen

bere desgrazia,

San Tomas egun batez

utziaz bizia.

Geroz asto geiago ere izan nituen. Ogei urte

ondo paseak nituela ere, asto gaiñean ibiJtzen nintzan.

Trenean ibiltzeko gai izatera eJdu nintzanean,

Donostia'ra joaten nintzan, ofizinista izateko ikasketak

egitera. Ogei ta emezortzi urtez ofizinan Jan

egiña naiz. EskoJa ikasteko, astoa izan nuen Ieenen-

239

Orrela ziran gauzak

go oiñarria, eta berari, Xenpelar Sariko azken bertsoa

bezela, au jarri níon:

Beti portatu ziñan

zintza eta jator,

neretzat izan ziñan

guzízko maitekor.

Orregatik zugana

gaur kantari nator,

nere ogibidea

zuri bait dizut zar! .

(El Diario Vasco, 1989-I1I-18 eta 19)

240

¡rratí kol1fuak

IRRATI KONTUAK

Gaur gaur bezela, irrati emisorak eta irratía entzuteko

tresnak an eta emen non-nai dauzkagu.

U galdu egin dira. Gure gazte denboran ez zan cmelakorik,

eta gutxiago gure aurtzaroko urte aietan.

Ara gure erriko kas u batzuk.

Galena in·aria. Mutil koskorra nintzan. Nere guraso

eta senideekin erriko udaletxean genuen tabernan

bizi izaten nintzan. Donostia'n bizi izaten zan

gure anai Joakiñek (g. b.) abixatu zigun, alako egunean

etorriko zala eta galena irratia ekarriko zigula;

eta guk, ordurako, kobrezko ari bat jarrita edukitzeko,

gure etxetik Larregi baserri inguruan zegoen

eletrizidadeko postera. Anaiaren agindua bete ge-

241

Irrati kontuak

rak zituen piezetatik batzuk sobratu egin zitzaizkien

eta. Aiek teknikoak, aiek!

Radio Kaxeta. Gure adiskide loxe lauregi 'k, 10xe

Kaxeta'k, erriko leenen piragua egin zuen berberak,

por correspondencia, irrati tresna egiten ikasi

zuen. Piezak erosi eta irratia egin zuen. Bere etxeko

upategian orduak eta orduak pasa zituen irratia egiten,

baiñan dana alperrik izan zitzaion. Estreiñaldiko

egunean bere etxean giñan. Gu iru anai, Manolo

faktorea ere bai, eta besteren bat ere an izango zan.

Ez naiz ondo gogoratzen. loxe, zurgiña dalarik, sekulako

kaja dotorea egin zion. Nunbait, loxek ez

zuen gogoan izan esaerak diona: "Zintzarria, beia

baiño leenago erosi". Bere ustez irratia martxan jarri

zuen eta, alako piiitJj: piiitJj: piiitJj' batzuk cntzun

ondoren, belarri makur etxeratu giñan. Alperrik izan

zitzaion tornilloak estutu eta kableak lekuz aldatzea.

Irrati ura gaur nun? Museo batean? Madril' go Rastroan

salduta? Ez dakigu.

Segura irratia asi zanean, Moliendo calé diska

puri-purian zegoenean, amaika karta idatzi zituen

bertara gure erritar Urkiko Kraheliñak, alako eta

alako doiñuak jotzeko eskatuz. Garai aietan ez zan

oiturarik euskeraz idazteko, baiñan beti ala egiten

zuen, aiton-amonak, gaixoak eta abar alaitu asmoz.

Soroan babarrun biltzen ikusita gaude, parda baten

gaiñean irratia jarri eta, trikitixa entzunez, ain

edcrki ari zirala. Babarrun uzta ez dakigu zer izango

zuten, baiñan naiko alaitasuna jasoko zuten. Alde

ederra dago gure anaiak ekarri zuen galena-irratitik

gaurkoetara.

(El Diario Vasco, 19X9-IV -21)

243

Prcnsse

Gerra bukatu zan eta gauzak, poliki-poliki, be re

onera etorri ziran. Gazteak giñan eta karrera bat antolatzea

erabaki genuen. Jarri ere egin genuen, erritarrentzat

bakarrik. Txapeldun, Juan Jose Rezola,

Mingotxene baserrikoa. Errian, baserri oni Mingotxene

deitzen diogu, naiz berez Bengoetxene izan.

Ez gera ondo gogoratzen karrera ontan zan, ala

beste batean, ondorengo kasu au. Isasondo'tik -orduan

ala deitzen zitzaion gure erriari- irten eta Villafranca'ra

ginjoazela -gaur Ordizi deitzen zaio-,

bi kilometro igaro baiño leenago, nun asten dan karrerista

bat bere kolkotik arraultza atera eta manibelaren

gañean kaxka-kaxka jo eta arraultza txupatzen.

Nunbait beldur zan pajarak joko ote zuen.

Beste urte batean sekulakoa egin genuen. Jarri

degu karrera eta gure leengusu Andoni Sarasola'k

-garai art,m Puerto Sagunto'n kategori aundiko lanpostu

bat zeukan- abixatu zigun karreran ibiltzera

etorriko zala.

Ni, ordurako, La Voz de España'n erriko berri

emaille nintzan, eta esan nion Joxe Kaxeta'ri letrero

bat egiteko au ziona: "Tour de Andra-Mari.

Prensse".

Joxek bete zuen nere agindua, eta Andoni Iengusua

ere etorri zitzaigun egundoko haigarekin. Jarri

genion Ietreroa kotxeari eta, Villafranca'ra

eltzean, zerbait bagiñala-edo erakutsi naian, gelditu

giñan Bar Olano aurrean. Ontan, an dator bertako

nagusia Pako Olano eta, naiz erderaz berak csan,

euskeraz jarriko degu, sail au euskcrazkoa dalako.

Ala esan zigun:

245

Prensse

Ni neu izan nintzan ziri ori sartu ziona.

Karrera jokatu zan. Eratzailleek geurok egin genuen

epailari, kronometradore, periodista eta abar

lana. Iñork ez zuen miñik artu eta kontentu.

Guardia zibilla enteratu zan gezurra esan niola

eta, andik illabetera-edo, au esan zidan, bere eskua

emanez:

-Zorionak, Lete, guardia zibilla engañatzen jakin

dezulako.

Ara ijitoak nolako gauzak egin izan ditugun.

(El Diario Vasco, 1989-V-17)

247

Larraitz

pago besterik ez zan ikusten. Kamiñoa, berriz, bakarra

zan; Abaltzisketa'tik dijoana, ain zuzen. Zaldibia'tik

barren egiña, askoz geroagokoa da.

Larraitz'ko erromeriak, guztiz sonatuak, Pazko

Maiatzekoz eta San Pedro egunez ospatzen ziran.

Maiatzekora egundo ez nintzan joan, baiñan bai San

Pedro egunekora. Sarritan gaiñera. Ez dakit orain

Pazkoa festarik egiten duten ala ez; baiñan San Pedrotan

ez dutela egiten, neronek zertifikatu nezake,

aurten bertan, egun ortan, arratsaldez, nere emaztearekin

joan nintzan eta.

Ogei urte inguru izango nituen, Sorabilla edo

Soabil' go Joxe zanak bere zaldia utzi eta bere gaiñean

nere lagunekin batera joaten asi nintzanean.

Orrela, urteetan, koadrillan joan izan giñan. Zaldia

oso leiala zan, lagunak zintzo eta jatorrak neri laguntzeko,

eta egun ederra pranko igaro izan genuen.

Mendiz joaten giñan, eta kamiñoz-kamiño, Zaldibia'tik

barren, garaiz etxeratu.

Gerra ondorena zan, razionamentu garaia, eta bakoitzak

geren puska legorra etxetik eraman oi genuen.

Mendiko bidea orrela zan: ltsasondo, Altzaga,

Bost-Aitzeta, Gaintza eta Larraitz.

Egun batez, Altzaga'ko erretore etxe aurretik

igarotzean, apaiz jaunaren kriada -orrela deitzen

zitzaion apaizaren neskameari, dotoreago izatearren-edo-

irten zan etxeko atarira eta orrela mintzatu

zitzaigun:

-Egun on Jainkoak, gazteok. Erromerira?

-Baita zuri ere. AJaxe goaz.

249

Orrela ziran gauzak

-Ba, postrerako, perilla oso goxoak dauzkat. Prezio

onean jarriko dizkizuet: dozena bi pezetan; eta

bi dozena artzera, amabost errealean.

Nork erosia izan zuen. Ura salmenta, ura! Apaizak

diru danak eskuratu bazituen, aspaldian ez zuen

alako errespontsorik izango.

Beste urte batean, Larraitz'era gure erriko Zapatari

'ko kamionean joan nintzan. Goizetik euria bizi­

-bizi eta, alkar animatzeko, "jasoko dik, jasoko dik"

esanez, ala joan giñan.

Zapataritarrek taberna jarri zuten, errian ere ala

daukate tao Taberna, toldo eta guzti jarri zuten. Eskerrak

ari. Egun geiena toldopean pasa nuen. Nere

bi anai, Bitor (g. b.) eta Teodoro, Joxe Kaxeta'rekin

ziran sukaldariak. Egin zuten paella, zakurrak ere ez

zuen jango. Legorra eta kearrez betea. Eskusa jarri

zuten ipar aizeak sua itzali ziela, egurrak bustiak

zeudela eta abar. Jan genuenak gaitzik ez zigun

egin, eta pozik.

Beste au ere kontatatuko det, bao Zaldi gaiñean

joaten nintzan garaikoa da. Bagoaz Gaintza'tik barren

eta ontan, sasi artetik, irtetzen da egan oillo

bat, izututa, kakarazka. Koadrillako lagun batek jo

makillarekin oilloa, eta egaztia, ziplo!, lurrera ilda.

Sartu morralean eta Larraitz' era. Bertan jan bear

genuela eta, lumatzen asi orduko, an dator kastellano

bat, "yo os dejo la cazuela" esanez. Egosi bat

eman genion oilloari, baiñan gogorra zegoen. Kastellanoari,

egin zigun mesedearen ordaintza bezela,

oillo laurden bat eman genion, bere salda eta guzti.

Kazuelatik zanga-zanga salda artuz, ala zion:

250

Larraitz

-¡Qué rico está!

Nunbait, arek ere bazekien razionamentuan bizi

izatea zer zan.

(El Diario Vasco, 1989-VIl-19)

251

Uro

iturri ori naiko galdua egon bear du, diotenez. lllargiaren

gora-beerekin gustoz aldatzen dana da. Batzuetan

ustel usaia eta besteetan batere gabekoa. Bere

garaian analizatu eta ontzat eman ondoren propaganda

on bat egin izan balitz, ez zan xixtima txarra

diru preskoa etxeratzeko.

Ur askorekin ori egin dutela garbi ikusten da. Laborategira

eraman, an onartu, propaganda egin eta

salmentara. Jendeak asko edaten du ur klase au. Batetik,

kutsadura dagoelako; bestetik, iturriek leen

ainbat ur ematen ez dutelako; sendagilleek errekomendatzen

digutclako, eta abar.

Emen, Itsasondo'n, Larregi baserri inguruan, bazan

beste iturri bat, Abade-iturria deitzen geniona.

Gaur zerbait ur ematen omen du, baiñan oso gutxi.

Gaiñera, bezeroak falta zaizkio. Abadeak, alegia.

Udara partean, ipar aizetan, arratsaldez, iturri ortan

biltzeko oitura zuten apaizek, beren tertulia egiteko.

Gaur abade gutxi eta iturriko ur gutxi. Errogatibak

eta letaniak egin bear ote ditugu, ba, abade berriak

sortzeko eta iturria erruz ura ematen asi dedin?

Ezkio'ko Anduaga auzoan bada iturri bat, Alper­

-iturria deitzen diotena. Depositu txikia dauka eta,

ur gutxi ematen duelako, ortik "alper" izena. Bertako

ura edanda gaude, eta oso ona eta preskoa da.

Udaran jendea erruz joaten da bertara ur billa. Leen,

gari jotzea izaten zanean, ura ekarri aala, garijoleek

edaten omen zuten. Ur orri azukrea eta ardo piska

bat botatzen zitzaion. Aldiz jende asko ur billa, eta

sarritan txandan egon bear, "alperraren" depositua

bete arte.

253

· Orrela ziran gauzak

Ibas'ko errota Arama'ko lurrean kokatua dago.

Errota ortatik berreun metrotara edo, gure erriko lurrean,

Pipartegi 'ko aldaparen asieran, eskubitara ain

zuzen, iturri bat zan, gaur egun agortua dagoena.

Orain eun urte edo, errotaria ikusi izan omen zuten,

udarako gau beroetan ur billa bertara urbiltzen. Kanpetxano

joaten omen zan, bere txarroa eskuetan zuela.

Ibas'i buruz gauza bat jarri bear degu. Dalako

errota ori Oria ibai ertzean dago eta, gure ustez, berez

Ibai-ertz izango du jatorrizko izena. Guk ere,

Oria ibaiaren ondoan bizi geralako artu genuen lbai­

-ertz izenordea.

Eta, urarekin jarraituz, au ere esan bear degu. Tabernetan-eta

izaten dira kamarrak eta sesioak sortzen

dituztenak. Edanean pasata zegoela adierazteko,

orrela esaten degu:

-Ur bedeinkatu utsarekin ez zegoen eta ...

Lantxo au uztaillaren 19' an idazten ari gera. Oso

bero dago eta ur presko trago bat egitera goaz.

Urrenarte, irakurle. Agur.

(El Diario Vasco, 1989-VIII -1)

254

Ikasturte herria

IKASTURTE BERRIA

Bukatu ziran oporrak eta aur, gazte eta ez gazteek

berriro ekin diote ikasketa saioei. Gaitzerdi, rcpetitur

-koruan Milixiori ikasi nion itz onen esangura-

egin gabe libratu baldin badira. Ekainean kaJe

eta iraillean kate, orixe da benetan gauza trixtea.

Uda guztian klase bereziak egiten jardun, ordaindu

ere bai, eta orain utsean gelditzea ez da gauza atsegiña

izango. Erri eskolan, uztaillean dana aprohau

eta udazkenean lixto izaten giñan kurso berriarekin

asteko. Irakasle ona? Ikasleak bizkorrak? Orrelako

zerbait izango zan.

Gure maixua Don Marcos Pérez de Mendiguren,

arabarra, izaten genuen. Berak euskerarik ez zekien,

255

Ikasturte herria

Dividendoa divisorrean zatitzeko zenbat zenbaki

artu bear ziran adierazteko, au esaten zigun Don

Marcos'k:

-Vme, zer da número arrapatu? ¿Cuántas para

cuántas?

Gurekin prejizio ederrak izaten zituen maixu

jaunak.

Garai artan gure esker onak eman ez bagenizkion

ere, gaur zerutik jaso ditzala, ondo mereziak

dauzka eta.

Ondorengo kasu au, nere ustez, poI ita da eta

kontatzera noa. Gure etxean bazan aurrentzako izaten

zan marinero jantzi oietako bat, bere [;0/7"0 eta

guzti. Onek Río de la Plata zeukan idatzia. Don

Marcos'ek, egun batean, geografia irakatsiz, Euskal

Erriko ibaien izenak erakutsi zizkigun.

Artan bukatu zan gure klase ura. Andik egun batzuetara,

maixu jaunak dei eginda, bere mai inguruan

jarri arazi giñuztan korroan, eta galdera au zuzendu

bakoitzari:

-¿Cómo se llama el río que pasa por Isasondo?

Orduan gure erriak izen ori zuen. Baten erantzuna

Urumea izan zan. Bestearena, Urola. Irugarrenak,

Bidasoa; eta, nere txanda eldu zanean, nere burua

jakintsu biurturik, orrela erantzun nion:

-Río de la Plata.

Don Marcos parrez, eta nere lagunak ere berdin,

maixu jauna ala ikustean. Orduan lotsaz gorde nuena,

gaur neronek ere parrez kontatzen det. Eskolatik

irtetzean, otoitz au egiten genuen, paretan jarrita

zeuden kartel aundi batzuk irakurriz:

257

ARKIBIDEA

Itzaurrea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11

Esaera zaarrak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 17

Ijitoak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 20

Biurrikeriak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 26

"Derrepente 11 • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • • 30

Errietako festak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 33

Mus................................. 36

Trena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 39

Aurrez artzea obe . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 42

San Juan sua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 45

Zakurra. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 48

Nikolas amerikanoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 52

Estropadak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 56

Andra Mari jaiak eta Milixio . . . . . . . . . . . . . 60

Gizon saiatua zan Milixio . . . . . . . . . . . . . . . 63

Gaur iru urte juxtu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 66

Milixioren lanak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 69

Erretratatzeko makina . . . . . . . . . . . . . . . . . . 73

Mikeleteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 77

Datorrena dijoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 83

Bezperak............................. 87

Apeaderoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 90

Komedianteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 95

San Nikolas . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 99

Itsasondo, 3; Legorreta, 3 . . . . . . . . . . . . . . . . 102

Antiojuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 105

Zilindroa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 109

Praskinixio . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 114

Erreka eta ibaietako arrantza . . . . . . . . . . . . . 117

Pazkoazkoa egiteko txartela . . . . . . . . . . . . . 122

Erramu eguna . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 126

Leen bai eta gaur ez . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 129

Letani, errogatiba eta konjuroak . . . . . . . . . . 132

San Antonio. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 135

San Luis. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 138

Piragua. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 142

Bazterrik bazter . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 145

San Inazio . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 150

Sermoiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 154

Milixio eta dirua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 158

Eiztari kontuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 161

Tenporak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 164

San Martín. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 167

Xexilio . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 170

Kikimakoak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 175

Elurra. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 178

Morroiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 181

Garizuma . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 184

Sermoi eta otoitza . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 187

Aste Santuko oroitzapenak . . . . . . . . . . . . . . 190

Zozomikoteak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 195

Bizikleta. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 198

Zorioneko Milixio! . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 201

Kirkilla . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 204

Aufi eta yeufiii!!! .. . .. .. .. ... .. . .. ..... 207

Tripazaiak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 210

Gorputz-bide . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 213

Aiek radarrak! . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 216

Telefonoa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 220

Kandelario . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 223

Milixiok egiñak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 226

Dotriña.............................. 229

Gazteleraz ikastera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 232

Astoa. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 235

Irrati kontuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 241

Prensse . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 244

Larraitz . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 248

Ura...... .... .. .. . . . . . .. . . .. . . . . . .. . 252

Ikasturte berria . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 255

AUSPOA

LIBURUTEGIA

111111111111111111111111111111111111111111111

1008962

BO-1800

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!